Emankizun guztiak / Toutes les émissions

Hitz gakoen bidez / Mots clés : diska

  • Sorkuntza / Créations
    Euskara
    Iraupena / Durée : 50:02
    Data / Date : 14/01/19
    Kultur Kuboa : Lisabören ateak berriz ideki dira + Atharratze bizirik Prefosta !

    Aste honetako Kultur Kuboan :

    -Lisabö Irungo talde famatua berriz hor dugu lan berri batekin, zale ainitzen poza berriro piztuz. « Txap » gitarista eta kantariarekin mintzatu gira itzultze prozesu hortaz…

    -Atharratzeko Prefosta elkarteak Aguxti Xahoren etxea biziaraztea erabaki du, kidea den Joana Hoquik erraiten daukun bezala...

     

    Musika : Nekfeu « Avant tu riais », David Fray « Chopin, Nocturne OP.48 No 1 », Big Brother And The Holding Company « Heartache People »

     

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 09:42
    Data / Date : 10/01/19
    Huntzaren konfirmazioa estresaren gainetik...

    Iazko abendo hastapenean iragan den Durangoko Azokaren karirat, Huntza taldeak bere "Xilema" izeneko bigarren diska aurkezten zuen. Taldeko Josune Arakistainekin mintzatzeko parada ukan dugu. Diska berri honen sorkuntza prozesua eta bidean izan diren dudak ere aipatu dizkigu trikitilari-abeslariak...

     

    Musika: Huntza « Elurretan », « Lasai lasai », « Deabruak gara »


    Jatorria: Radiokultura


  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 17:58
    Data / Date : 1/12/17
    Nundik dator Infrasoinuen txinparta ? (Gorka Urbizu)

     Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.

    Entzun : Gorka Urbizuk, Berri Txarrak taldeko kantari eta gitarra joleak, haien diska berriaren txinparta nork piztu zuen aipatzen dauku.

     

    *Berri Txarrak taldearen « Infrasoinuak » diskako kantuekin nahasita elkarrizketaren borobiltzeko !

     

     

    Musika : Berri Txarrak - Infrasoinuak

    Jatorria : Radiokultura

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 06:11
    Data / Date : 30/01/17
    Rocking mundu berri bat amets, loreak askatu nahi ditu Xabaltxek

    Irudikatu ezazu mundu libre bat non loreak ez dira gehiago ontzietan preso izanen, mundu libre bat non musikaren bidez sentimenduak, asmoak eta desioak libreki azaltzen dira. Munduak bizi duen egoera gordinaren aitzinean, etsipenean erori baino mundu berri hori irudikatzeari ekin dio Pantxoa Bergara zuraidarrak. Bere azken lanak « Loreak askatu » du izenburua, eta esloganetik harago premia bat adierazten du.  

    Musika : « Ez dugu maite debaldetan » / « Erran ondo »

    Jatorria : Radiokultura.

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 17:04
    Data / Date : 18/03/15
    Errimaren meneko

    Diska berria atera duen honetan Aguxtin Alkhat-ekin solasteko aukera izan genuen. Baionako Euskal Museoan, "Haizeen meneko", Elkar argitaletxearen laguntzarekin ekoizturiko diskari buruz aritu ginen besteak beste.

    Jatorria: Radiokultura

    Musika: Aguxtin Alkhat (Haizeen Meneko)

  • Erreportaia / Reportages
    Euskara
    Iraupena / Durée : 16:48
    Data / Date : 18/02/14
    Musika merkatuaren garai txarra …

    Euskal Herriko disketxe nagusienetarikoa de Elkar. Musika arloan aspaldiko arduraduna den Angel Valdesekin mintzatzeko aukera izan dugu. Merkatuaren etorkizunari hitz egiteaz gain, Angelek azaltzen dauku zergaitik segitzen duen pasioz lan egiten …

    Musika : Ruper Ordorika, Gari, Ken7, Izaki Gardenak …
    Jatorria: Radiokultura.

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 08 :56
    Data / Date : 8/01/13
    Baga Biga : diskoetxe bat baino gehiago …

    Bulegoa, managamenta, diskogintza, … arlo desberdinetan ari da Baga Biga taldea. Musika taldeen ibilbideaz eta diskak ekoizteaz arduratzen den Baga Biga taldeko kidea den Ritxirekin solastatu gara …

    Jatorria / source : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 16 :11
    Data / Date : 18/12/12
    Ritxik 7 musika talde aurkeztan dauku (Baga Biga).

    Musika taldeen ibilbideaz eta diskak ekoizteaz arduratzen den Baga Biga taldeko kidea den Ritxirekin solastatu gara. Berak, 7 diska berri aurkezten dauzkigu, kantuen zati bat entzunez gainera. Horien artean : Gatibu, Bizardunak, Vendetta, Estankona, …

    Jatorria / source : Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 37:33
    Data / Date : 3/08/10
    Binilo diska : Eagles « Live ».

    Hilabetero, binilozko disko baten deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Eagles taldearen "Live " diska.

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 39:43
    Data / Date : 16/02/10
    Binilo diska : Cat Stevens « Izitso ».

    Hilabetero, binilozko disko baten deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Cat Stevens artistaren "Izitso " diska.

    Jatorria / source: Radiokultura

  • Musika / Musique
    Euskara
    Iraupena / Durée : 37:33
    Data / Date : 2/02/10
    Binilo diska : Eagles « Live ».

    Hilabetero, binilozko disko baten deskubritzea proposatzen dautzuegu. Hilabete honetan Eagles taldearen "Live " diska.

    Jatorria / source: Radiokultura