Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : maiatz

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 54:06
    Data / Date : 22/04/19
    Kultur Kuboa zuzenean Sarako Idazleen Biltzaretik !

    Aste honetako Kultur Kuboa zuzenean Sarako Idazleen Biltzaretik entzuteko parada eskaintzen dautzuegu :
    -Luzien Etxezaharreta Maiatz argitaletxearen aktualitateaz ariko zauku.
    -Leire Martinez Nabarralde fundazioaren aurkezpena eginen dauku.
    -Julie Mujica Matahami haur literaturan berezitua den argitaletxea aipatzen dauku.

    Musika : Lankum « The Granite gaze », BBAX «Liberi tango », Eraul « Behin »
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:47
    Data / Date : 11/12/17
    Dagoena eta ez dagoena idurikatzen du Agurtzanek

    Maiatz argitaletxeak berriki argitaratu duen « Arima animalia » poesia bilduma ilustratu du Agurtzane Anduetza Zugarramurditarrak. Juankar Mugartzak idatzi liburu honen izenburua eta hitz gako batzuk entzun bezain fite agertu zitzaizkion irudiak Agurtzaneri, instintiboki.

    Elgarrizketa honetan, lan honi eta bere beste lan batzuei buruz mintzatzen zauku Agurtzane.

     

    Musika : Huun-Huur-Tu

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:14
    Data / Date : 6/12/17
    Apezak erraten duena ez da egia

    Abereek ez dutela arimarik, horra apezek Juankarri eskolan erakatsitakoa. Handitzean hori ez dela egia ohartu zela erran dauku Iruinako poetak, eta animaliekiko elkartasun hori dela gai nagusia Maiatzekilan argitaratu berri duen azken poesia liburuan, « Arima animalia »-n. Liburuak Agurtzane Anduetzaren irudiak baliatzen ditu.

     

    Poesia idaztearen onuraz ere mintzatu zauku Juankar elkarrizketa honetan.

     

    Musika : Juan Carlos Perez - « La aventura humana »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:49
    Data / Date : 3/10/17
    Bilobek surrealista atxemaiten dute Lolitaren bizimodua

    Lola Sarratea Baztango baserri batean sortu zen duela 73 urte, gaur egungo gaztetxoeri surrealista iduritzen zaien bizimoldea eramanez. Maiatzekin berriki atera duen « Lolita » liburuan, garai hartako oroitzapenak, munduan zehar egin bidaien lurrina eta Baztango zonbait kondu biltzen ditu, bertzeak bertze. 

    Aitaren mintzairatik agoteekiko bazterkeria artio, Lolak liburua idaztera pusatu zuten gaiak aipatzen dauzkigu. 

     

    Musika : Enekora  - « Kora Izpiak »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 20:58
    Data / Date : 11/05/17
    Bizirik #48 : Maiatzaren leheneko giroan ...

    Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu. Hilabetero gai nagusi bat aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak segi itzazu eta dena musikan ! 

    Bizirik #48 - Maiatzaren leheneko giroan ...

    Jatorria : Bizi mugimendua (Radiokultura eta Euskal Irratietan hedatua).

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 54:59
    Data / Date : 24/04/17
    Kultur Kuboa : Basaburuko altxorrak + Ikasleek eginitako hegazkinaren ixtoria ...

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - « Basaburuko altxorra » deitzen da Mikel Hiribarrenen (laborari eta sindikalista) artikuluekin argitaratutako liburua (Maiatz). Peio Cedarry eta Mikel Hiribarrenen lekukotasunak bildu ditugu lehen parte honetan ... 

    - Arrunt harrigarria izan da hegazkin baten ikustea Hazparneko San Josepe lizeoaren patioan. Hegazkin honen muntaketan parte hartu dutela esan daukute Sebastien Bidart lizeoko erakasleak eta Koxe ikasleak ...

    Musika : Bidaia « Alhambre Lea », Prince « Cream » eta Chico Buarque e Maria Bethânia « Sem Fantasia ».

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 16:11
    Data / Date : 15/12/14
    Looking For Eric...

    Zer leku du kulturak Euskal Herrian ? Eta olerkiak ? Noren menpe bizi gira ? Gure herria elebakarra izaten ahal dea ? After Banksy bere azken liburua aurkeztean, Eric Dicharry-k bizi garen munduaren bilan bat egin digu, bere zalantzak adieraziz...

    Musika : Katamalo

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12 :32
    Data / Date : 14/05/13
    Maiatz : hitza hartzearen ausardiaz …

    100 liburu baino gehiago plazaratu ditu Maiatz argitaletxeak. Luzien Etxezaharreta, argitaletxeko koordinatzaileak, literaturaren gaurko erronketaz eta idazteko behar den ausardiaz mintzo da.

