Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : mikel
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:06Data / Date : 19/03/18Euskal musikaren benetako historia !
Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek aspaldi sortu zuten « Ez dok hiru » formula : bikote artistiko bat, euskara, euskal kultura eta ironia anitz. Bikote honen azken antzerki obra ere, preseski, « Ez dok hiru » deitzen da : euskal musika dute aipagai – edo haien hitzetan, « euskal musikaren benetako historia ».
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:39Data / Date : 19/03/18Kultur Kuboa : 2 Harriz 4 Xori (Kepa Akixo « Zigor » + Mizel Théret)
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Miarritzen iragaiten den « Bi Harriz lau Xori » festibalaren karietarat, bi artisten sorkuntza unibertsoan aipatzeko parada izan dugu : lehenik Kepa Kixo, Zigor izenez ezagutua den zizelkari, argazkilari, marrazkilari eta poetarekin ; eta bestalde, Mizel Theret dantzari garaikidearen Lekeitioak ikuskizunarekin ...
Musika : Joanna Newsom « Have One On Me » eta Broken Brother Brass Band « Gumbo Ibaiertzean ».
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 54:00Data / Date : 26/06/17Kultur Kuboa : EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez. Festibaleko lehendakaria den Pauline Guelle eta programazio taldeko kidea den Mikel Frantsesenarekin izan gara Lekorneko Garroa gazteluan muntaketa egunetan emankizun honen grabatzen ...
Musika : EHZ festibaleko hainbat taldeetako kantuak « Blind Test » moduan aurkeztuak dira oraingoan.
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 54:59Data / Date : 24/04/17Kultur Kuboa : Basaburuko altxorrak + Ikasleek eginitako hegazkinaren ixtoria ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Basaburuko altxorra » deitzen da Mikel Hiribarrenen (laborari eta sindikalista) artikuluekin argitaratutako liburua (Maiatz). Peio Cedarry eta Mikel Hiribarrenen lekukotasunak bildu ditugu lehen parte honetan ...
- Arrunt harrigarria izan da hegazkin baten ikustea Hazparneko San Josepe lizeoaren patioan. Hegazkin honen muntaketan parte hartu dutela esan daukute Sebastien Bidart lizeoko erakasleak eta Koxe ikasleak ...
Musika : Bidaia « Alhambre Lea », Prince « Cream » eta Chico Buarque e Maria Bethânia « Sem Fantasia ».
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 07:41Data / Date : 23/02/17Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)
Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.
Entzun : Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ...
Musika : The Smiths
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 08:30Data / Date : 15/02/17Animali estrabiko baten aitormena (Mikel Soto, Txalaparta 1/2)
Editorea animali estrabiko gisa irudikatzen duen definizioarekin bat dator Mikel Soto. Begi bat artean jarrita eta bestea ditu kontuetan. Durangoko Azokari begira eginiko apostuen bilduma egin digu Txalaparta argitaletxaren editoreak. Kontent da orohar iaz eginiko parioekin nahiz eta antzerkia edo komikia argitaratzea, oraindik ere, gure herrian hautua ausarta dela aitortu. Hasi berria den urteari begira uzta polita iragarri digu.
Entzun : Mikel Soto lehen partea (1/2) : Animali estrabiko baten aitormena
Musika : The Smiths
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:53Data / Date : 30/01/17Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.
- Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku
Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:46Data / Date : 19/12/16Kultur Kuboa : Mundu imaginarioa John Andueza eta Mikel gaztetxoarekin
Aste honetako Kultur Kuboan :
- John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu.
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak.
- Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok.
Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari Domingi », Kantukide Adixkide « Isturitze»
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:26Data / Date : 21/11/16Kultur Kuboa : Genero ikuspegiak Oihana Etxebarrieta eta Mikel Otxotorenarekin ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
-Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu.
-Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu.
Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 17:09Data / Date : 28/09/16Droga ixtoriak : prohibizionisten eta aldekoen mitoak (Mikel Cerezo)
Gizarte hezkuntza ikasi ondoren, Mikel Cerezo Bizkaitarrak, nerabeekin hezitzaile eta droga konsumo prebentzioan oinarritu du bere lana. Gaur egun Madrilen bizi da eta « Orain Oriepsi » elkartekidea da. Drogaren inguruan diren mitoak eta paradoxak kontatzen dizkigu Mikelek ...
Musika : Arizona Dream B.O.
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 57:56Data / Date : 26/09/16Kultur Kuboa : Xilaba Donibane Lohizunen, droga prebentzioa eta laborarien bakantzak
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Xilabaren lehen kanporaketaren kronika Maddi Sarasua eta Miren Artetxeren lekukotasunekin.
