Emaitza | Résultats de recherche (656 résultats)

La promenade performative du kaolin / Harri xuriaren ibilaldi performatiboa …

La promenade performative du kaolin / Harri xuriaren ibilaldi performatiboa …

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
01:04:55
6/12/22

Le 31 juillet 1971, l'usine de Kaolin de Louhossoa ferme ses portes, mettant un coup d'arrêt définitif à une activité qui aura été au cœur du village pendant près d'un siècle et demi. Le Petit Théâtre de Pain et la Mairie de Louhossoa ont organisé une promenade performative (théâtre, danse et musique où se mêlent beaucoup d’humour et d’intensité) sur les traces du Kaolin.

 

1971 uztailaren 31an, Luhusoko Harri Xuri lantegiak bere ateak hesten zituen, mende bat erdi-tik hurbil, herri bihotzean izan zen aktibitatea geldiaraziz. Luhustar batzuen memorioan gelditzen den industria horren istorio parte baten deskubritzera ibilaldi performatibo baten bidez (antzerkia, musika eta dantza, umorez eta intentsitateaz betea) antolatu zuen Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak, Luhusoko herriko etxearen laguntzarekin.

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:24
5/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Erretretan sartu denetik bizitza arrunt aktiboa du Txomin Heguy Hazpandarra eta antzerkilari oihak. Oraingoan, Maiatz argitaletxeari esker, bere bigarren liburua plazaratu du « Lur ilaunduan loreak » deitu duena. Olerkiz, zuhur hitzez, alegiez, aipuez eta abarrez osatua, usu umore kutsu batekin molde librean edo bertsutan idatziak diren testoen gaiak ainitzak dira : denbora iheskorra, harreman eta komunikazioaren arteko leizea, irudiaren tirania, maitasuna, Ama Lurra, erotismoa, izadia, heriotza,...

Txominek hitzen bitartez irudimen sortzaile izan nahi duela aitortu dauku …

Musika : Jabier Muguruza « Euskadi, jede gutxi », Amalia Rodrigues « Lisboa nao sejas francesa ».

Jatorria : Radiokultura

Ahoa eta belarriak bizi bizirik ...Itsasuko gau eskolako ikasleak

Ahoa eta belarriak bizi bizirik ...Itsasuko gau eskolako ikasleak

Sorkuntzak | Créations
Euskara
14:04
30/11/22

Itsasuko gau eskolako ikasle batzuk etorri zaizkigu beraiek girotutako saio bizi baten grabatzera.

 

Entzun ezazue : Marie, Mikael, Ximun, Elena, Audrey, Jon eta Xanek, azaltzen digute zergaitik euskara ikasten duten eta nola erabaki duten aurtengo « euskaraldia » bizitzea.



Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:00
28/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Euskal Herrian ezaguna den artista familia batean sortu izanak, sorkuntzan naturalki murgitzera eraman du Naia Robles–Aranguiz kantariak. Azken denboraldi honetan, bere semea den Oihan Delavigne Robles-ek « Papogorri » ikusgarri eta ipuin musikal baten sortzerat animatu ondoren, marrazkigintza eta antzerkigintzaren plazerra bizitzen dituela aitortzen dauku...

 

Ondoren, Oihan Delavigne Robles, musikaria (Kuartz taldearen bateri jolea) eta soinu teknikariak, bere ama den Naia Robles-Aranguizekin lan egiterat zerk animatu dion azaltzen dauku …

 

Musika : Mikel Telleria « Hala ere », Ezpalak « Lehertu arte ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:30
21/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Amaia Mujika Hazparnen bizi da eta « Sohom Yoga » elkarteko sortzailea da. Nahiz eta yoga tradizional klase kolektiboak proposatzen dituen, sortze aintzin eta ondoko bakarkako segipenak, yogaren bidez eskaintzen ditu ere bai Amaiak.

Musika : Cazoul (Armand Cazeneuve) « Bonnie & Clide », Bizardunak « Nafarroa gure aberria ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:57
14/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil Konpainiak bi urte igaro ditu Angeluko FAM Etxeko eritasun psikikoak dituzten helduekin « Loreak » deitu duten sorkuntza proiektua eramaiten. Antzerki ikusgarri bat gauzatzeaz gain, arte plastikozko obra ugari ekoiztu dituzte eta, artelan horiek Angeluko « Art Taffik » galerian ikusgai izanen dira azaroaren 22arte.
Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako zuzendari artistikoak, « Loreak » proiektua aurkezten dauku …

Bestalde, Hazpandarra den Eneka Bordato Riaño, dantzaria eta « Dantzalai » konpaniaren sortzaileak, bere ipuinaldi dantzatua den « Xana eta bere sudur gorri magikoa » ikuskizuna aipatu dauku...

