Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : idazle

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:26
    Data / Date : 7/01/19
    Kultur Kuboa : Poema bat da Herri hau (Itxaro Borda) + Soinuaren alde izkutua Paxkalekin...

    Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan :

    -Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu...

    -Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia...

     

    Musika : Anderson.Paak & The Free Nationals « Come Down »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 8/11/18
    Euskalkiak batutuz doaz… eta batua euskalkituz?

    Euskaltzaindiak, bere ehungarren urteurrena eta euskara batuaren berrogoitahamargarren urteurrena kari, azken honi buruzko mintzaldi sorta bat proposatu zuten Baionako Herriko Etxean.
    Arratsaldeko mintzaldia da hau. Hizlari guztiek, bakoitzak bere lan eremutik, euskara batuaren egungo egoera nola ikusten duten aipatzen dute, bai eta ere sumatzen dituzten beharrak.

    Jatorria : Radiokultura

    • Itxaro Borda (idazlea)
            
    • Peio Jorajuria (Herria astekaria)
            
    • Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak)
            
    • Aines Dufau (IKAS)
            
    • Joseba Garai 1. zatia (AEK)
            
    • Joseba Garai 2. zatia (AEK)
            
    • Naroa Gorostiaga (EEP)
            
  • Mintzaldia / Conférence
    Euskara
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 22/11/17
    Harkaitz Canoren « Ridikulum Vitae » … berak kondaturik !

    Harkaitz Cano gaurko euskal literaturako idazle ospetsuenetarik bat bilakatu da. Anitz hizkuntzetan irakur daitezke bere liburuak. Baionako mediatekan eskeinitako solasaldian Harkaitzek bere « Ridikulum Vitae » aipatu dauku (hastapenetako ametsetatik gaurko errealitateararte).

     

    Musika : Serge Gainsbourg

    Jatorria : Radiokultura

    • Parte 1 : Hemingway ala Indiana Jones ...
            
    • Parte 2 : Telebistaren tortura edota itzulpenaren Hara Kiria
            
    • Parte 3 : Perlak zabortegian
            
    • Parte 4 : Komikiak eta askatasuna
            
    • Parte 5 : Imanol eta nire izeba
            
  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:51
    Data / Date : 18/04/17
    Kultur Kuboa : Sarako idazleen Biltzarreko lerroen artean ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Zenbat liburu irakurtzen ditu Henri Errandoneak ? (Sarako idazleen Biltzarraren antolakuntza arduraduna)

    - Hirugarren errepublikaren garaietarat eraman gaitu Pantxo Etchandy ixtorialari eta idazleak.

    - Iruñatik etorri den irakurle eta liburuzale amorratua den Asunek, Saran aurkitzen duen giroaz aritu zauku.

    - Euskal gazteriaren ixtoria ere izen eta abizenak dituzte (Bixente Vrignon kazetari eta idazlea) 

     

    Musika : Aixa « Soinu txikia », Fran Lasuen « Habanera danzon » eta Goazen « Gabak zerueri begire ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:04
    Data / Date : 20/02/17
    Kultur Kuboa : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Aitziber Zapirainekin berriki Argia saria jaso duen Amapola Morea magazinaz aritu gara.

    - Miren Tirapuk hiru pertsonai ezberdin jokatzen ditu Atte hil Aurretik antzezlanan.

    - Juan Kruz Igerabidek idazle eta poetak bere azken sorkuntzak aipatzen dizkigu.

     

    Musika : Eutsi «  Beldur barik », Mijail Oletxenko «Chopin – Waltz 64-2 »,  eta Cesarea Evora «Petit pays »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:13
    Data / Date : 16/01/17
    Bere bizitzaren paisaian Afrika txikia sartu du Jon Arretxek

    Idazle eta bidaiaria. Basaurikoa sortzez, Jon Arretxe harat honat ibiltzen den horietakoa da. Bizitzak, kasualitatez, Nafarroara eraman zuen. Egun Baztanen bizi da. Hala ere Euskal Herriko « hiri handi bakarra » ez du ahantzi. Badira urte batzuk Afrika txikia deskubritu zuen. Geroztik San Frantzisko auzoa toki berezia hartu du bere bizitzaren paisaian. Zerumuga berrirantz bidaiatzeko prest bada ere, irakurleek hala aginduta, bere seme literario kutuna, Touran detektibea, ez du denbora luzez abandonatuko. Hitza hitz.

