Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : antzerkia

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 17:05
    Data / Date : 10/07/18
    Ez da zer, baizik eta nola egiten dugun (Atx teatroa)

    Iñaki Ziarrusta lizeoan hasi zen antzerkigintzan, eta bizitza osoa eman du antzerkiaren munduan. Atx teatro konpainiako sortzailea, antzezlea eta eszena zuzendaria, EHZ Nomada kari elgarrizketatu genuen Itsasun.

     

    Lehen zati honetan, Iñaki ATX teatroaren filosofiaz eta Ipar zein Hego Euskal Herrian atzematen ahal den publiko motaz mintzatu zauku.

     

    Musika : Mogway - « Les revenants »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:57
    Data / Date : 15/03/17
    2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan (Joseba Aurkenerena)

    Bi hamarkada igaro dira Joseba Aurkenerena bere familiarekin batera Urruna bizitzera etorri zenetik. Gauza anitz aldatu dira denbora honetan. Egoera argi-iluna izanik ere, ziur da euskarak eta euskal arimak aitzina eginen dutela. Urrunan badira bi urte egin zuten Zintzarrotsa gogoratu du, baita heldu den udaran jokatu nahi duten Kabalkada berezi hori. 2020. urterako amets bat daukatela azaldu digu elkarrizketaren bigarren zati honetan... 

    Entzun : Joseba Aurkenerenaren bigarren partea (2/2) : 2020. urtea amets, kabalkada bat aurtengo udan 

    Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga

    Jatorria : Radiokultura.

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07:45
    Data / Date : 13/02/17
    Antzerkilariak bizikleta gainean bizitzaz solastatzen … (Azken Itzulia)

    Taulen gainean antzezteko teknikoki nahiko konplikatua iduri duen obra bat aurkeztuko du Miarritzeko Théâtre des Chimères konpainiak 2017 urte honetan : « Azken Itzulia » obran (Joël Jouanneauren « Le Dernier Rayon » obaren itzulpena), xahar eta gazte baten artean den transmisioa irudikatzen da … bizikletaren gainean !

    Obra honen atzean diren mezuak eta taulen gainean mendikateak igo eta jeisteko nola irudikatzen duten salatzen dauku antzerkilaria den Txomin Heguyk.

    Musika : Kraftwerk « Tour De France Soundtracks »

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:47
    Data / Date : 23/08/16
    Kabalkadak Ganix kontrabandoan ekarri du bueltan Makearat …

    Berrogeitahamar urte pasa ondoren, Makeako herritarrek Kabalkada baten muntatzea erabaki dute. Herrian plantaturik zen Ganix kontrabandistaren bizitza abiapundutzat harturik, dantza ta antzerkiaren bitartez, herria eta hizkuntza bizirik mantentzeko xedea agertuko dute agorrilaren bukarean huntan plaza hartuz.

    Xan Berterexe, idazlea eta antzerkilariak, kabalkadaren eta Makeako Ganixen ixtorioa aipatzen dauku.

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 56:46
    Data / Date : 18/06/15
    20 urte ordubetez... EHZ !

    Euskal Herria Zuzenean festibalaren 20. edizioa iraganen da heldu den uztailaren 3-4-5ean. Sinbolo azkarra duen ekitaldi honen kari, festibaleko bi kide diren Pauline Guelle eta Amaia Boloki-rekin elkartu gira festibalaren historiaz, antolakuntzaz eta aurtengo edizioaz solasteko intentzioarekin. Anekdotak, jokoak, eszena gibelekoak... dena jakinen duzue, giro lasai eta musikatu batean !

    Musika : Skip & Die, Woods, Electro Deluxe

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:17
    Data / Date : 1/06/15
    Dekoratuen fabrika haundiena … Luhuson !

    Luhuson aurkitzen da Euskal Herriko eta Akitaniako dekoratuen fabrika haundiena. Filgi Claverie, Errobi Elkargoko kultur arduradunak, leku berri honen bisita eginarazten digu.