Musika : Lukiek « SnK », Russian romance (Nikolay Sakharov, Alexey Firsov, Dmitry Omelchenko, Dmitry Matveenko) « This moonlit night // Разбудил меня стон ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:05
7/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Julen Achiary, ahotsarekin esperimentatzea maite duen euskal kantari eta musikariak, Toulouseko lagun batzuekin 2017an sortutako « Belugueta » talde okzitaniarra aurkezten dauku... « Belugueta » taldeak (langue d’oc hizkuntzan : txinparta) berak asmatutako sorkuntzak kantatzen ditu okzitaniarrez, polifoniaren indarra baliatuz.

Bestalde, Lurrama, laborantxa iraunkorren 17. besta, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da  Miarritzen « Mendiguneak bizirik » lemarekin. Laboraria eta « Lurrama » antolakuntza taldean den Miren Harignordoquyk hitzordu honen ibilbidea eta garrantzia aipatu digu...

Musika : Belugueta (Zuzenezko grabaketa, Itsasuko Errobiko Festibala 2022), Eddie Vedder « Society ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat +  Jonek, zalantza ereiten du ...

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat + Jonek, zalantza ereiten du ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:01
31/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Hondamendia », Axut eta Artedrama konpanien azken obra da. Parada izan dugu Ruth Guimera eta Jon Ander Urresti aktoreekin solastatzea.

Alde batetik, New Yorken bizi ondoren, Ruth, Euskal Herrira itzuli zenetik, antzezten duen lehen pieza da. « Hondamendia »ren istorioa aipatzeaz gain, New Yorkeko bizipena aktore gisa azaldu digu Ruthek,  hil arte aktore izanen zela aitortuz.

Bestalde, Jon Anderen arabera, antzerkiak, arte guziak bezala, beharko luke gauzak zalantzan jarri gizartean...

Musika : Pier Paul Berzaitz « Neurriak », Alex Sardui « Neska Zaharrak»  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:59
24/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aitzol Urkiza, « Saia Goait » stoner-rock eta hardcore taldeko gitarra joile eta abeslariak, Mutrikuko musika giroa aipatzeaz gain, « Miazkatu » deitutako diska berrian aldarrikatzen dutena salatzen dauku...

Musika : Saia Goait « Eternal », Archive « Bullets », Casimir Zao « Moustique »  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
17/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Er(r)otxiki » deitzen da If Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Hasiera batean, marrazkia eta txinatar tintaz osaturiko lan hauek, prentsarako egindako aktualitatezko iritzi-marrazkiak ziren (Berria egunkariraren Hitza astekari gehigarrian agertzen direnak). Irudi batekin iritzia emateko abentura hau 2019ko irailean hasi zen eta "Er(r)otxiki" erakusketak lan horren bilduma dela esaten digu Ifek...

Bestalde, Itsasuko aurtengo Errobiko fesbilaren edizioan « Amaren Alabak » taldeko Ihitz Iriartekin solastatzeko parada izan dugu. Taldea nola sortu zen eta nola lan egiten dute aipatzeaz gain, Ihitzek ohargabean ikasi dutela kantatzen aitortzen digu …

Musika : Amaren Alabak « Nigarra begian », Eddie Vedder « You’ve got to hide your love away i am sam ».  

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #4 : « Kordoka / Incertitude » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #4 : « Kordoka / Incertitude » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
06:48
11/10/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

 

Entzun lehen KAPSULA (4/4) : « Kordoka » (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda – Maiatz)

Ecoutez la première CAPSULE (4/4) : « Incertitude » (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:45
10/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kirmen Uribe, Ondarroar idazlea (eta orain New Yorken bizi), Baionako Jakinola hizkuntza etxerat urbildu da « Izurdeen aurreko bizitza » liburu berriaren aurkeztera. Azken liburu honetan New Yorkeko liburutegi publikoetako artxiboetan aurkitu duen Rosika Schwimmer Hungariar sufragistaren bizitza aipatzeaz gain, bera eta bere familia New Yorken erritmorat egokitzeko izan dituzten lanak azaltzen ditu.
Kirmenek, New Yorken bizi denetik, Rosika Schwimmerek bizitza aldatu diola aitortzen dauku...

Bestalde, « FUGA ! » Senpereko Elirale dantza konpainiaren obra berria da eta aldi berean « Arthatik-at! » izenburuko sorkuntza triptikoaren bigarren pieza. Obra honetarako 3 dantzari (Oihan Indart, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei), mutxikoak oinarri hartuz, euskal jauzien berasmatzen aritu dira.
Oihan Indart dantzariak obra honetan denbora elastika bat bezala estiratzen dutela azaltzen dauku...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin » *zuzenean 2019an Ruper Ordorikarekin.  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:35
3/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Annelise Arnaud-Cazamayou musikariak ORBEL eta MAÏRÜ taldeen aurkezpena egiteaz gain, sorkuntzaren onurak aipatzen dizkigu (MAÏRÜ taldeak diska berria aurkeztu du 2022an).

