Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : musika

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:42
    Data / Date : 10/01/19
    Huntzaren konfirmazioa estresaren gainetik...

    Iazko abendo hastapenean iragan den Durangoko Azokaren karirat, Huntza taldeak bere "Xilema" izeneko bigarren diska aurkezten zuen. Taldeko Josune Arakistainekin mintzatzeko parada ukan dugu. Diska berri honen sorkuntza prozesua eta bidean izan diren dudak ere aipatu dizkigu trikitilari-abeslariak...

     

    Musika: Huntza « Elurretan », « Lasai lasai », « Deabruak gara »


    Jatorria: Radiokultura


  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:26
    Data / Date : 7/01/19
    Kultur Kuboa : Poema bat da Herri hau (Itxaro Borda) + Soinuaren alde izkutua Paxkalekin...

    Aste honetako (eta aurtengo lehen) Kultur Kuboan :

    -Itxaro Borda idazleak eta Severine Dabadie argazkilariak liburu bat plazaratzen dute beren bi arteak uztartuz. « Poema bat da herri hau » liburua idazlearekin aipatzeko parada izan dugu...

    -Soinuaren mundu berezian sartzeko aukera izan dugu Paxkal Etxepare soinu teknikalariarekin. Ez sekulan guttitu teknikalari baten lanaren garrantzia...

     

    Musika : Anderson.Paak & The Free Nationals « Come Down »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 51:41
    Data / Date : 27/12/18
    Badok 14 #47 : Thierry Biscaryrekin solasean

    Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari eta musikariak, euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …
          
    Aldi hontan : Badok 14 #47 : Thierry Biscaryrekin solasean
          
    Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 17:29
    Data / Date : 18/12/18
    Zer da arte liluragarria Jokinentzat... (Jokin Irungaray 1/2)

    Proiektu berezi baten aipatzeko aukera izan dugu Jokin Irungaray itsasuar musikariarekin. Beste musikari batzuekin batera mutxikoen inguruko ikerketa lan bat eraman dute. 

    Lehen parte huntan (Jokin Irungaray 1/2) Jokinek proiektuaren aurkezpena egiten dauku... 

     

    Musika: Aiko taldea

     

    Jatorria: Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 14:01
    Data / Date : 30/10/18
    Nola sartu 228 ikasle musika tresna batean ? (Soinubila)

    Marie Bidart, hazparneko Soinubila musika eskolaren koordinatzailearekin mintzatzeko parada ukan dugu. Musikaren garrantziaz bizian, honen erakaskuntzaz eta musika eskola baten ibilmoldeaz aritu zauku besteak beste...

     

    Musika : Aiko « Edurre (mazurka) »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 55:05
    Data / Date : 18/10/18
    Badok 14 #45 : Nahia Zubeldiarekin solasean (lehen partea)

    Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari eta musikariak, euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …
          
    Aldi hontan : Badok 14 #45 : Nahia Zubeldiarekin solasean (lehen partea)
          
    Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 53:01
    Data / Date : 15/10/18
    Kultur Kuboa : Itziarek « Gure oroitzapenak » irudikatu digu + Nolakoa da gaurko musika erakaskuntza ? (Soinubila)

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Argazkigintzatik, filmen errealizaziorat pasatu da Itziar Leemans senpertarra. Gure oroitzapenak fikzioan nola parte hartu duen kondatzen gaitu...

    -Marie Bidart, Hazparneko Soinubila musika eskolaz aritu zauku, eta orokorkiago musikaren erakaskuntzaz gaurregun...

     

    Musika : Bill Conti « Rocky », Christian Scott « Jihad Joe », Mixel Ducau,Jurgi Ekiza « Aitarik ez dut »

     

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 15:06
    Data / Date : 19/03/18
    Euskal musikaren benetako historia !

    Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek aspaldi sortu zuten « Ez dok hiru » formula : bikote artistiko bat, euskara, euskal kultura eta ironia anitz. Bikote honen azken antzerki obra ere, preseski, « Ez dok hiru » deitzen da : euskal musika dute aipagai – edo haien hitzetan, « euskal musikaren benetako historia ». 

