Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : irun

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:27
    Data / Date : 5/04/17
    Negu luze hura irakurle gazteari kondatuz (Unai Oiartzun, idazle eta kazetaria)

    Herritik ihes egin behar izan zutenen ibilbidearen gainean urrats egin du Unai Oiartzun irundarrak. Idazle gazteak belaunaldi berriei pasarte malkartsu haietara begiratzeko proposamena luzatu die, horretarako estilo ariketa azkar eta freskoa eginez. Historiari begira jarri da, baina denboraren korridoreetan guztiz galdu gabe, irakurketaren abentura erakargarria bilakatzea duelako xede. « Irunero »n egiten du lan baina ez du asmorik idazteko pasioa egunerokotasunaren zurrunbiloan galtzeko.  Irun eta Hendaia elkartzen dituen zubia sinbolo bezala harturik, bi munduak nahi ditu besarkatu.

    Musika: Zero 7

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 05:32
    Data / Date : 4/01/17
    « Gogoratzen nauzuenetan »… ama mindu baten indarra eta eredua (Txingudi Anti Sexista)

    Txingudi Anti Sexista plataformak Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketa abiatu zuen 2014an. Egitasmoa hausnarketa batetik sortu zen : eraso edo erailketa sexista bat gertatu, salatu eta hurrengorarte itxaron baino nola egin indar berria eta positiboa sortzeko ? Nagore Laffage oroitzeaz gain, bere amak irudikatzen duen borroka nahi zuten balorean jarri. Oihana Llorente Arretxea ekimenaren bultzatzailetakoak lehiaketa horri esker sortu den "Gogoratzen nauzuenetan" izeneko ipuin ilustratuen bilduma aurkeztu digu.

    Musika : Cat Power Willie

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 17:09
    Data / Date : 28/09/16
    Droga ixtoriak : prohibizionisten eta aldekoen mitoak (Mikel Cerezo)

    Gizarte hezkuntza ikasi ondoren, Mikel Cerezo Bizkaitarrak, nerabeekin hezitzaile eta droga konsumo prebentzioan oinarritu du bere lana. Gaur egun Madrilen bizi da eta « Orain Oriepsi » elkartekidea da. Drogaren inguruan diren mitoak eta paradoxak kontatzen dizkigu Mikelek ... 

    Musika : Arizona Dream B.O.

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:37
    Data / Date : 19/11/15
    Oier Gil : errealitate birtualetan borrokatzen ...

    Oier Gil, Irundar artista, Hendaian topatu dugu « Territoires Mobiles » proiektu barnean lan bat eramaiten. Bere lanak, Arte soziala eta gogoetatsua gisa aurkezten ditu eta botere menderatzaileak hainbat inguruetan eragiten dituen desorekak zalantzan jartzea da bere helburua. Oierek bere ibilbide interesgarria aipatzen dauku (Bilbon, Bartzelonan eta Berlinen eraman dituenak) eta bere konpromisuak  azaltzen dizkigu …

     

    Xehetasunak : http://oiergil.com/?lang=eu

    Musika : Trentemoller « Lost »

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Français
    Iraupena / Durée : 12:24
    Data / Date : 9/11/15
    L'atelier BD qui fait peur !

    L'atelier BD de la Bibliothèque d'Anglet a, cette année aussi, été une belle façon d'initier les jeunes à a création d'une bande dessiné. Animé par l’illustrateur OHAZAR, une douzaine de jeunes entre 11 et 14 ans ont appris la réalisation d’un scénario, le dessin et la mise en couleur avec la palette graphique. Ce projet étant transfrontalier (avec la ville d'irun), les dessins sont exposés fin novembre durant la « Quincena del Comic d’Irun ». 

    Découvrez comment créer une BD avec les jeunes participants, Ohazar (l’illustrateur) et Virginie Sabourin (responsable de la culture numérique à la Bibliothèque d'anglet). 

    Plus d'infos : http://bdnumerique.tumblr.com/

    Musika : Michele Lagioia

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 11:30
    Data / Date : 3/06/14
    Erromatarrak, etorri eta geratu egin ziren.

    Luzaz pentsatu izan da, historian zehar, Euskal Herria erromatar inperioak inbaditu gabeko lurralde bakanetako bat izan zela. Aldiz, azken urte hauetako indusketa arkeologikoek erakutsi dute erromatarrak etorri eta geratu egin zirela. Honi buruz gehiago jakiteko asmotan, Irungo Oiasso Museora abiatu gara eta bertan Mariajo Noain-ekin hitz egin dugu.

    http://www.oiasso.com

    Musika : Yann Tiersen
    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 07 :46
    Data / Date : 5/06/12
    Lisabo, Lisboatik ez datorren soinu intensoa …

    Emankizun hunen xedea xinplea da : artista batek bere ibilbideaz mintzatzen den bitartean bere musika deskubritzeko parada emaiten dautzuegu.

    Aldi huntan Lisabo taldeko Iban eta Xabi musikariekin solasean.

    Musika : Lisabo « Aurreiritzia » diska
    Jatorria : Radiokultura.

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 21:13
    Data / Date : 3/05/11
    Binilo diska : « Kortatu »
    Hilabetero, binilozko disko baten (osorik) deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Kortatu taldearen lehen diska (bereditatua biniloz 2010ean).

    *CULTZINE aldizkariak emankizun hau entzutea gomendatzen du!

    Jatorria / source: Radiokultura