Emankizunak / Émissions

Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : historia

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:24
    Data / Date : 23/01/18
    Sujeto historikoak nafarrak girela dio Beñik

    Euskal Herria ez da ez Frantzia ez Espainia, Nafarroa baizik , erraten dauku Beñi Agirre ikerlariak Nabarralde argitaletxearekin argitaratu duen « Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik » liburuan. Ikerketa honen ondorioa ? Euskaldunon herriak aspalditik xerkatu duela estatu gisa antolatzea.

     

    Elgarrizketa honetan, Beñi norberaren historia idaztearen garrantziaz mintzatu zauku.

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:34
    Data / Date : 16/01/18
    Liburu honekin, haurrek artea zer den ulertuko dute

    IKAS-ek haurrendako argitaratu « Arteen Historia » ikasliburuan, Unai Zubeldiak Europako eta Euskal Herriko arteak elkarrekiko duten lotura erakusten du, kasu batzuetan mundu mailako arte mugimenduen barnean direla ikustarazteraino. 9 eta 11 urte arteko haurrentzat egin ikasliburu hau hiru zatitan banatua da : arte lanen irudien fitxa batzuk, erakaslearen liburua eta horman ematen ahal den ardatz kronologiko bat.

     

    Elgarrizketa honetan, Unaik materiale pedagogiko honi buruzko xehetasun gehiago emanen dauzkigu.

     

    Musika : Kalakan & Duo L'Incontro

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:27
    Data / Date : 5/04/17
    Negu luze hura irakurle gazteari kondatuz (Unai Oiartzun, idazle eta kazetaria)

    Herritik ihes egin behar izan zutenen ibilbidearen gainean urrats egin du Unai Oiartzun irundarrak. Idazle gazteak belaunaldi berriei pasarte malkartsu haietara begiratzeko proposamena luzatu die, horretarako estilo ariketa azkar eta freskoa eginez. Historiari begira jarri da, baina denboraren korridoreetan guztiz galdu gabe, irakurketaren abentura erakargarria bilakatzea duelako xede. « Irunero »n egiten du lan baina ez du asmorik idazteko pasioa egunerokotasunaren zurrunbiloan galtzeko.  Irun eta Hendaia elkartzen dituen zubia sinbolo bezala harturik, bi munduak nahi ditu besarkatu.

    Musika: Zero 7

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:12
    Data / Date : 9/03/17
    Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)

    Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.

    Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa

    Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga

    Jatorria : Radiokultura.

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 18/01/16
    Jose Antonio Azpiazu : "Euskal emaztearen presentzia Aro Modernoan (XVI.-XVII. mendeetan)"

    Baionako Euskal Museoan grabatutako mintzaldia.

    Emazteak, orokorrean, ez dauka tokirik historia handian, gizonek idatzitako historian. Euskal emazteak oraindik gutiago, euskaldunek ez baitugu gure herriaren historia moldatu, aski “agrafo” izan garelako. Gabezi honek ez du erran nahi euskal emazteek protagonismorik izan ez dutela. Hortarako nahikoa da agiritegiak aztertzea, non kontratoak, auziak eta epaitegiak garbi azaltzen duten emakumeek gizartean izan duten partaidetza eta presentzia. Eta ez bakarrik etxe eta eleiza eremuetan, baita ekonomian, industrian eta merkataritzan ere. Euskal emakumeek ez dira uzkurtu gizonen aitzinean, alderantziz, agerian edo isilpean, haien eskua garbi agertu izan dute. Halere, alor bat dago erabat emaztearena izan dena: lihogintza. Liho hazia emakumeen eskuetan erori zen mementutik, garbi erakusten dute beren protagonismoa: lur landuan hazia erein, zaindu, atera, biguintzeko busti, haria ateratzeko xehatu, eta hariarekin mihise ederrak egiten zituzten. Ekintza honek gauza anitz ekarri zion emazteari: berak menderatzen zuen lana zen, ekonomia munduko partaide egin zen, eta ohorea eta askatasuna lortu zituen. Arrantza munduan, enpresagintzan, burdin alorrean, emazteek parte hartu zuten eta hortaz fier sentitu ziren, baina historian hori ezkutuan gelditu da.