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 2:11
    Data / Date : 28/02/18
    Tradizioaren eta inprobisazioaren arteko oreka (manifestu artistikoa)

    Ander Garcia musikari eta kantari bizkaitarraren manifestu artistikoa.

     

    Musika : Ander Garcia - « Hiru »

    Jatorria : Radiokultura

     

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 20 :24
    Data / Date : 21/02/18
    Publikoak nortasuna duen artea baloratzen du (Ander Garcia)

    Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.

    Entzun : Ander Garciak jazzetik hartu inprobisaketa eta euskal kanta tradizionalak uztartzen ditu. 

     

    *Ander Garciaren « Hiru » diskako kantuekin nahasita elkarrizketaren borobiltzeko !

     

    Musika : Ander Garcia - « Hiru »

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 52:55
    Data / Date : 3/04/17
    Kultur Kuboa : Sofromusika deskubritzeko zuzenezko saio tipi bat… ( Maialen Alfaro)

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    - Irakaskuntza alboan utzi eta txikitako pasioa berreskuratu du Maialen Alfarok. Bizitza ibilbide bat denez, musika eta kanta uztartu ditu barne orekaren lanketarekin. Sofromusika proposatzen ditu bakarka edo taldean.

    (*) Lehen entsegu bat zuzenean bizitzeko parada izan dugu KulturKuboan.

     

    Musika : Maialen Alfaro eta Pura Fé « My people, my land »

    Jatorria : Radiokultura

  • Mintzaldia / Conférence
    Bilingue
    Iraupena / Durée :
    Data / Date : 31/01/17
    Les musiques traditionnelles sont-elles en danger ?

    Pour la 5ème année, le conservatoire Maurice Ravel, l’Institut Culturel Basque, en partenariat avec Herri Soinu et avec la participation de la Fédération des associations de musiques et de danses traditionnelles, ont organisé une journée consacrée à la culture basque avec 2 musiciens invités : Garikoitz Mendizabal (txistulari) et Aitor Furundarena (accordéoniste).  En leur compagnie une table ronde autour de l’enseignement des musiques traditionnelles a été menée ...

     

    Jatorria : Radiokultura

    • Partie 1
            
    • Partie 2
            
    • Partie 3
            
    • Partie 4
            
    • Partie 5
            
    • Partie 6
            
    • Partie 7
            
    • Partie 8
            
  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 57:05
    Data / Date : 3/11/16
    Badok 14 #27 : Xipri Arbelbide, euskal kantuaz gogoetak … (lehen partea)

    Badok 14, Euskal kantuari behako bat : Pantxix Bidart, Hazparneko kantari musikari eta gasna saltzaileak ( !), euskal kantari buruzko emankizun bat aurkezten dizue. Aintzineko kantak, gaurkoak, Pantxixek edota bere lagunek atxemandako « perla » zonbait  bai eta munduko kantak. Entzun eta goza …

     

    Aldi hontan : Badok 14 #27 : Xipri Arbelbide, euskal kantuaz gogoetak … (lehen partea)

     

    Jatorria: Pantxix Bidart Radiokultura eta Euskal Irratientzat

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 1:05:10
    Data / Date : 23/12/15
    Hertzetan #3 - AGUXTIN ALKHAT

    Radiokulturak eta Kanaldudek beti elkarlanean segitzen dugu Hertzetan musika emankizunaren ekoizten. Hilabete huntan, Aguxtin Alkhat Armendariztarra izan da gure gomita, Xan Bidegain, Julien Labat eta Pierre Sanglak lagundurik.

    2013an argitaratu zuten 6 kantuk osatzen duten “Ihes Egin” izeneko EP-a Usopop kolektiboarekin. Aurten aldiz “Haizeen Meneko” diska luzea aurkeztu daukute. Folk/rock ez baina folk eta rock estiloak aipatzen dituzte haien musika definitzeko, kantagintza tradizionalaren eragin argi batekin.