Bestalde, Mikel Perez, musikari ta kantariak, bere ibilbide artistiko aberatsa aurkeztu dauku : Hastapenak Euski taldearekin, profesional gisa Patxi eta Konpaniarekin, Pariseko metroan musikari baimendua eta, azkenik, frantsesez sortutako kantuekin « Mikel P. » izen artistikopean... …

Musika : MAIRU «  Etzan », Led Zeppelin «Ramble on »

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #3 : « Mintzairak / Langues » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
03:22
28/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

Entzun lehen KAPSULA (3/4) :  « Mintzairak »  (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Ecoutez la première CAPSULE (3/4) : « Langues »  (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Raconte moi une page #4 : sur Tajabone d’Ismaël Lo … (Revue ENCRE[S] N°11)

Sorkuntzak | Créations
Français
02:59
28/09/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #4 : texte d’Alain David sur la musique « Tajabone » d’Ismaël Lo … (Texte page 8 – Revue ENCRE[S] N°11)

Plus d’infos : https://revueencres.com/

Musika : Ismaël Lo « Tajabone »

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:18
26/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Topaketa harrigarri bezain interesgarria egin dugu kebekiar azentuarekin euskaraz mintzatzen den Montrealeko bisitari batekin. Euskara deskubritu zuenetik (duela 20 urte!), Michel Usereau, Kebekiar erakasleak, Euskal Herrirat hainbat aldiz etorrri da ikastaldi batzuetan parte hartzeko.

Hizkuntzen zaletasuna lanean ere baliatzen duela segurtatzeaz gain (Kebekerat ailegatzen diren etorkinei frantsesa erakasten die MIDI egituraren bidez), Michelek « Nor-Nori-Nork » maite duela aitortzen dauku …

Bestalde, Mixel Ducau, ibilbide luzeko musikaria eta « AlbøSax » taldearen buruak, albokarekin duen harremana aipatzeaz gain, « Otazu Blues » deitzen den diska aurkezten dauku …

Musika : AlbøSax «  Alboka 2.0 », Joan de Nadau « Hain pozik naiz jainko maitea »

Jatorria : Radiokultura

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #2 : « Kolibria / Un Colibri » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #2 : « Kolibria / Un Colibri » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
03:29
21/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

Entzun lehen KAPSULA (2/4) :  « Kolibria »  (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Ecoutez la première CAPSULE (2/4) : « Un Colibri »  (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:20
19/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Bixente Junca eta Xanti Legarto musikariek ZORTZI taldea sortu dute 2016 urtean. Hasieran, Euskal musikagintzatik hartutako kantu ezagun batzuk aukeratzen zituzten beraien ukitua emanez. 2022 urtean, bikotetik laukoterat pasatu dira (Pierre Sangla baterian eta Thomas Saez baxuan) eta beraiek konposatutako kantuekin diska berri bat atera dute.
Bixentek, Zortzi taldearen azken egitasmoa aipatzen dauku...

Bestalde, Baionako Iparraldeko kontserbatoriorat urbildu gara, musika ikasleen lana ezagutzeko. Akordeoia hautatu zuela irringarria iruditzen baitzitzaion aitortzen digu, Iker, soinujole gazte batek.

Musika : Zortzi «  Pistan Ez Nago », Lülü Smack « Ozpina ».

Jatorria : Radiokultura

Raconte moi une page #3 : sur Ziggy Stardust de David Bowie … (Revue ENCRE[S] N°11)

Raconte moi une page #3 : sur Ziggy Stardust de David Bowie … (Revue ENCRE[S] N°11)

Sorkuntzak | Créations
Français
04:28
14/09/22

Et si l’écoute d’une seule page vous donnait envie de lire un livre ? Corinne Li Thaï, collaboratrice passionnée de découverte littéraire, partage avec vous ses coups de cœur d’auteurs locaux …

Fermez les yeux et écoutez la chronique « Raconte moi une page » #3 : Photo de Jean Michel Martin sur Ziggy Stardust de David Bowie sous-titrée « La diagonale du flou vient du don d’ambiguïté » … (Photo page 19 – Revue ENCRE[S] N°11)

 

Plus d’infos : https://revueencres.com/

 

Musika : David Bowie « Ziggy Stardust » (instrumental by Michael Casswell)

 

Jatorria : Radiokultura en collaboration avec Corinne Li Thaï

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #1 : « Izaro Boreal » (Itxaro Borda)

Poesia KAPSULAK / CAPSULES Poétiques #1 : « Izaro Boreal » (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
03:12
13/09/22

Poesia KAPSULAK : Maud, Radiokulturaren kolaboratzaile eta literatur zaleak, Itxaro Bordaren « Uhartearen Mugetan » liburuko olerki batzuen deskubritzea proposatzen dautzue … euskaraz eta frantsesez !

 

CAPSULES Poétiques : Maud, collaboratrice de Radiokultura passionnée de littérature, vous propose de découvrir des courts extraits du livre « Aux confins de l’île » d’Itxaro Borda … en basque et en français !

 

Entzun lehen KAPSULA (1/4) : Izaro Boréal (« Uhartearen Mugetan » Itxaro Borda - Maiatz)
Ecoutez la première CAPSULE (1/4) : Izaro Boréal (« Aux confins de l’île » Itxaro Borda - Maiatz)

 

Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Maud Jussaume