    Musika : Miren Aranburu « Lorategi hibridoan »
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07 :51
    Data / Date : 2/05/13
    Gerard Urrutia : Askatasunaren egarriz …

    Gerard Urrutia Urruñarrak olerkiak idaztea bai eta lagunekin kantatzea gustoko aktibitateak ditu. Bere lagun batek bultzaturik, olerki liburu baten idazteari ekin dio (Maiatz argitaletxea, « Askatasunaren egarriz »). Euskara, askatasuna, Euskal Herria, … maite dituen gaiak aurkitzen dira liburu honetan …

    Musika : Juan Mari Beltran « Orhiko xoria »
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 12 :32
    Data / Date : 18/12/12
    Oroitzirriak 2, Xabier Soubeleten egiazko ixtoriak …

    Lagunen artean kontatzen diren ixtorioak berriz ere idatziz ezarri ditu Xabier Soubeletek. Egiazko ixtorietaz osaturiko « Oroitzirriak 2 » liburua, Maiatz argitaletxean argitaratu du. Literaturaz bainan baita ere margolaritzaz, olerkigintzaz, eta musikaz hitz egin dugu Xabierekin …

    Musika : Xabier Soubelet « Gezitik Gazira » *zuzenean Arizkunen
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07 :20
    Data / Date : 5/06/12
    Urtziren ametsak ... hitz politez erranak !

    Berriako kazetaria eta olerkaria den Urtzi Urkizurekin solastatzeko aukera izan dugu (Maiatz argitaletxeak antolatutako olerki irakurketa baten ondotik). Poesiarekin duen lotura eta ibilbide interesgaria azaltzen dauku.

    Musika : Urko Menaia
    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08:27
    Data / Date : 20/12/11
    Nire liburuetan beltza ere badago… Eñaut Etxamendi.
    Maiatz argitaletxeak Eñaut Etxamendiren idazlan guztien bildumak argitaratzen ditu. Eñautekin solasean egoteko parada izan dugu. Idatzi dituenak bizi izan dituela erran dauku bai eta ez dela dena arrosa kolorekoa…

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:28
    Data / Date : 20/12/11
    Hizkuntza aberastunen artean… (Luzien, Maiatz argitaletxean).
    30 urte iragan dira jada Maiatz argitaletxeak bere lana hasi zuenetik. Luzien Etxezaharretarendako (argitaletxearen koordinatzailea hastapenetik) liburuen funtsa bizitzeko filosofia bat izaiten ahal da…

    Musikal: Juan Karlos Perez.

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 06:56
    Data / Date : 1/12/11
    Kasu : Saia hiltzailea hortik dabil ! (Saiaren Mendekua).
    Lasai, liburu batetaz ari gira oraingoan. "Saiaren mendekua" (Maiatz argitaletxea) deitutako liburua Pierre Mestrot-rendako erronka doblea izan da: eleberri hau bere lehen liburua da eta gainera euskaraz egitea erabaki du (euskaldun berria izanki)…

    Musika: Fran Lasuen

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Français
    Iraupena / Durée : 10:48
    Data / Date : 1/12/11
    Attention : Vautours assassins dans les parages ! (Saiaren Mendekua).
    Ne vous en faites pas, il s’agit d’un livre. Le premier roman policier de Pierre Mestrot, qui pour ajouter de la difficulté, a choisi de l’écrire en basque… Pierre nous raconte tout de ce double défi…

    Musika: Fran Lasuen

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 5:35
    Data / Date : 15/12/10
    Maiatz 2010 : urte literario baten radiografia …

    Ipar Euskal Herriko euskal literaturaren erreferentzia izaiten segitzen du Maiatz argitaletxea. Koordinatzailea den Luzien Etxezaharretak, 2010. urtean plazaratu dituzten liburuen aurkezpena egiten dauku eta zerbait gehio ere …

    Musika : "Juan Carlos Perez "

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 3:32
    Data / Date : 2/02/10
    Minutu bat «Jin bezala »-rendako

    Liburu hau guk irakurriko dautzugu! Edo, hobekio erraiteko, minutu bateko pasaldia! Irakurtzeko gogoak pizteko (edo berpizteko) egina den hilabeteroko kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuak dira.

    Liburua : Jin bezala. Idazlea: Mixel Tikoipe (Maiatz).

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 3:34
    Data / Date : 12/01/10
    Minutu bat «Idazlanen bilduma 2 »-endako
    Liburu hau guk irakurriko dautzugu! Edo, hobekio erraiteko, minutu bateko pasaldia! Irakurtzeko gogoak pizteko (edo berpizteko) egina den hilabeteroko kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuak dira.

    Liburua : Ahizpa nun zira 2. Idazlea: Mailux Legorburu (Maiatz).

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 1:46
    Data / Date : 15/12/09
    Minutu bat «Idazlanen bilduma 2 »-endako

    Liburu hau guk irakurriko dautzugu! Edo, hobekio erraiteko, minutu bateko pasaldia! Irakurtzeko gogoak pizteko (edo berpizteko) egina den hilabeteroko kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuak dira.

    Liburua : Idazlanen bilduma 2. Idazlea: Eñaut Etxamendi (Maiatz).

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:27
    Data / Date : 9/01/08
    Maiatz argitaletxea, izen bat baino gehiago …
    Maiatz, argitaletxe xume hunek mende laurdena gainditu du iaz. Xumea bainan helburu handiekin, emeki emeki bere bidea egin du. Elkartearen koordinatzailea den Luzien Etxezaharreta euskal literatura berriaz mintzatzen dauku.

    Kontaktua: maiatz@caramail.com

    Musika: Christina Rosenvinge "Continental 62"

    Jatorria / source: Radiokultura