Emankizunak / Émissions

Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : dantza

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:22
    Data / Date : 12/09/18
    Block dantzan mina egiazkoa da, ez da antzerkia ...

    Balletatik hasi eta naturalki dantza garaikiderat lerratu da Amaia Elizaran Tolosar dantzariak. Madrilen dantza ikasketak gauzatu eta Londresen lan egin ondoren Euskal Herrirat bueltatu da duela hiru urte. Geroztik 3 koreografia sortu ditu azkena « Block » deitzen delarik. « Block » dantzan mina egiazkoa dela segurtatzen dauku Amaiak ...
    Musika : Lander Zalakain (Belako) « Block »

    Xehetasunak : https://www.amaiaelizaran.com/amaia
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:48
    Data / Date : 26/03/18
    Ez dugu kanpora joan beharrik kultura aberatsen topatzeko (Ander Lipus)

    Ander Lipus antzerkilari bizkaitarra Asian zehar ibilia da bertako antzerki-dantza tradizionalak ikertzen. Baina kanpoan zela, hemen ere antzerki-dantza tradizionalak ditugula ohartu zen, eta euskal kultura ere biziki aberatsa dela. Bere azken lanen artean, Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean egin « Martin Zalakain » obra dugu, hain zuzen ere dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.

     

    Elgarrizketa honetan, Anderrek euskal antzerkiari buruz duen ikuspundua azaltzen dauku.

     

    Musika : Pablo Sarasate op.24, 23 eta 33

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:39
    Data / Date : 19/03/18
    Kultur Kuboa : 2 Harriz 4 Xori (Kepa Akixo « Zigor » + Mizel Théret)

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Miarritzen iragaiten den « Bi Harriz lau Xori » festibalaren karietarat, bi artisten sorkuntza unibertsoan aipatzeko parada izan dugu : lehenik Kepa Kixo, Zigor izenez ezagutua den zizelkari, argazkilari, marrazkilari eta poetarekin ; eta bestalde, Mizel Theret dantzari garaikidearen Lekeitioak ikuskizunarekin ...

    Musika :   Joanna Newsom « Have One On Me » eta Broken Brother Brass Band « Gumbo Ibaiertzean ».

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 8:26
    Data / Date : 15/03/18
    Nahi duen guztiari dantzan hasi dadila gomendatzen dio Itziarrek

    16 urterekin hasi zen Itziar Argia dantza taldean, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren gidaritzapean. « Martin Zalakain » ikuskizunean herritar papera izateaz gain, dantza irakasle eta koordinatzaileetako bat da.

     

    Elgarrizketa honetan, Itziarrek euskal dantzetan aritzeko motibatzen gaitu.

     

    Musika : « Betiko trikitixa » – Auntxa ta Boni, Zumarragako trikitixa, Martin eta Egañazpi 

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13 :46
    Data / Date : 7/03/18
    Ze lotura bada arte martzialen eta dantzaren artean ?

    Iker Arruek ttikia zenetik egin du dantza : euskal dantzetatik hasi eta dantza klasikoraino. Gaur egun, dantza garaikideko koreografoa da, eta bere ikuskizunetan hainbat gai jorratzen ditu, hala nola, « Invisible Beauty », Alzheimerra sufritzen duten jendeari eskeini proiektua, edo « Grooming », internet bidezko jazarpen sexualari buruzko ikuskizuna. 

     

    Elgarrizketa honetan, Ikerrek « aikido » arte martzialaren eta dantzaren artean diren antzekotasunak aipatzen dauzkigu.

     

    Musika : Txaikovsky – Intxaur-hauskailua Op 71a

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 55:01
    Data / Date : 5/03/18
    Kultur Kuboa : Manex eta Ximun 7 aldiz anaiak + Itziar, argia piztu zaion dantzaria ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - « Zazpi senideko » obran anaitasun bizipenak antzezten dira. Fuchs anaiak, Manex eta Ximun, Axut ! antzerki talde berria aurkezteaz gain, anaitasuna nola bizi duten kondatzen daukute.

    - Itziar gaztetatik ari da Argia dantza taldean. Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Martin Zalakain obraren aurkezpenean mintzatu gara berarekin ...

    Musika :   Cocorosie « Japan », Atahualpa Yupanqui « Los Hermanos » eta  Orbel « Half ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 20 :24
    Data / Date : 21/02/18
    Publikoak nortasuna duen artea baloratzen du (Ander Garcia)

    Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.

