Emankizunak / Émissions

Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : donostia

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:12
    Data / Date : 9/03/17
    Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)

    Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.

    Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa

    Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 59:50
    Data / Date : 5/09/16
    Kultur Kuboa : nola bizi ginen duela 100 urte ?

    Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.

    Gaurkoan Otsagabian antolatzen den « Orhipean » bestara hurbildu gara, bertan duela 100 urteko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko.

    Maitek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko den « Nocturama » filmaz hiz egin digu.

    Mikela Untsain eztigileak erleekin duen harremanetaz mintzatu da Mikelen mikroan.

    Musika : Jare « Udazkena » eta Kau Kori Kura « Erraustegia Txillidalekun »

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 56:00
    Data / Date : 27/10/14
    Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki

    Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …

     

    Aldi hontan : Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki

     

    Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 8:18
    Data / Date : 18/03/14
    Badira hirugarren bidea hautatu dutenak.

    Karlos Zurutuza erreportari lanetan ari da hainbat komunikabiderentzat ekialde hurbilean. Lurraldearekiko interes handia izateaz gain herri Kurduarekiko ere badu. Turkia, Iran, Irak, eta Sirian barreiaturik dagoen 40 milioi biztanleko nazio honek egoera ezberdin bezain latzak pairatu behar izan ditu bere historian zehar eta kasu honetan, Siriako gerlan kurduek landu duten "hirugarren bidea" azalduko digu.

    Musika: Anari
    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:24
    Data / Date : 4/02/14
    Justin Bieber-ek ez du lekurik festibal honetan !

    Dock Of The bay, Donostian egiten den musika dokumentalen festibala da. Bertan izan gara aurten eta antolaketa taldeko Rodrigo-k esplikatuko digu nola antolatu duten, baita finantzaketa lortzeko Crowd Founding sistemaren nondik norakoak ere.

    Musika : Herbie Hankock
    Jatorria/Source : Radiokultura

    http://www.dockofthebay.es/2014/eu

  • Musika / Musique
    Bilingue
    Iraupena / Durée : 2:03
    Data / Date : 3/08/10
    Marta Zabaleta zuzenean / en direct (piano): Aita Donostia.

    Zuzenean grabatutako kontzertu baten zati bat entzutea proposatzen dautzugu: Marta Zabaleta, Pianojoleak, Aita Donostiaren zati bat jotzen du Kanboko Arnaga etxean (Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean).

    Voici un morceau d’Aita Donostia interprété au piano par Marta Zabaleta à Arnaga (Kanbo) lors de la Quinzaine musicale de Donostia 2009.

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 2:03
    Data / Date : 29/09/09
    Marta Zabaleta zuzenean (pianoan): Aita Donostia.

    Musika zati labur bat "bonus" gisa (joan den hilabetean Marta Zabaletari eginitako elkarrizketaren segida …).

    Musika : Aita Donostia, Kanboko Arnaga etxean grabatua, Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean.

    Interpretea: Marta Zabaleta.

    Jatorria / source: Radiokultura

Momentu honetan
En ce moment

Erreportaia / Reportages
Euskara
Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)
Iraupena / Durée : 09:12
Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia...
Sorkuntza / Créations
Euskara
Kultur Kuboa : nola bizi ginen duela 100 urte ?
Iraupena / Durée : 59:50
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Gaurkoan Otsagabian antolatzen den « Orhipean » bestara hurbildu gara, bertan duela 100 urteko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko. Maitek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko den « Nocturama » filmaz hiz...
Musika / Musique
Euskara
Badok 14 #10 : Donostiako azken kantu artzaina : Joserra Beloki
Iraupena / Durée : 56:00
Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …   Aldi...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Badira hirugarren bidea hautatu dutenak.
Iraupena / Durée : 8:18
Karlos Zurutuza erreportari lanetan ari da hainbat komunikabiderentzat ekialde hurbilean. Lurraldearekiko interes handia izateaz gain herri Kurduarekiko ere badu. Turkia, Iran, Irak, eta Sirian barreiaturik dagoen 40 milioi biztanleko nazio honek egoera ezberdin bezain latzak pairatu behar izan ditu bere...
Erreportaia / Reportages
Euskara
Justin Bieber-ek ez du lekurik festibal honetan !
Iraupena / Durée : 14:24
Dock Of The bay, Donostian egiten den musika dokumentalen festibala da. Bertan izan gara aurten eta antolaketa taldeko Rodrigo-k esplikatuko digu nola antolatu duten, baita finantzaketa lortzeko Crowd Founding sistemaren nondik norakoak ere. Musika : Herbie HankockJatorria/Source :...
Musika / Musique
Bilingue
Marta Zabaleta zuzenean / en direct (piano): Aita Donostia.
Iraupena / Durée : 2:03
Zuzenean grabatutako kontzertu baten zati bat entzutea proposatzen dautzugu: Marta Zabaleta, Pianojoleak, Aita Donostiaren zati bat jotzen du Kanboko Arnaga etxean (Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean). Voici un morceau d’Aita Donostia interprété au piano par Marta Zabaleta à Arnaga (Kanbo) lors de...
Musika / Musique
Euskara
Marta Zabaleta zuzenean (pianoan): Aita Donostia.
Iraupena / Durée : 2:03
Musika zati labur bat "bonus" gisa (joan den hilabetean Marta Zabaletari eginitako elkarrizketaren segida …). Musika : Aita Donostia, Kanboko Arnaga etxean grabatua, Donostiko 2009. Hamabostaldiaren barnean. Interpretea: Marta Zabaleta. Jatorria / source: Radiokultura