Emankizunak / Émissions
Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : urruña
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:57Data / Date : 15/03/172020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan (Joseba Aurkenerena)
Bi hamarkada igaro dira Joseba Aurkenerena bere familiarekin batera Urruna bizitzera etorri zenetik. Gauza anitz aldatu dira denbora honetan. Egoera argi-iluna izanik ere, ziur da euskarak eta euskal arimak aitzina eginen dutela. Urrunan badira bi urte egin zuten Zintzarrotsa gogoratu du, baita heldu den udaran jokatu nahi duten Kabalkada berezi hori. 2020. urterako amets bat daukatela azaldu digu elkarrizketaren bigarren zati honetan...
Entzun : Joseba Aurkenerenaren bigarren partea (2/2) : 2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan
Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:12Data / Date : 9/03/17Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)
Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.
Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa
Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 11:42Data / Date : 7/11/16Adelaïde Darraspe, herrian berriz erroturik baina begirada beti zabalik mundurat
Maitemindu zelako itzuli zen herrirat eta eskuz eginiko altzariekin apaindu zuen Urruñan zabaldu zuen Martxuka denda. Ondoren euskal artisauen lanak balorean jartzeko merkatua sortu zuen. Hiru urte igaro dira etxera buelatu zenetik. Alta Montrealen igarotako urteak ez ditu ahantzi, ez da mundua ezagutzeko gogoa galdu ere. Australiatik sartu berria dela aipatzen dauku Adélaïdek ...
Musika : Tapia eta Leturia « Quebec »
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:20Data / Date : 17/02/16Info 7 : 10 urtez entzutekoa dena kontatzen ...
Euskal Herriko bi irrati komunitarien urteurrena aintzaki gisa hartuta (Info 7 irratiak 10 urte ospatzen ditu eta Antxeta Irratiak 15), horrelako komunikazio proiektuen garrantzia nabarmendu nahi izan dugu.
Xabi Abasolo, Info 7 irratiko koordinatzaileak, berrien analisi sakon baten beharra aldarrikatzen digu ...
Musika : The Artisans /// Michele Lagoia.
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 11 :02Data / Date : 5/11/13Xabat Baita, etxalde baten istorioa.(2/2)
Marie Christine Elizondo Urruñan laborari da. Bere etxaldea, haien urteko lana, gaur egungo ekoizpenak eta errezibitu duten Idokiren merkatuaren antolaketa haien etxean kondatzen digu.
Musika/Musique : Benito Lertxundi
Jatorria/Source : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10 :03Data / Date : 15/10/13Xabat Baita, urrezko lurren artean den baserria. (1/2)
Marie Christine Elizondo Urruñan laborari da. Bere lanaren uztea eta laborantza mundua sartzea kondatzen digu. Haien ekoizpenak, Idokirenkin lana eta gaur egungo lurren arazoa azaltzen dizkigu
Musika/Musique : Benito Lertxundi
Jatorria/Source : Radiokultura -
Mintzaldia / ConférenceEuskaraIraupena / Durée :Data / Date : 2/09/13Haurrak Kantuz (Bertsulari Tipi) N°5
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 14:58Data / Date : 6/09/11Adélaide, zer egiten ari zira Québecen ?Adélaide Daraspe, Urruñar gaztea, urte batendako joan zen Québecerat … duela 5 urte! Orain Montréalen bizi da eta Euskal Etxearen lehendakaria da. Zertarako joan zen harat eta zerk egin du hainbeste denbora gelditzea ?
Lehen partea (1/2)
Musika: Joseba Tapia "Québec"
Jatorria : Radiokultura
Momentu honetan
En ce moment