    Entzun : Ander Garciak jazzetik hartu inprobisaketa eta euskal kanta tradizionalak uztartzen ditu. 

     

    *Ander Garciaren « Hiru » diskako kantuekin nahasita elkarrizketaren borobiltzeko !

     

    Musika : Ander Garcia - « Hiru »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:16
    Data / Date : 30/11/17
    Jon Maya Sein, 15 urtez Kukai Dantza zuzentzen ... lanbide arrunt bat balitz bezala ...

    15 urteko ibilbide oparoa du Errenteriako « Kukai Dantza » konpainiak. Beraien azken ikuskizuna, « Oskara », Miarritzen aurkezten zutela baliaturik, konpainiaren zuzendaria den Jon Maya Seinekin solastatu dugu.

    Kukai Dantzaren arrakastaren arrazoiak emateaz gain, lanbide berezi hau normalizatzen saiatzen dela erraiten dauku Jonek ...

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 9:37
    Data / Date : 23/10/17
    Bada zerbait Hartzaren gibelean ...

    Filipe Lesgourges ttipitandik izan da euskal dantzen munduan. Handitzean, folklorearen gibelean espiritualitate bat bazela ikusi du eta Euskal Herrian izan diren ohitura txamanikoeri interesatu da. 

     

    Musika : Azala taldea

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:35
    Data / Date : 7/09/17
    Josu eta Jon, euskal dantzari gazteak, Arrosaren espektroa deskubritu dute !

    Buruilan iragaiten da Miarritzeko dantzaren inguruko hitzordu nagusia : « Le Temps d’Aimer ». Christine Hassid, koreografa ezagunak, « Hatsa » ikuskizuna ikusi ondoren, ideia berezi bat ukan du : « Le spectre de la rose » ballet mitikoa berosatzea euskal dantzari gazte batzuekin.

    Aukera paregabea dela erraiten daukute Josu eta Jon euskal dantzariak…

    Xehetasunak : https://letempsdaimer.com/eu/

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:29
    Data / Date : 19/07/17
    Bilaka kolektiboan musikariak gozatzen dute dantzariak bezain bat !

    Bilaka dantza kolektiboaren garapena biziki azkarra izan da azken urteetan. Baionako Herriko etxeak lagundurik eta Illicite konpainiaren partaidetzarekin, Oldeak elkarlan proiektua aurkeztu dute berriki. 

    Xabi Etxeberri, Bilaka kolektiboko musikariak, sorkuntza lanetan eta taulen gainean izugarri gozatzen duela aitortzen dauku ...

     

    Musika : Bilaka « Negua » 

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Français
    Iraupena / Durée : 13:45
    Data / Date : 23/05/17
    Hatsa : le souffle magique qui anime les poupées de porcelaine

    Le spectacle « Hatsa » se déroule dans le grenier d’une maison où des personnages aux allures de poupées de porcelaine apparaissent. Traversés par un souffle magique ils s'animent peu à peu et prennent vie. Leurs mouvements, d’abord hésitants et mécaniques, deviennent fluides et se chargent d'intention puis d'émotions. 

    Julien Corbineau, directeur artistique d’Hatsa, nous raconte comment il a aidé les jeunes danseurs âgés de 16 à 22 ans à développer un jeu corporel très précis ... 

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 06:07
    Data / Date : 23/05/17
    Hatsa : panpinak biziarazten dituen hats magikoa

    « Hatsa » ikusgarria etxe handi baten ganer batean iragaiten da. Hasieran panpin itxurako pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen eta biziari lotzen dira. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak iruditzen bazaizkigu ere, arin eta emozionez beteta bilakatzen dira ikusgarrian zehar.

    Naia Corbineau dantzariak, sorkuntza honen magia aipatzen digu ... 

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:47
    Data / Date : 16/05/17
    Sormen prozesua azaltzen dauku Oihanek (Artha -Elirale)

    Elirale dantza konpainiak ikusgarri berri bat prestatzen ari da heldu den urterako (2018an emateko). « Artha » deitutako obra berri honen lehen pausoak ikusterat gonbidatu gaituzte. Oihan Indart, Baigorriar dantzariak, sormen prozesua nola eramaiten duten azaltzen dauku ...

    Musika : Tōru Takemitsu

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:18
    Data / Date : 15/05/17
    Kultur Kuboa : Hatsa dantza ikusgarria + Urkia (Baigurako zuhaitzak) + Laborantxa eta turismoa Suhuskunen ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Euskal dantzako pausoetatik abiatuz, ikuskizun garaikide bezain poetikoa porposatzen da Hatsa ikusgarrian. Tauletan aritu ondoren, Naia Corbineau dantzariak, sorkuntza honen magia aipatzen digu ... 

