Emankizunak / Émissions
Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : liburu
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 14:12Data / Date : 20/02/19Eskularru beltzak janzten dituen idazlea … (Jasone Osoro)
Kazetari eta gidoilari ibilbidea egin ondoren, literaturarat bueltatu da Jasone Osoro Elgoibartarra. Haur eta gazteendako idatzi dituen azken bildumak (« Eskularru beltzak », Elkar) aipatzeaz gain bere ibilbide interesgarria azaltzen dauku Jasonek …
Jatorria : Radiokultura -
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 55:34Data / Date : 18/02/19Kultur Kuboa : Euskararekin Baiona Zizpatzen... + Touréren ikerketak Nafarroan...
Aste honetako Kultur Kuboan :
-Marilou Lapeyrade, Baionako Zizpa gaztetxeko kideak aipatu dizkigu Euskararen hilabetearen karirat antolatuak ziren ekitaldi ezberdinen zergaitia…
-Jon Arretxeren Touré pertsonai famatuak bere abenturak segitzen ditu Euskal Herrian « Ez erran deus » liburuan. Beharrik idazleak alderantzizkoa egin du Radiokulturaren mikroan...
Musika : Elvis Presley « Steamroller Blues », The Oh Hellos « Hello my old heart », Benjamin Hochman « Des pas sur la neige » (Claude Debussy)
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:59Data / Date : 12/02/19Antxiñe Mendizabal ... "Emakume burugabea" ?
Panpina baten ordez, boligrafo edo idazluma batekin ibiltzen zen txikitan Antxiñe Mendizabal Zumarragarrak. Orain, editore lanetan aritzeaz gain (Elkar argitaletxean), liburuak idazten ta plazaratzen ditu. Bere azken lana, "Emakume burugabea", aurkeztu eta bere ibilbide interesgarriaz galdezkatzeko parada izan dugu ...
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 11:48Data / Date : 22/01/19Apaletan ahaztu behar ez diren liburuak … (Jon Jimenez, Txalaparta)
30 urte betetzen ditu aurten Txalaparta argitaletxeak. Editorea den Jon Jimenezek apaletan ahaztu behar ez diren zonbait liburu aurkeztu dizkigu (Harkaitz Canoren ipuinak, Edorta Jimenezen eleberri beltza edota Euskal Herriko istoria ilustratua besteak beste …).
Musika : Azala
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:35Data / Date : 15/01/19Hitzen kolore ezkutuak eta argazkien poesia bateratzen direlarik … (Itxaro Borda)
Itxaro Borda poeta eta idazleak baditu hainbat interesgune amankomunak argazkilaria den Séverine Dabadierekin : Rimbaud, argazkigintza eta Euskal Herriaren arima besteak beste. Elkarlanean aritu izan dira « Poema bat da Herri hau, Ce Pays est un poème » liburua argitaratzeko.
Itxarok hitzen kolore ezkutuak eta argazkien poesia bateratu dituztela erraiten dauku …
Xehetasunak : http://www.severinedabadie.com/fr/accueil.html
Musika : Maurice Ravel
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:27Data / Date : 8/01/19Xaho, kartesianismo gaizkiulertuaren kontrako antidotoa !
Asisko Urmeneta irudiegileak bide iniziatiko bat bezala bizi izan du bere azken lana : « AztiHitza » deitzen den album berri honetan Agosti Xaho, xiberotar idazle eta aintzindaria, 1834 eta 2018 urteen arteko bidai luze batetan irudikatu du …
Asiskorendako, Xaho kartesianismo gaizkiulertuaren kontrako antidotoa da !
Musika : Glenn Gould « Bachs Toccatas »
Jatorria : Radiokultura -
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 51:26Data / Date : 7/01/19Kultur Kuboa : Poema bat da Herri hau (Itxaro Borda) + Soinuaren alde izkutua Paxkalekin...
Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan :
-Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu...
-Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia...
Musika : Anderson.Paak & The Free Nationals « Come Down »
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:46Data / Date : 26/12/18Editore baten lan ezkutua … (Pello Elzaburu, Pamiela)
2018ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada, horien artean Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu...
Editorearen lan ezkutua zein den salatu dauku Pellok ...
Musika : De Phazz
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 14:43Data / Date : 19/12/18Iñaki ZADinista bilakatu ote da ?
Iñaki Etxeleku kazetari ta idazleak berrikitan plazaratu du Notre Dames des Landes-ko ZADan bildutako elgarrizketak uztartzen dituen liburu bat (izenburua : « ZAD, askatasunaren eremua », Txalaparta eta Gatuzain argitaletxeak).
Iñakik ZAD nola definitzen duen eta liburuan zer aurkitzen den azaltzen dauku ...
Musika : Cristobal Tapia De Veer « Utopia 2 »
Jatorria : Radiokultura -
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:50Data / Date : 17/12/18Kultur Kuboa : Etorkinek orain baDiakite... + Asiskok Xahoren bidaia egin du...
Aste honetako (eta aurtengo aken) Kultur Kuboan :
-Elkartasunez Baionatik pasatzen diren, etorkinekin, Diakite kolektiboa sortu da. Maite Etcheverryk, elkartasunaz gain sortzen den trukaketa kulturala azpimarratzen du…
- Asisko Urmeneta irudiegileak Agosti Xahoren bizitzan zentratutako « AztiHItza » liburu BioGrafiko bat plazaratu du, aukera bikaina berriz ere Asiskorekin eleketan gozatzeko...
Musika : The Doors « People are strange », Julie Byrne « Sleepwalker »
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 52:49Data / Date : 10/12/18Kultur Kuboa : Iñaki ZADinista bilakatu ote da ? + Pamela ez zen Durangoan, Pamiela aldiz bai...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Iñaki Etxeleku kazetari ta idazleak berrikitan plazaratu du Notre Dames des Landes-ko ZADan bildutako elgarrizketak uztartzen dituen liburu bat...