- Mikel Cerezo « Orain Oriepsi » prebentzio elkartearen dinamizatzaileak drogaren inguruko mitoak eta ezjakintasunak aipatu dizkigu.
- Lekorneko Emilie Dubois laborariak bi aste opor izaitearekin amets egiten du.
Musika : Machina Vremeni «Krisi» eta Izaro « Paradise »
Jatorria : Radiokultura -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:59Data / Date : 24/05/16Baga, Biga, Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin !
« Baga, biga, higa » deitutako multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eman zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek joan den apirilean Lekornen (Baigura ikastolak antolaturik). Gitarra eskuan eta bideo-pantaila gibelean, bi abeslariek, euskal musikagintzaren historiari buruzko mintzaldia eta kontzertua eskaintzen dute herriz herri. Azken 50 urteetako euskal kantagintzaren transmisioa nola sustatzen duten azalzen daukute ...
Jatorria : Radiokultura
-
Mintzaldia / ConférenceEuskaraIraupena / Durée :Data / Date : 29/03/16Maritxuak ote dira gizon hauek ? (On:Giz)
On:Giz Elkartea, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen desagerraraztearen alde Hego Euskal Herrian lan egiten duen elkarte bat da, bereziki, gizonon inplikazioa bidezko, berdintasunezko eta demokraziazko gizarte berriak lortze aldera.
Hazparneko Emazteek Diote taldeak gonbidaturik, Mikel Otxotorena, On:Gizeko animatzaileak, elkartearen esperientzia interesgarriaz mintzatu da.
Musikal : Zero 7
Jatorria : Radiokultura
-
Musika / MusiqueIraupena / Durée : 41:32Data / Date : 9/02/162 Truku #4 (laugarrena! // the 4th !!)
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
2 Truku #4 (Zerrenda / Playlist) :
- Daniel Lanois, Olatz Zugasti, Jone, Jerry Lee Lewis, Kauchiki Chakrabarty, Carly Simon, Marquis de Sade & The Uski's !
Jatorria / source : Radiokultura
-
Musika / MusiqueIraupena / Durée : 43:12Data / Date : 8/12/152 Truku #3 (hirugarrena ! // the third one!!)
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
2 Truku #3 (Zerrenda / Playlist) :
- Led Zeppelin, Txomin Artola, Sugacubes, Elaudi, Sufjan Stevens, Xabier Montoia, Dobet Gnaore & Amaia Zubiria !
Jatorria / source : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10:18Data / Date : 12/11/15Ez baduzu eskurik, badaezpada, bada pala !
Hendaiarrak pilota elkarteko lehendakaria izateaz gain, Mikel Larralde palazale amorratua da ere. Bainan ez edozein motako pala ! Orduan, ez baduzu eskuz jokatzen segitzen ahal, entzun ezazu Mikelen gomendioak pilotarekin gozatzen segitzeko …
Musika : The Artisans Beats
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesFrançaisIraupena / Durée : 07:52Data / Date : 12/11/15Pas la main ? Il reste Pala ...
Président du Club de Pelote Hendaiarrak (d'Hendaye), Mikel Larralde est aussi un grand défenseur du jeu de la pala. Mais pas n'importe quel pala. Alors, vous n'avez plus la main pour jouer à main nue ? Écoutez Mikel vous donner des pistes pour continuer à prendre du plaisir avec la pelote ...
Musika : The Artisans Beats
Jatorria : Radiokultura.
-
Musika / MusiqueIraupena / Durée : 39:10Data / Date : 3/11/152 Truku #2 (bigarrena ! // the second one!!)
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
2 Truku #2 (Zerrenda / Playlist) :
- The B52's, Naia Robles, Bolboreta, Anton Valverde, The Manhattan Transfer, Tiktara, Mutefish & Belako !
Jatorria / source : Radiokultura
-
Musika / MusiqueIraupena / Durée : 39:15Data / Date : 21/09/152 Truku #1 (lehena ! // the first one !)
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
Jatorria / source : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 07:49Data / Date : 19/02/15Poesiaren mundurat gerturatu ninduen Mikel Laboak … (Juan Cruz Igerabide)
Euskal Herriko Unibertsitateak ekoiztu Laboa gertutik musika instalazioa otsailaren 28rarte ikusten ahalko da Angeluko Quintaou liburutegian. Ordenagailu bati konektatu teklatu bati esker, bisitariak Mikel Laboaren (1934-2008) ahotsa entzuten ahalko du. Horrez gain, euskal kantari ospetsuaren kontzertu zatiak edo erreportaiak ikusten ahalko dira tableta batzuetan.
Erakusketaren zuzendaria den Juan Cruz Igerabidek, bere poesia sorkuntzan Laboak izan duen garrantziaz mintzatu zauku ...
Jatorria : Radiokultura.