     

    • Aurkezpena
            
    • 1 - Emazteak zapalduak...
            
    • 2- ... Baina indartsu
            
    • Galderak eta erantzunak
            
  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 55:34
    Data / Date : 11/01/16
    Kultur Kuboa - Txotx !

    Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

    Emankizun honetan aipagai : The Hateful Eight Tarantinoren azken lana, Elvis Presley-ren heriotzaren inguruko teoria ezberdinak, Nafarroako Erresuma: ametsetik konkistara Joseba Asiron eta Martin Altzueta-ren liburu ilustratua...

    Gaurko gomita Lurdes Odriozola ginuen, sagarnoaren inguruko solasaldi batentzat.

    Musika : Elvis Presley - My Way, Audioslave - Show Me How To Live

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:04
    Data / Date : 8/12/15
    Mathieu Elgoyhen - Franco eta Euskal Herria

    40 urte Franco hil ondoren, Mathieu Elgoyhen-ek, Historia erakaslea Baionako Villa Pia lizeoan, Euskal Herriaren garai ilun horietara salto egin du liburu edukatibo baten idazteko, Franco et le Pays Basque, Elkar-en argitaratua izan dena.

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:32
    Data / Date : 26/02/15
    Bertsolaritzaren sekretuak taula gainean.

    Korrika Kulturala ekimena martxan jarri denetik emanaldi interesgarriak ezagutzeko parada izan ohi dugu. Aurten izan diren ekitaldien artean "Bertsolaritzaren Sekretuak, isilduriko emakumeen historia" ikustera joan gara. Bertsozale Elkarteak bultzaturiko proiektuan, Jokin Labayen eta Nerea Elustondo izan dira gidoilariak, Hodei Unzueta eta Oskar Estanga bertso antzezleak eta Idoia Noble akordeoilaria. Nahasketa eta ikuskizun paregabea.

    Bertan Oskar Estangarekin aritu ginen egindako lanaren funtsa azaltzeko asmoz.

    Jatorria: Radiokultura.

    Musika: "Bertsolaritzaren Sekretuak" ikuskizunaren pasarteak.

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 01:01:57
    Data / Date : 16/07/14
    Badok 14 #9 : Benito Lertxundirekin solasean … (2)

    Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …
    Aldi hontan : Badok 14 #9 : Benito Lertxundirekin solasean … (2)
    Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:30
    Data / Date : 3/06/14
    Erromatarrak, etorri eta geratu egin ziren.

    Luzaz pentsatu izan da, historian zehar, Euskal Herria erromatar inperioak inbaditu gabeko lurralde bakanetako bat izan zela. Aldiz, azken urte hauetako indusketa arkeologikoek erakutsi dute erromatarrak etorri eta geratu egin zirela. Honi buruz gehiago jakiteko asmotan, Irungo Oiasso Museora abiatu gara eta bertan Mariajo Noain-ekin hitz egin dugu.

    http://www.oiasso.com

    Musika : Yann Tiersen
    Jatorria : Radiokultura

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 17/04/14
    Dominique Joseph Garat
    • Benjamin Duinat-en mintzaldia
            
  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:21
    Data / Date : 14/01/14
    500 urte, mila istorio...

    Durangoko azokan izan gara aurten ere eta bertan argitaletxe, elkarte eta ekimen ezberdin ugari ezagutzeko aukera izan dugu. Aldi honetan Sergio Iribarrenek, gure memoria lantzeko asmoz Nafarroaren historia gogoraraziko digu, konkistak, matxinadak eta askoz gehiago!
    Musika: Lan Anaiak (Alboka)
    Jatorria: Radiokultura

    http://www.1512-2012.com/

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 19:10
    Data / Date : 3/12/13
    Urre xuriaren bila...

    Leintz-Gatzagako herria bisitatzera abiatu gara eta bertan Aitziber Gorosabelek esplikatuko digu gatz egitearen historia, erabilitako teknikak eta Gatzaren Museoaren ibilmoldea besteak beste.

    Entzun :
    Aitziber Gorosabel (Leintz-Gatzagako Gatzaren Museoko gidaria eta turismo bulegoko arduraduna)

    Musika: Malatu


    Jatorria / Source: Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09 :51
    Data / Date : 18/06/13
    Bizardunak, zaldiak eta etxolak … Euskara erakusteko ?

