Emankizun guztiak / Toutes les émissions
Hitz gakoen bidez / Mots clés : literatur
-
Mintzaldia / ConférenceEuskaraIraupena / Durée :Data / Date : 22/11/17Harkaitz Canoren « Ridikulum Vitae » … berak kondaturik !
Harkaitz Cano gaurko euskal literaturako idazle ospetsuenetarik bat bilakatu da. Anitz hizkuntzetan irakur daitezke bere liburuak. Baionako mediatekan eskeinitako solasaldian Harkaitzek bere « Ridikulum Vitae » aipatu dauku (hastapenetako ametsetatik gaurko errealitateararte).
Musika : Serge Gainsbourg
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:27Data / Date : 5/04/17Negu luze hura irakurle gazteari kondatuz (Unai Oiartzun, idazle eta kazetaria)
Herritik ihes egin behar izan zutenen ibilbidearen gainean urrats egin du Unai Oiartzun irundarrak. Idazle gazteak belaunaldi berriei pasarte malkartsu haietara begiratzeko proposamena luzatu die, horretarako estilo ariketa azkar eta freskoa eginez. Historiari begira jarri da, baina denboraren korridoreetan guztiz galdu gabe, irakurketaren abentura erakargarria bilakatzea duelako xede. « Irunero »n egiten du lan baina ez du asmorik idazteko pasioa egunerokotasunaren zurrunbiloan galtzeko. Irun eta Hendaia elkartzen dituen zubia sinbolo bezala harturik, bi munduak nahi ditu besarkatu.
Musika: Zero 7
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10:45Data / Date : 27/03/17Arte eta natura arteko ibilbidea Abadian (Aintzane Lasarte, CPIE euskal itsasbazterra)
Nekatoenean hartu dugu hitzordua Aintzane Lasarterekin. CPIEko langilea, Abadiara etortzen diren idazle eta artistekin harremanak egiten ditu. Euskal itsasbazterraren behatokitik, Asporotsttipi izena duen baserritik abiatuta ibilbide berezia antolatu du Lasartek, Hendaian ospatu den euskararen hilabetearen karietara.
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 09:12Data / Date : 9/03/17Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)
Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.
Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa
Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga
Jatorria : Radiokultura.
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 07:41Data / Date : 23/02/17Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)
Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.
Entzun : Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ...
Musika : The Smiths
Jatorria : Radiokultura.
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:53Data / Date : 30/01/17Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.
- Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku
Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 15:47Data / Date : 12/01/17Idazle korbatadunak ongi daude bainan kalamidadeak behar dira ! (John Andueza)
John (edo Jon) Andueza Altuna, Estatu Batuako Oregon hirian sortu zen berehala Euskal Herrirat bizitzerat etrotzeko. Kazetaritza idatzian, telebistan edo zineman aritu ondoren, idazle gisa aritzea animatu da. Bereziki gazteei zuzendutako liburuekin arrakasta lortu du (azkena « Lepoan Hartu », Elka).
Idazle korbatadunak ongi daudela bainan bera bezalako kalamidadeak behar direla ere esaten dauku Jonek …
Musika : Sufjan Stevens « Illinois »
Jatorria : Radiokultura
-
Sorkuntza / CréationsEuskaraIraupena / Durée : 53:46Data / Date : 19/12/16Kultur Kuboa : Mundu imaginarioa John Andueza eta Mikel gaztetxoarekin
Aste honetako Kultur Kuboan :
- John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu.
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak.
- Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok.
Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari Domingi », Kantukide Adixkide « Isturitze»
Jatorria : Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 11:58Data / Date : 20/05/14Kanpoan jende onda badago ere ! (Kirmen Uribe)
Aldi honetan, Kirmen Uriberekin bidaiatzen segitzea proposatzen dautzuegu 2/2 (bigarren partea, edota lehen partea, nahi duzuen bezala !). Kirmen, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker …
Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
Jatorria : Radiokultura. -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 13:09Data / Date : 6/05/14Kirmen Uriberen bidai poetikoak …
Kirmen Uribe, Ondarroara,eleberri eta olerki idazlea, mundu osotik ibili da bere idazlanei esker. Bere ibilbideak eta bidaiak aipatzen dizkigu bere barneko gogoetak gehituz …
Musika : Jainko txiki eta jostalari hura (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal).
Jatorria : Radiokultura. -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 12 :32Data / Date : 14/05/13Maiatz : hitza hartzearen ausardiaz …
100 liburu baino gehiago plazaratu ditu Maiatz argitaletxeak. Luzien Etxezaharreta, argitaletxeko koordinatzaileak, literaturaren gaurko erronketaz eta idazteko behar den ausardiaz mintzo da.
Musika : Miren Aranburu « Lorategi hibridoan »
Jatorria : Radiokultura. -
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10 :27Data / Date : 3/07/12Idazleok nahiko bakartiak gara … (Joxemari Iturralde).
Txikitan, bere etxeko liburu guztiak irakurtzeko gogoak izan zituen Joxemari Iturralde Tolosarrak. Ondoko zaletsauna, nola ez, idaztea izan zen. Geroztik, haur eta helduendako literatura jorratzen ditu, hori bai, desberdintasun haundiak direla nabarmenduz …
Musika : Bidean
Jatorria : Radiokultura. -
Musika / MusiqueEuskaraIraupena / Durée : 58 :54Data / Date : 19/06/12Piperpolis : Harkaitz Zubiriren « Etxekalte » eta Literaturia …
Etxekalte’ nobela palzaratu berri du harkaitz Zubiri donostiarrak, susa argitaletxearen eskutik. Anaitasuna enpresaren inguruan bildu du istorioa bost prestonai osotzen dute istorioa, pertsonaien arteko harremanak direla nobelaren muina, gurea izan da Harkaitz Zubiri. Literaturia euskal liburuen azoka eta topagunea Larrabetzun izango da aurten ere, ekainaren 1etik 3ra arte, hau da steburuan. . Ohi bezala, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak eta beste egingo dira, 2009an literatura eskolak jarri zuen abian literaturia jaialdia aurten laugarren urtea beteko du, errepaso zabala egin dugu literaturiaren egitarauari
Jatorria / source : Bilbo Hiria Irratia
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 11:46Data / Date : 1/12/09Hedoi literatura zinikoago baten bila dabil.
Hedoi Etxarte Nafartar itzultzaile eta idazlea da. Alain Urrutia marrazkilariarekin batera "Ihes ederra" eleberri grafikoa kaleratu dute nun literatura, poesia, argazki, marrazkia eta beste disziplinak bat osatzen dute. Hedoiekin, literaturaz eta bere azken liburuko istorietaz mintzatu gara.
Musika: Erik Truffaz " Manon "
Jatorria / source: Radiokultura
-
Erreportaia / ReportagesEuskaraIraupena / Durée : 10:42Data / Date : 17/11/09Nolakoa izango zen nere bizitza …Irudimenarekin jolastea maite du Alain Urrutia marrazkilariak. Hedoi Etxarte idazlearekin batera "Ihes ederra" eleberri grafikoa kaleratu dute nun literatura, poesia, argazki, marrazkia eta beste disziplinak bat osatzen dute. Nolako bizitza eta Euskal Herria irudikatzen du Alainek marrazkien bidez?
Musika: Mara " Nire liburua "
Jatorria / source: Radiokultura