    Musika : « Agent double zero»

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:47
    Data / Date : 12/01/17
    Idazle korbatadunak ongi daude bainan kalamidadeak behar dira ! (John Andueza)

    John (edo Jon) Andueza Altuna, Estatu Batuako Oregon hirian sortu zen berehala Euskal Herrirat bizitzerat etrotzeko. Kazetaritza idatzian, telebistan edo zineman aritu ondoren, idazle gisa aritzea animatu da. Bereziki gazteei zuzendutako liburuekin arrakasta lortu du (azkena « Lepoan Hartu », Elka). 

    Idazle korbatadunak ongi daudela bainan bera bezalako kalamidadeak behar direla ere esaten dauku Jonek …

    Musika : Sufjan Stevens « Illinois »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:15
    Data / Date : 4/01/17
    « Alsina » : Historia eta bizipenen arteko zeharkaldi gorabeheratsua... (Xabier Mendiguren Elizegi)

    Emakume bat eta joan jin baten kronika. Gerratik ihesi, Marseilatik abiatu eta Ameriketara joan zen Alsina itsasontziaren istorioa lehenik, eta 40 urte beranduago ezezagun duen sorterrira itzuli den emaztearen bizipena bigarrenik. Gure historiako bi pasarte korapilotsuen artean lokarri asmatu du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak. 

    Musika : Herrikoia

    Jatorria : Radiokultura.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:13
    Data / Date : 5/12/16
    Kultur Kuboa : Lutxo Egia zinemari begira eta Xabi Solano trikitixa astintzen

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Lutxo Egiak zinema gidoilari gisa jarduten du, eta filma bat egitea -euskaraz, noski- du amets.

    -Bere sorlekuaren gorazarre egiten du Xabi Solanok, trikitixaren laguntzaz.

     

    Musika : Xabi Solano Maiza « Ereñotzu» eta Joxe Ripiau « Afrikan blues» 

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:22
    Data / Date : 5/10/16
    Idoia Rodriguez, blogetik paperera jauzi egin duen idazle gaztea ...

    Krisia askotarikoa da, soziala zein pertsonala.... "Etats de Crises" liburuaren bidez blogetik paperera jauzi egin du Idoia Rodriguez Mondragon lohizundarrak. Historiak eta pertsonaiak ezberdinak dira baina, agian, irakurleak loturak atxemanen ditu. Frantsesez idatzi du Rodriguezek, autoedizioa hautatuz. Etorkizunean, auskalo, beste aukerak ez ditu baztertzen. Bere ziurtapen bakarra: txikitatik sentitu duzun pultsioari segida emanez historiak kontatzen jarraituko du.

    Xehetasunak : http://idiobambi.blogspot.fr/

    Musika : Johannes Brahms "Waltz" 

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:29
    Data / Date : 5/01/16
    Jon Arretxe : Afrikar etorkina sufriarazi duen idazlea ...

    Irakurleak haserre dira Jon Arretxe Bizkaitar idazlearekin : azken lau eleberri beltzetako protagonista den Touré Afrikar jatorriko etorkinak sobera sufritzen duela  diote. Hala ere, bere pertsonaiarekiko lotura gero eta azkarragoa duela sinestarazten dauku idazleak. Bere azken eleberrian (« Estolda Jolasak », Erein argitaletxea) lerro artean gorderik dagoena salatzen digu Jon Arretxek.  

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 18:21
    Data / Date : 25/11/14
    Matematika eta literatura uztartuz.

    Euskal Kutur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro iraunkorraren elkarlanari esker, Abadiako Nekatoenea etxean egonaldi bat proposatzen diote urtero idazle bati.

     

    Aurtengo hautatua Aitzol Lasa izan da; matematikaria izateaz gain irakaslea eta idazlea ere bada eta hiru arlo hauek uztartzeko nahia eta gaitasuna ere badu!