    - Baigura mendirat goaz Urkia zuhaitzaren sekretuak deskubritzerat Jon Soduperekin …

    - Suhuskuneko etxaldean laborantxa eta turismoa nola garatzen duten azaltzen dauku Bruno Bachok ...

    Musika : Belako « Render me numb », Salvador Sobral « Amar Pelos Dois », Itoiz « Lo egin ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:49
    Data / Date : 8/05/17
    Kultur Kuboa : Artha + La Citadelle + Deserrian haurtzaro ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Elirale dantza konpainiak prestatzen ari den « Artha » ikusgarriaz aritu gara Oihan Indart Baigorriar dantzariarekin ... 

    - 1937an Donibane Garazirat etorritako haur errefuxiatuen ixtoria aipatzen du Txomin Hiriart-Urruty idazleak « La Citadelle » liburuan   …

    - Maddi Zubeldiak kantugintzatik eleberriak idazterat ausartu dela kondatu dauku ...

    Musika : Christina Rosenvingue « Algunien tendra la culpa », Ken7 « Haizu » eta Maddi Zubeldia « Mujer de vientre seco ».

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:57
    Data / Date : 15/03/17
    2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan (Joseba Aurkenerena)

    Bi hamarkada igaro dira Joseba Aurkenerena bere familiarekin batera Urruna bizitzera etorri zenetik. Gauza anitz aldatu dira denbora honetan. Egoera argi-iluna izanik ere, ziur da euskarak eta euskal arimak aitzina eginen dutela. Urrunan badira bi urte egin zuten Zintzarrotsa gogoratu du, baita heldu den udaran jokatu nahi duten Kabalkada berezi hori. 2020. urterako amets bat daukatela azaldu digu elkarrizketaren bigarren zati honetan... 

    Entzun : Joseba Aurkenerenaren bigarren partea (2/2) : 2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan 

    Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:50
    Data / Date : 13/03/17
    Kultur Kuboa : Uhinen bidezko ibilaldia Abadian eta Rouge Eléa konpainiaren azken berriak

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Aintzane Lasarte bidelagun, Abadiako eremuan zehar ibilaldia egin dugu irrati uhinen bidez.

    - Ander Fernandezek Rouge Elea konpainiaren « Hau da nire ametsen kolorea » sorkuntza aurkeztu digu. 

     

    Musika : La Gata Cattana « Lisistrata », Estitxu «Udaberria »,  Erik Truffaz « Let me go » eta Muskulo « Triku bat errepidean »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12:12
    Data / Date : 2/02/17
    SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : BARKOXE (2/2)

    Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.  

     

    Parte honetan : Barkoxeko Etxahun dantza elkartea Patrick Queheille erakasleak aurkezturik (2/2).

     

    Xehetasunak : http://lehenurratsa.soka.eus/hasiera.html#Menua

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:02
    Data / Date : 2/02/17
    SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : BARKOXE (1/2)

    Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.  

     

    Parte honetan : Barkoxeko Etxahun dantza elkartea Patrick Queheille erakasleak aurkezturik (1/2).

     

