Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : teatroa

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:06
    Data / Date : 19/03/18
    Euskal musikaren benetako historia !

    Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek aspaldi sortu zuten « Ez dok hiru » formula : bikote artistiko bat, euskara, euskal kultura eta ironia anitz. Bikote honen azken antzerki obra ere, preseski, « Ez dok hiru » deitzen da : euskal musika dute aipagai – edo haien hitzetan, « euskal musikaren benetako historia ». 

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:08
    Data / Date : 4/11/15
    Nortzuk dira etxekoak?

    Ander Lipusek Huts Teatroarekin sortutako azken antzezlana aurkezten digu."Etxekoak", gaur egun pil-pilean den gai nagusi baten inguruan. Nortzuk dira etxekoak eta nor da atzerritar lur honetan? Konda zitekeen guztia kondatu digu!

    http://www.etxekoak.eus/  

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 18:13
    Data / Date : 23/06/15
    Urki eta Nazaret, amodio ixtorio bat … kartzelan !

    Lauka teatroak Xabier Mendigurenek idatzitako « Amiodioaren ziega » obra taularatu dute  aurten: Aitor preso dago. Miren, bere bikotea, bisitatzera joaten zaio. Konturatu gabe pasatzen da denbora, ziega honetan. Amodioa dute eginkizun. Bainan noiz arte irauten du maitasunak? Nola aldatzen dira ametsak barnean edo kanpoan zaudelarik? Eta beldurrak?

    Obraren zati batzuekin tartekaturik, Urki eta Nazaret antzerkilarien azalpenak entzutea proposatzen dautzuegu.  

     

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:26
    Data / Date : 20/05/14
    Antzerkia... bizimodu bat baino gehiago.

    Aldi honetan Ados Teatroa konpainiako Garbi Losada eta bere lan taldeko Leire eta Gorkarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Antzerki konpainia baten ibilmoldea azaltzeaz gain, gaur egungo egoerari aurre egiteko estrategiak eta antzerki munduarekiko duten ikuspuntuak aipatuko dizkigute.

    http://www.adosteatroa.com/

    https://www.facebook.com/ados.teatroa

    Jatorria: Radiokultura

    Musika: Ados Teatroa