     

    * Ekainaren 6an, Ezpeletako « Jokoz kanpo » karriketako  festaren karietarat, fabrikan eginitako txontxongilo erraldoiak ikusgai izanen dira (Les Voisins du Dessus konpainia eta tokiko eskoletako haurrak eginak).  

     

    Musika : Artifice « Where is the Monkey »

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 5:51
    Data / Date : 3/03/15
    Itxurakeriari trufa.

    Iduzkilore konpainiak Telesforo Monzon-en Hazparneko Anderea antzezlana taularatu du Ander Lipus-en zuzendaritzapean. Ikustera joan eta bertan Maider Beheran aktorearekin hitz egiteko aukera izan dugu.

    Hemen esandakoa.

    Musika: Kepa Junkera

    Jatorria: Radiokultura

     

    http://iduzkilore.unblog.fr/

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:32
    Data / Date : 26/02/15
    Bertsolaritzaren sekretuak taula gainean.

    Korrika Kulturala ekimena martxan jarri denetik emanaldi interesgarriak ezagutzeko parada izan ohi dugu. Aurten izan diren ekitaldien artean "Bertsolaritzaren Sekretuak, isilduriko emakumeen historia" ikustera joan gara. Bertsozale Elkarteak bultzaturiko proiektuan, Jokin Labayen eta Nerea Elustondo izan dira gidoilariak, Hodei Unzueta eta Oskar Estanga bertso antzezleak eta Idoia Noble akordeoilaria. Nahasketa eta ikuskizun paregabea.

    Bertan Oskar Estangarekin aritu ginen egindako lanaren funtsa azaltzeko asmoz.

    Jatorria: Radiokultura.

    Musika: "Bertsolaritzaren Sekretuak" ikuskizunaren pasarteak.

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 1:11:44
    Data / Date : 27/01/15
    SOLASEAN #1 Ander Lipus eta Antton Luku

    Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Hilabetero gonbidatuak eta musika goxoa.

     

    Hilabete honetako gonbidatuak: Ander Lipus eta Antton Luku

    Gaia: Antzerkiaren inguruan aritu gara, nondik gatozen eta noruntz goazen ("Libertitzeaz" liburua baliatuz), gaur egungo erronkak eta etorkizunean antzerkiak (osasunez) biziraun dezan pista batzuk eman dizkigute gonbidatuek.

     

    Jatorria: Radiokultura

    Musika: Malatu

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:45
    Data / Date : 8/07/14
    Antzerkiak behar duen Eztena...

    Oreretako kultur eragileek, seigarren aldiz eraman dute aurrera Eztena antzerki jaialdia. Arte eszenikoen arloan aurkitzen dituzten proposamen berezi eta arrisku hartzaileak taularatzea dute helburu. Mikelazulo elkartean izan ezik, herrian zehar ere jaialdiak badu bere lekua eta Ainara Gurrutxagarekin aritu gara ekitaldi honi buruz.

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:35
    Data / Date : 6/05/14
    Pasarelatik taula gainera?

    Aldi honetan Mikel Laskurain euskal aktore ezagunarekin hitz egiteko aukera izan dugu. "Trapu zaharrak" konpainiarekin antolatzen ari den kale antzerkia dela eta aktore bizitza eta antzerkilaritzaz duen iritzia eskatu diogu.

    Jatorria: Radiokultura

    Musika: ZZ TOP

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11 :12
    Data / Date : 17/04/14
    Trapu zaharrak astintzen

    Miren Gaztañaga aktorearekin solasteko aukera izan dugu Trapu Zaharrak konpainiarekin prestatzen ari den kale antzezlanaren kari.
    Errepika batzuetan harrapatu ditugu eta hementxe duzue bere lana eta antzerkiari buruz esandakoa.

    Jatorria : Radiokultura