    Xehetasunak : http://lehenurratsa.soka.eus/hasiera.html#Menua

    Jatorria : Radiokultura

Momentu honetan
En ce moment

Erreportaia / Reportages
Euskara
Block dantzan mina egiazkoa da, ez da antzerkia ...
Iraupena / Durée : 12:22
Balletatik hasi eta naturalki dantza garaikiderat lerratu da Amaia Elizaran Tolosar dantzariak. Madrilen dantza ikasketak gauzatu eta Londresen lan egin ondoren Euskal Herrirat bueltatu da duela hiru urte. Geroztik 3 koreografia sortu ditu azkena « Block » deitzen delarik. « Block » dantzan mina egiazkoa...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Ez dugu kanpora joan beharrik kultura aberatsen topatzeko (Ander Lipus)
Iraupena / Durée : 13:48
Ander Lipus antzerkilari bizkaitarra Asian zehar ibilia da bertako antzerki-dantza tradizionalak ikertzen. Baina kanpoan zela, hemen ere antzerki-dantza tradizionalak ditugula ohartu zen, eta euskal kultura ere biziki aberatsa dela. Bere azken lanen artean, Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean egin « Martin...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : 2 Harriz 4 Xori (Kepa Akixo « Zigor » + Mizel Théret)
Iraupena / Durée : 53:39
Aste honetako Kultur Kuboan : - Miarritzen iragaiten den « Bi Harriz lau Xori » festibalaren karietarat, bi artisten sorkuntza unibertsoan aipatzeko parada izan dugu : lehenik Kepa Kixo, Zigor izenez ezagutua den zizelkari, argazkilari, marrazkilari eta poetarekin ; eta bestalde, Mizel Theret dantzari...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Nahi duen guztiari dantzan hasi dadila gomendatzen dio Itziarrek
Iraupena / Durée : 8:26
16 urterekin hasi zen Itziar Argia dantza taldean, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren gidaritzapean. « Martin Zalakain » ikuskizunean herritar papera izateaz gain, dantza irakasle eta koordinatzaileetako bat da.   Elgarrizketa honetan, Itziarrek euskal dantzetan aritzeko motibatzen gaitu.   Musika : «...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Ze lotura bada arte martzialen eta dantzaren artean ?
Iraupena / Durée : 13 :46
Iker Arruek ttikia zenetik egin du dantza : euskal dantzetatik hasi eta dantza klasikoraino. Gaur egun, dantza garaikideko koreografoa da, eta bere ikuskizunetan hainbat gai jorratzen ditu, hala nola, « Invisible Beauty », Alzheimerra sufritzen duten jendeari eskeini proiektua, edo « Grooming », internet...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : Manex eta Ximun 7 aldiz anaiak + Itziar, argia piztu zaion dantzaria ...
Iraupena / Durée : 55:01
Aste honetako Kultur Kuboan : - « Zazpi senideko » obran anaitasun bizipenak antzezten dira. Fuchs anaiak, Manex eta Ximun, Axut ! antzerki talde berria aurkezteaz gain, anaitasuna nola bizi duten kondatzen daukute. - Itziar gaztetatik ari da Argia dantza taldean. Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Martin...
Musika / Musique
Euskara
Publikoak nortasuna duen artea baloratzen du (Ander Garcia)
Iraupena / Durée : 20 :24
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi. Entzun : Ander Garciak jazzetik hartu inprobisaketa eta euskal kanta tradizionalak uztartzen ditu.    *Ander Garciaren « Hiru » diskako kantuekin nahasita...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Jon Maya Sein, 15 urtez Kukai Dantza zuzentzen ... lanbide arrunt bat balitz bezala ...
Iraupena / Durée : 12:16
15 urteko ibilbide oparoa du Errenteriako « Kukai Dantza » konpainiak. Beraien azken ikuskizuna, « Oskara », Miarritzen aurkezten zutela baliaturik, konpainiaren zuzendaria den Jon Maya Seinekin solastatu dugu. Kukai Dantzaren arrakastaren arrazoiak emateaz gain, lanbide berezi hau normalizatzen saiatzen...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Bada zerbait Hartzaren gibelean ...
Iraupena / Durée : 9:37
Filipe Lesgourges ttipitandik izan da euskal dantzen munduan. Handitzean, folklorearen gibelean espiritualitate bat bazela ikusi du eta Euskal Herrian izan diren ohitura txamanikoeri interesatu da.    Musika : Azala taldea Jatorria : Radiokultura  
Erreportaia / Reportages
Euskara
Josu eta Jon, euskal dantzari gazteak, Arrosaren espektroa deskubritu dute !
Iraupena / Durée : 10:35
Buruilan iragaiten da Miarritzeko dantzaren inguruko hitzordu nagusia : « Le Temps d’Aimer ». Christine Hassid, koreografa ezagunak, « Hatsa » ikuskizuna ikusi ondoren, ideia berezi bat ukan du : « Le spectre de la rose » ballet mitikoa berosatzea euskal dantzari gazte batzuekin. Aukera paregabea dela...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Bilaka kolektiboan musikariak gozatzen dute dantzariak bezain bat !
Iraupena / Durée : 12:29