-2018ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada, horien artean Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu...
Musika : Kraftwerk « Radioactivity », Esker 1000 « Euskal Rock’n Roll »
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 55:36Data / Date : 19/11/18Kultur Kuboa : Euskarazko ekoizpenak Zinegin festibalean + Gure zuhaitza guztiak liburu batetan ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Euskarazko zinema eta dokumental ekoizpenak hitzordu berezi bat badute Ipar Euskal Herrian « Zinegin » festibalaren bitartez. Joana Duhalde, Hazparneko Eihartzea kultur elkartearen kideak, hitzordu honen antolatzeko nola egiten duten salatzen dauku ...
- Hemen elkarteak « Zuhaitzak Euskal Herrian » liburu didaktikoa plazaratu du. Jean Louis Harignordoki, elkarteko kideak, lurraldearendako zuhaitzak duten garrantziaz aritu zauku ...
Musika : L. Van Beethoven « Moonlight Sonata op 27 2 Mov 3 » ( pianojolea : Valentina Lisitsar), Antony Vincent « Bohemian Rhapsody » (System Of A Down estiloan) eta Mikel Urdangarin « Wonderfull life ».
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 07:18Data / Date : 29/05/18Jendearen oroimena hari bat bezalakoa da
Agustin Errotabeherek Jean Errekarti buruzko liburu bat atera du Elkar argitaletxearekin; « Jean Errekart : la grande mutation » deitua. Bertzeak bertze, Errekartek Amikuzeko herrian ukan eragina aztertu du Agustinek.
Erreportai honetan, Agustinek Errekart deskubriaraziko dauku.
Musika : Birkit
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10:52Data / Date : 22/03/18Gerezi mingotsak edo zer gutxi aldatu den gizartea 3 mendetan ... (Elena Fernandez)
1712. urtean eraso sexual baten ondorioz, neska gazte bat hilik aurkitua izan zen Barakaldoko auzo batean. Egiazko ixtoria hori kasualki ezagutu zuelarik, Elena Fernandez idazle bizkaitarrak, eleberri baten idaztea erabaki zuela erraiten dauku ...
Musika : Air « La femme d’argent ».
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:15Data / Date : 6/03/18Goierriko baserri euskaldun baten izan zen Janis Joplin … (Uxue Alberdi)
Uxue Alberdi idazle gipuzkoarrak « Janis Joplin » nobelan 80 hamarkadan murgildu dela aitortu dauku. Identitate berrasmatze bati buruzko ixtorioa hau aurkezten dauku Uxuek.
Musika : Cocorosie « La maison de mon rêve ».
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:04Data / Date : 26/02/18Kultur Kuboa : Bob Marley Xiberuan + Janis Joplin Gipuzkoan ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Xiberoots taldeko Jon Etxekopar eta Niko Guiressek « Maule Muffin » deitu duten azken diska aurkezten daukute …
- Uxue Alberdi idazle gipuzkoarrak « Janis Joplin » liburua idazteko 80 hamarkadan murgildu dela aitortu dauku ...
Musika : David Bowie « Blue Jean », Aerolineas Federales « Non todo é o que parece » eta Falta « Aita ».
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:28Data / Date : 22/02/18Allandek ontsa begiratu du Matalazaren azpian
Allande Etxart ez zen sobera ados liburuetan idurikatzen den Xiberuarekilan. Matalazen garaiko dokumentuak ikertu eta, orduko gertaeretan oinarritu fikzio liburua argitaratu berri du : « Matalaz ez balitz zaldiz agertü ». Ber edizioan hatzemaiten da ere Allandek berak frantsesera egin itzulpena, « Si Matalaz ne s'était pas montré à cheval ».
Elkarrizketa honetan, Allandek liburua idazteko prozesua zein izan den aipatzen dauku.
Musika : Euphoria
Jatorria : Radiokultura
-
Musika / MusiqueEuskaraIraupena / Durée : 16:30Data / Date : 14/12/17Zer zor zioten Willis Drummondekoek Joniri ?
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.
Entzun : Jurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarristak, kondatzen dauku zer zor zioten Willis Drummondekoek Jon Iraundegi argazkilariari ? (Jon Iraundegi « Willis Drummond » izeneko argazki-liburuaren sortzailea da)
Jatorria: Radiokultura
-
Mintzaldia / ConférenceEuskaraIraupena / Durée :Data / Date : 22/11/17Harkaitz Canoren « Ridikulum Vitae » … berak kondaturik !
Harkaitz Cano gaurko euskal literaturako idazle ospetsuenetarik bat bilakatu da. Anitz hizkuntzetan irakur daitezke bere liburuak. Baionako mediatekan eskeinitako solasaldian Harkaitzek bere « Ridikulum Vitae » aipatu dauku (hastapenetako ametsetatik gaurko errealitateararte).
Musika : Serge Gainsbourg
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:20Data / Date : 18/05/17Anaren amets-bidaiak deskubriarazten dizkigu Maddik ...
Ixtoria berezia eta misteriotsua idatzi du Maddi Zubeldiak « Deserria haurtzaro » eleberrian (iparluma - elkar). Nahiz eta fikziozko istorioa izan, frankismo garaiko pasarteak bai eta autobiografia parte bat nahasten dira Maddiren lehen eleberri honetan.
Kantugintzatik (H-Eden taldearekin) eleberriak idazterat nola animatu den kondatu dauku Maddik ...
Musika : Maddi Zubeldia « Intimitartean » diska (2015).
Jatorria : Radiokultura
Momentu honetan
En ce moment