     

    Aldi honetan literatura eta matematikaren arteko harremanaz eta "Usategiaren printzipioa" liburuaren idazketa prozesuari buruz aritu gara.

    Musika: John Lee Hooker

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13 :33
    Data / Date : 7/08/14
    Ni Vera … 50 urte psikiatrikoan ! (Itxaso Martin)

    Itxaso Martin idazle gaztearen biramonak 50 urte pasatu bait zituen psikiatrikoan, bere familian erotasuna gai « tabu » bat zen. Horrek du, seguruenik, « Ni Vera » liburua idazteko gogoa eman. Nunbait terapia moduko bat ?

    Musika : Tapia ta Leturia « Ero »
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:58
    Data / Date : 20/05/14
    Kanpoan jende onda badago ere ! (Kirmen Uribe)

    Aldi honetan, Kirmen Uriberekin bidaiatzen segitzea proposatzen dautzuegu 2/2 (bigarren partea, edota lehen partea, nahi duzuen bezala !). Kirmen, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker …

    Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:09
    Data / Date : 6/05/14
    Kirmen Uriberen bidai poetikoak …

    Kirmen Uribe, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker. Bere ibilbideak eta bidaiak aipatzen dizkigu bere barneko gogoetak gehituz …

    Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13 :33
    Data / Date : 3/09/13
    Ni Vera … 50 urte psikiatrikoan ! (Itxaso Martin)

    Itxaso Martin idazle gaztearen biramonak 50 urte pasatu bait zituen psikiatrikoan, bere familian erotasuna gai « tabu » bat zen. Horrek du, seguruenik, « Ni Vera » liburua idazteko gogoa eman. Nunbait terapia moduko bat ?

    Musika : Tapia ta Leturia « Ero »
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15 :47
    Data / Date : 8/01/13
    Abbadian bada sekretu bat !

    Abenturak, misterioak edota beldurrezko ixtorioak idaztea maite du Fernando Morillo idazle Gipuzkoarra. Hendaiako Abbadia jauregiaren ondoan denboraldi bat pasa ondoren, « Abbadiaren Sekretua » liburua plazaratu du. Fernandok azaltzen digu hain misteriotsua den sekretu hori …

    Musika : Amodio
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12 :32
    Data / Date : 18/12/12
    Oroitzirriak 2, Xabier Soubeleten egiazko ixtoriak …

    Lagunen artean kontatzen diren ixtorioak berriz ere idatziz ezarri ditu Xabier Soubeletek. Egiazko ixtorietaz osaturiko « Oroitzirriak 2 » liburua, Maiatz argitaletxean argitaratu du. Literaturaz bainan baita ere margolaritzaz, olerkigintzaz, eta musikaz hitz egin dugu Xabierekin …

    Musika : Xabier Soubelet « Gezitik Gazira » *zuzenean Arizkunen
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12 :33
    Data / Date : 17/07/12
    Idazle, bidailari, triatloilari, erakasle, opera kantari,… Jon Arretxe hori guztia da !

    Afrikan bidaiatu ondoren hasi zen Jon Arretxe Basauritarra liburuak idazten. Geroztik beste bidai kronikak, fikzioak, umorezko liburuak, beldurrezko ixtoriak edota eleberri beltzak idatzi ditu. Bizitzan « polifazetikoa » izatea xekatzen duen Jon Arretxerekin solastatzeko aukera izan dugu … 

    Musika : Xabier Lete.
    Jatorria / source : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10 :27
    Data / Date : 3/07/12
    Idazleok nahiko bakartiak gara … (Joxemari Iturralde).

    Txikitan, bere etxeko liburu guztiak irakurtzeko gogoak izan zituen Joxemari Iturralde Tolosarrak. Ondoko zaletsauna, nola ez, idaztea izan zen. Geroztik, haur eta helduendako literatura jorratzen ditu, hori bai, desberdintasun haundiak direla nabarmenduz …

    Musika : Bidean
    Jatorria : Radiokultura.