Bilaka dantza kolektiboaren garapena biziki azkarra izan da azken urteetan. Baionako Herriko etxeak lagundurik eta Illicite konpainiaren partaidetzarekin, Oldeak elkarlan proiektua aurkeztu dute berriki.  Xabi Etxeberri, Bilaka kolektiboko musikariak, sorkuntza lanetan eta taulen gainean izugarri gozatzen...
Erreportaia / Reportages
Français
Hatsa : le souffle magique qui anime les poupées de porcelaine
Iraupena / Durée : 13:45
Le spectacle « Hatsa » se déroule dans le grenier d’une maison où des personnages aux allures de poupées de porcelaine apparaissent. Traversés par un souffle magique ils s'animent peu à peu et prennent vie. Leurs mouvements, d’abord hésitants et mécaniques, deviennent fluides et se chargent d'intention puis...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Hatsa : panpinak biziarazten dituen hats magikoa
Iraupena / Durée : 06:07
« Hatsa » ikusgarria etxe handi baten ganer batean iragaiten da. Hasieran panpin itxurako pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen eta biziari lotzen dira. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak iruditzen bazaizkigu ere, arin eta emozionez beteta bilakatzen dira...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Sormen prozesua azaltzen dauku Oihanek (Artha -Elirale)
Iraupena / Durée : 09:47
Elirale dantza konpainiak ikusgarri berri bat prestatzen ari da heldu den urterako (2018an emateko). « Artha » deitutako obra berri honen lehen pausoak ikusterat gonbidatu gaituzte. Oihan Indart, Baigorriar dantzariak, sormen prozesua nola eramaiten duten azaltzen dauku... Musika : Tōru...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : Hatsa dantza ikusgarria + Urkia (Baigurako zuhaitzak) + Laborantxa eta turismoa Suhuskunen ...
Iraupena / Durée : 51:18
Aste honetako Kultur Kuboan : - Euskal dantzako pausoetatik abiatuz, ikuskizun garaikide bezain poetikoa porposatzen da Hatsa ikusgarrian. Tauletan aritu ondoren, Naia Corbineau dantzariak, sorkuntza honen magia aipatzen digu...  - Baigura mendirat goaz Urkia zuhaitzaren sekretuak deskubritzerat Jon...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : Artha + La Citadelle + Deserrian haurtzaro ...
Iraupena / Durée : 53:49
Aste honetako Kultur Kuboan : - Elirale dantza konpainiak prestatzen ari den « Artha » ikusgarriaz aritu gara Oihan Indart Baigorriar dantzariarekin...  - 1937an Donibane Garazirat etorritako haur errefuxiatuen ixtoria aipatzen du Txomin Hiriart-Urruty idazleak « La Citadelle » liburuan   … - Maddi...
Erreportaia / Reportages
Euskara
2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan (Joseba Aurkenerena)
Iraupena / Durée : 09:57
Bi hamarkada igaro dira Joseba Aurkenerena bere familiarekin batera Urruna bizitzera etorri zenetik. Gauza anitz aldatu dira denbora honetan. Egoera argi-iluna izanik ere, ziur da euskarak eta euskal arimak aitzina eginen dutela. Urrunan badira bi urte egin zuten Zintzarrotsa gogoratu du, baita heldu den...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : Uhinen bidezko ibilaldia Abadian eta Rouge Eléa konpainiaren azken berriak
Iraupena / Durée : 52:50
Aste honetako Kultur Kuboan : - Aintzane Lasarte bidelagun, Abadiako eremuan zehar ibilaldia egin dugu irrati uhinen bidez. - Ander Fernandezek Rouge Elea konpainiaren « Hau da nire ametsen kolorea » sorkuntza aurkeztu digu.    Musika : La Gata Cattana « Lisistrata », Estitxu «Udaberria »,  Erik Truffaz...
Erreportaia / Reportages
Euskara
SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : BARKOXE (2/2)
Iraupena / Durée : 12:12
Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu...
Erreportaia / Reportages
Euskara
SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : BARKOXE (1/2)
Iraupena / Durée : 13:02
Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu...
Erreportaia / Reportages
Euskara
SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : ITSASU (2/2)
Iraupena / Durée : 06:52
Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu...
Erreportaia / Reportages
Euskara
SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : ITSASU (1/2)
Iraupena / Durée : 10:20
Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu...
Erreportaia / Reportages
Euskara
SOKA, euskal dantzaren lehen urratsa : BARDOZE
Iraupena / Durée : 12:21
Euskal Kultur Erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan giren 2015eko neguan. Bildu genituen lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu...
Erreportaia / Reportages
Français
SOKA, le premier pas de la danse basque : BARDOS
Iraupena / Durée : 16:17
Au cours de l’hiver 2015, à la demande de l’ICB, les animateurs de la web-radio Radiokultura et le photographe Johan Morin sont allés à la rencontre d’enseignants et d’élèves de six écoles de danse basque du Pays Basque nord. Le fruit de ces entretiens est consultable en ligne sous la forme de reportages...