Emankizunak / Émissions

Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : pastorala

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:56
    Data / Date : 25/10/18
    Bertsolaritzatik Pastoralarat, zendako ez ?

    Hiriburuko herriak Hiribururi buruzko pastorala egin du haren eraberritzea kari. Patxi Iriartek Guillaume Irigoyen idazlea lagundu du pastorala idazten, horretarako bertsolaritzan duen esperientzia baliatuz.
    Elgarrizketa honetan, Patxi pastoralaz, bertsolaritzaz, antzerkiaz eta haien arteko harremanaz mintzatu zauku.

    Musika : Andere Serora Hiriburun pastoraletik hartua
    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 50:33
    Data / Date : 28/05/18
    Kultur Kuboa : Belako Zaldüna pastorala + Gastibeltza, euskarazko zinema sustatzeko ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Belako Zaldünari buruz izanen da aurtengo pastorala (Mauleko herriak egina). Jean Bordaxar pastoralaren idazlearekin solastatzeko parada izan dugu ...

    -  Katti Pochelu Hazpandar zinemazaleak Gastibeltza ekoizpen eta banaketa etxe berria aurkezten dauku ...

    Musika : Pink Floyd « Brain Damage  Eclipse », Lhi Jari « Au Pople Nostre (Frédéric Mistral)» eta Manez eta Kobreak « Xarpota ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:43
    Data / Date : 2/11/16
    Ester Ciganda : nafar-amerikar baten balentriak Skypen garaian

    Ester Ciganda Washington Staten jaio zen eta txikitatik ba zuen amets bat : Euskal Herrira etortzea. 40 urte egin zituenean, bere asmoa bete zuen. Kirol erronkak biziki maite dituen pilotariak, Hendaian bizi da baina Donostian egiten du lan… Gainera, ostegunero, pijama jantzirik eta skypen laguntzaz, Kaliforniako lau «amerikanuei» euskarazko kurtsoak ematen dizkie. 

     

    Musika : The Uski's

    Jatorria : Radiokultura.

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 18/01/16
    Jose Antonio Azpiazu : "Euskal emaztearen presentzia Aro Modernoan (XVI.-XVII. mendeetan)"

    Baionako Euskal Museoan grabatutako mintzaldia.

    Emazteak, orokorrean, ez dauka tokirik historia handian, gizonek idatzitako historian. Euskal emazteak oraindik gutiago, euskaldunek ez baitugu gure herriaren historia moldatu, aski “agrafo” izan garelako. Gabezi honek ez du erran nahi euskal emazteek protagonismorik izan ez dutela. Hortarako nahikoa da agiritegiak aztertzea, non kontratoak, auziak eta epaitegiak garbi azaltzen duten emakumeek gizartean izan duten partaidetza eta presentzia. Eta ez bakarrik etxe eta eleiza eremuetan, baita ekonomian, industrian eta merkataritzan ere. Euskal emakumeek ez dira uzkurtu gizonen aitzinean, alderantziz, agerian edo isilpean, haien eskua garbi agertu izan dute. Halere, alor bat dago erabat emaztearena izan dena: lihogintza. Liho hazia emakumeen eskuetan erori zen mementutik, garbi erakusten dute beren protagonismoa: lur landuan hazia erein, zaindu, atera, biguintzeko busti, haria ateratzeko xehatu, eta hariarekin mihise ederrak egiten zituzten. Ekintza honek gauza anitz ekarri zion emazteari: berak menderatzen zuen lana zen, ekonomia munduko partaide egin zen, eta ohorea eta askatasuna lortu zituen. Arrantza munduan, enpresagintzan, burdin alorrean, emazteek parte hartu zuten eta hortaz fier sentitu ziren, baina historian hori ezkutuan gelditu da.

     

    • Aurkezpena
            
    • 1 - Emazteak zapalduak...
            
    • 2- ... Baina indartsu
            
    • Galderak eta erantzunak
            
  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:18
    Data / Date : 17/06/14
    Pastorala: memoria lantzeko tresna.

     

    Aldi honetan Itxaro Bordarekin solasean aritzeko parada izan dugu. Izan ere, Beñat Achiary eta Ezkandrai elkartearekin batera "Gerezien Denbora" pastorala sortu baitute.

    Ikusgarri honi buruzko informazioa eskaintzeaz gain, tradizio honen helburuetako bat gure historia hobe ezagutzea dela esan digu besteak beste.

    http://www.ezkandrai.fr/ 

    Musika : Txomin Artola

    Jatorria : Radiokultura

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 16/07/13
    JEAN-LOUIS DAVANT : RENE CASSIN PASTORALA
    • Zer da pastorala (1/7)
            
    • Pastoralaren historioa (2/7)
            
    • René Cassin-en bizia (3/7)
            
    • René Cassin-en bizia (4/7)
            
    • Jaialdiak (5/7)
            
    • Jaialdiak (6/7)
            
    • Nola idazten duen pastorala bat (7/7)
            

Momentu honetan
En ce moment

Erreportaia / Reportages
Euskara
Bertsolaritzatik Pastoralarat, zendako ez ?
Iraupena / Durée : 13:56
Hiriburuko herriak Hiribururi buruzko pastorala egin du haren eraberritzea kari. Patxi Iriartek Guillaume Irigoyen idazlea lagundu du pastorala idazten, horretarako bertsolaritzan duen esperientzia baliatuz.Elgarrizketa honetan, Patxi pastoralaz, bertsolaritzaz, antzerkiaz eta haien arteko harremanaz...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : Belako Zaldüna pastorala + Gastibeltza, euskarazko zinema sustatzeko ...
Iraupena / Durée : 50:33
Aste honetako Kultur Kuboan : - Belako Zaldünari buruz izanen da aurtengo pastorala (Mauleko herriak egina). Jean Bordaxar pastoralaren idazlearekin solastatzeko parada izan dugu... -  Katti Pochelu Hazpandar zinemazaleak Gastibeltza ekoizpen eta banaketa etxe berria aurkezten dauku... Musika : Pink...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Ester Ciganda : nafar-amerikar baten balentriak Skypen garaian
Iraupena / Durée : 10:43
Ester Ciganda Washington Staten jaio zen eta txikitatik ba zuen amets bat : Euskal Herrira etortzea. 40 urte egin zituenean, bere asmoa bete zuen. Kirol erronkak biziki maite dituen pilotariak, Hendaian bizi da baina Donostian egiten du lan… Gainera, ostegunero, pijama jantzirik eta skypen laguntzaz,...
Mintzaldia / Conférence
Euskara
Jose Antonio Azpiazu : "Euskal emaztearen presentzia Aro Modernoan (XVI.-XVII. mendeetan)"
Iraupena / Durée :
Baionako Euskal Museoan grabatutako mintzaldia. Emazteak, orokorrean, ez dauka tokirik historia handian, gizonek idatzitako historian. Euskal emazteak oraindik gutiago, euskaldunek ez baitugu gure herriaren historia moldatu, aski “agrafo” izan garelako. Gabezi honek ez du erran nahi euskal emazteek...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Pastorala: memoria lantzeko tresna.
Iraupena / Durée : 07:18
  Aldi honetan Itxaro Bordarekin solasean aritzeko parada izan dugu. Izan ere, Beñat Achiary eta Ezkandrai elkartearekin batera "Gerezien Denbora" pastorala sortu baitute. Ikusgarri honi buruzko informazioa eskaintzeaz gain, tradizio honen helburuetako bat gure historia hobe ezagutzea dela esan digu...
Mintzaldia / Conférence
Euskara
JEAN-LOUIS DAVANT : RENE CASSIN PASTORALA
Iraupena / Durée :