    « Euskara Jendea » gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, dokumental-sorta da (Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoiztuak).
    40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia.

    Proiektu honetan parte hartu duen Adur Larrea marrazkilariak, filmen berezitasunak aipatzen dizkigu.

    Xehetasunak : http://www.euskarajendea.com/dokumentala/?mtheme_featured=4043

    Jatorria : Radiokultura.

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 15/03/12
    NAFARROAKO ERRESUMAREN SORTZEA
    • Nafarroako erresumaren sortzea – Bostgarren partea
            
    • Nafarroako erresumaren sortzea – Laugarren partea
            
    • Nafarroako erresumaren sortzea – Hirugarren partea
            
    • Nafarroako erresumaren sortzea – Bigarren partea
            
    • Nafarroako erresumaren sortzea – Lehen partea
            
  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 48:10
    Data / Date : 18/01/11
    Binilo diska : Jimi hendrix « Historia de la musica Rock »

    Hilabetero, binilozko disko baten (osorik) deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Jimi Hendrix musikariaren "Historia de la musica Rock " diska.

    *CULTZINE aldizkariak emankizun hau entzutea gomendatzen du!

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:48
    Data / Date : 15/09/09
    Jakintza, etxez etxe biltzen da.

    Orain duela hamabost bat urte sortu zen Jakintza aldizkaria. Urtean bizpahiru aldiz ateratzen den liburu aberats hortan, herri baten historia kondatua zaigu. Bainan ez herri haundiak, baizik eta historia ofizialak ahanzten dituen horiek, Mendibe, Amorrotze edo Duzunaritze bezala. Pierre Zabalok kondatzen dauku nola egiten duten lan hori burutzeko.

    Plus d’info: http://www.jakintza.fr/

    Musika: Django Reinhardt "Brazil"