    Bideoa : www.kanaldude.tv/Hertzetan-3-Aguxtin-Alkhat_v4096.html

    Jatorria : Kanaldude & Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 44:53
    Data / Date : 25/11/15
    Hertzetan #2 - 2ZIO

    Radio Kultura eta Kanaldudek elkarlanean, Hertzetan emankizunaren bigarren alea aurkezten dautzuegu. Giranice taldearen rock instrumentaletik landa estiloz arrunt aldatzen dugu, aldi huntan 2zio rap taldea izan baita gure gonbita. Udazken huntan, hirukoteak “Bideak” bere bigarren diska kaleratu du. Sorkuntza fasea, hitzak, zuzenezkoak, autoekoizpena, rapa Euskal Herrian, bertsolaritzarekin harremanak… hainbat gai aipatu ditugu emankizunean zehar, elgarrizketa kontzertu zatiekin tartekatuz.

    Bideoa hemen : http://www.kanaldude.tv/Hertzetan-2-2zio_v4062.html

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 56:46
    Data / Date : 18/06/15
    20 urte ordubetez... EHZ !

    Euskal Herria Zuzenean festibalaren 20. edizioa iraganen da heldu den uztailaren 3-4-5ean. Sinbolo azkarra duen ekitaldi honen kari, festibaleko bi kide diren Pauline Guelle eta Amaia Boloki-rekin elkartu gira festibalaren historiaz, antolakuntzaz eta aurtengo edizioaz solasteko intentzioarekin. Anekdotak, jokoak, eszena gibelekoak... dena jakinen duzue, giro lasai eta musikatu batean !

    Musika : Skip & Die, Woods, Electro Deluxe

    Jatorria : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Français
    Iraupena / Durée : 1:05:35
    Data / Date : 24/04/15
    L'Heure du Live #1 - OTIUM TRIO

    L'association Live en Poche a pour but de privilégier le partage et la découverte d'artistes parfois peu médiatisés. Audrey se joint à Radiokultura pour continuer son émission ou ses émissions L'Heure du Live et Le Live en Poche. Découvrez sans plus attendre ce nouveau programme composé d'interview et d'enregistrement en live. Cette semaine, c'est le groupe de blues OTIUM qui est à l'honneur.

    Pour plus d'informations : http://live-en-poche.wifeo.com/

    Source : Radiokultura

     

     

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 10:46
    Data / Date : 8/04/15
    Jean-Christian Galtxetaburu : "Musika gehienen errespetua da"

    Jean-Christian Galtxetaburu garaztarrari aitak zion akordeoiaren eta musikaren maitasuna transmititu. Mylène Charrier kontalari eta poetarekin olerkiak musikatu zituzten. Proiektu hortaz eta musikarekiko duen ikuspuntuaz solasteko aukera izan ginuen Angeluko Baroja gelan.

    Musika : Richard Galliano

    Jatorria : Radiokultura

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 59:34
    Data / Date : 16/03/15
    Kultur Kuboa #10

     Aste guziz, kultur arloan irakurri, entzun eta ikusten duguna entzuleekin partekatzeko aukera bikaina. Musika, zinema, literatura eta beste hainbeste atal landuko ditugu eta gonbidatuekin solastatzeko aukera ere izanen da. Radiokulturako hiru kideek eskainitako emankizuna. Entzun eta goza!

    Aste honetako gonbidatua: Xan Antton Durruty, Hazparneko lurraldeko euskara garatzailea.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 13:32
    Data / Date : 26/02/15
    Bertsolaritzaren sekretuak taula gainean.

    Korrika Kulturala ekimena martxan jarri denetik emanaldi interesgarriak ezagutzeko parada izan ohi dugu. Aurten izan diren ekitaldien artean "Bertsolaritzaren Sekretuak, isilduriko emakumeen historia" ikustera joan gara. Bertsozale Elkarteak bultzaturiko proiektuan, Jokin Labayen eta Nerea Elustondo izan dira gidoilariak, Hodei Unzueta eta Oskar Estanga bertso antzezleak eta Idoia Noble akordeoilaria. Nahasketa eta ikuskizun paregabea.

    Bertan Oskar Estangarekin aritu ginen egindako lanaren funtsa azaltzeko asmoz.

    Jatorria: Radiokultura.

    Musika: "Bertsolaritzaren Sekretuak" ikuskizunaren pasarteak.