    Jatorria: Radiokultura

Momentu honetan
En ce moment

Erreportaia / Reportages
Euskara
Sujeto historikoak nafarrak girela dio Beñik
Iraupena / Durée : 12:24
Euskal Herria ez da ez Frantzia ez Espainia, Nafarroa baizik , erraten dauku Beñi Agirre ikerlariak Nabarralde argitaletxearekin argitaratu duen « Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik » liburuan. Ikerketa honen ondorioa ? Euskaldunon herriak aspalditik xerkatu duela estatu gisa...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Liburu honekin, haurrek artea zer den ulertuko dute
Iraupena / Durée : 10:34
IKAS-ek haurrendako argitaratu « Arteen Historia » ikasliburuan, Unai Zubeldiak Europako eta Euskal Herriko arteak elkarrekiko duten lotura erakusten du, kasu batzuetan mundu mailako arte mugimenduen barnean direla ikustarazteraino. 9 eta 11 urte arteko haurrentzat egin ikasliburu hau hiru zatitan banatua...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Negu luze hura irakurle gazteari kondatuz (Unai Oiartzun, idazle eta kazetaria)
Iraupena / Durée : 13:27
Herritik ihes egin behar izan zutenen ibilbidearen gainean urrats egin du Unai Oiartzun irundarrak. Idazle gazteak belaunaldi berriei pasarte malkartsu haietara begiratzeko proposamena luzatu die, horretarako estilo ariketa azkar eta freskoa eginez. Historiari begira jarri da, baina denboraren korridoreetan...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)
Iraupena / Durée : 09:12
Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia...
Mintzaldia / Conférence
Euskara
Jose Antonio Azpiazu : "Euskal emaztearen presentzia Aro Modernoan (XVI.-XVII. mendeetan)"
Iraupena / Durée :
Baionako Euskal Museoan grabatutako mintzaldia. Emazteak, orokorrean, ez dauka tokirik historia handian, gizonek idatzitako historian. Euskal emazteak oraindik gutiago, euskaldunek ez baitugu gure herriaren historia moldatu, aski “agrafo” izan garelako. Gabezi honek ez du erran nahi euskal emazteek...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa - Txotx !
Iraupena / Durée : 55:34
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.  Emankizun honetan aipagai : The Hateful Eight Tarantinoren azken lana, Elvis Presley-ren heriotzaren inguruko teoria ezberdinak, Nafarroako Erresuma: ametsetik konkistara Joseba Asiron eta Martin...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Mathieu Elgoyhen - Franco eta Euskal Herria
Iraupena / Durée : 10:04
40 urte Franco hil ondoren, Mathieu Elgoyhen-ek, Historia erakaslea Baionako Villa Pia lizeoan, Euskal Herriaren garai ilun horietara salto egin du liburu edukatibo baten idazteko, Franco et le Pays Basque, Elkar-en argitaratua izan dena. Jatorria : Radiokultura
Erreportaia / Reportages
Euskara
Bertsolaritzaren sekretuak taula gainean.
Iraupena / Durée : 13:32
Korrika Kulturala ekimena martxan jarri denetik emanaldi interesgarriak ezagutzeko parada izan ohi dugu. Aurten izan diren ekitaldien artean "Bertsolaritzaren Sekretuak, isilduriko emakumeen historia" ikustera joan gara. Bertsozale Elkarteak bultzaturiko proiektuan, Jokin Labayen eta Nerea Elustondo izan...
Musika / Musique
Euskara
Badok 14 #9 : Benito Lertxundirekin solasean … (2)
Iraupena / Durée : 01:01:57
Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …Aldi hontan :...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Erromatarrak, etorri eta geratu egin ziren.
Iraupena / Durée : 11:30
Luzaz pentsatu izan da, historian zehar, Euskal Herria erromatar inperioak inbaditu gabeko lurralde bakanetako bat izan zela. Aldiz, azken urte hauetako indusketa arkeologikoek erakutsi dute erromatarrak etorri eta geratu egin zirela. Honi buruz gehiago jakiteko asmotan, Irungo Oiasso Museora abiatu gara...
Mintzaldia / Conférence
Euskara
Dominique Joseph Garat
Iraupena / Durée :
Erreportaia / Reportages
Euskara
500 urte, mila istorio...
Iraupena / Durée : 08:21
Durangoko azokan izan gara aurten ere eta bertan argitaletxe, elkarte eta ekimen ezberdin ugari ezagutzeko aukera izan dugu. Aldi honetan Sergio Iribarrenek, gure memoria lantzeko asmoz Nafarroaren historia gogoraraziko digu, konkistak, matxinadak eta askoz gehiago!Musika: Lan Anaiak (Alboka)Jatorria:...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Urre xuriaren bila...
Iraupena / Durée : 19:10
Leintz-Gatzagako herria bisitatzera abiatu gara eta bertan Aitziber Gorosabelek esplikatuko digu gatz egitearen historia, erabilitako teknikak eta Gatzaren Museoaren ibilmoldea besteak beste. Entzun :Aitziber Gorosabel (Leintz-Gatzagako Gatzaren Museoko gidaria eta turismo bulegoko arduraduna) Musika:...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Bizardunak, zaldiak eta etxolak … Euskara erakusteko ?
Iraupena / Durée : 09 :51
« Euskara Jendea » gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, dokumental-sorta da (Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoiztuak).40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren...
Mintzaldia / Conférence
Euskara
NAFARROAKO ERRESUMAREN SORTZEA
Iraupena / Durée :
Musika / Musique
Euskara
Binilo diska : Jimi hendrix « Historia de la musica Rock »
Iraupena / Durée : 48:10
Hilabetero, binilozko disko baten (osorik) deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Jimi Hendrix musikariaren "Historia de la musica Rock " diska. *CULTZINE aldizkariak emankizun hau entzutea gomendatzen du! Jatorria / source: Radiokultura
Erreportaia / Reportages
Euskara
Jakintza, etxez etxe biltzen da.
Iraupena / Durée : 08:48
Orain duela hamabost bat urte sortu zen Jakintza aldizkaria. Urtean bizpahiru aldiz ateratzen den liburu aberats hortan, herri baten historia kondatua zaigu. Bainan ez herri haundiak, baizik eta historia ofizialak ahanzten dituen horiek, Mendibe, Amorrotze edo Duzunaritze bezala. Pierre Zabalok kondatzen...