Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Jendeei plazer ematea naturalki jiten zaio Guilhemeri ! (1/2)

Jendeei plazer ematea naturalki jiten zaio Guilhemeri ! (1/2)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:05
5/04/22

Sukaldaritza nomadaren parioa egin zuenetik, bere pasioa hedatzeko parada gauzatu du Guilhem Marrimpoey Donamartiriarrak. Jatetxe desberdinetan lan egin ondoren, sukalde ibiltari baten (« Mutturfin » food-truck delakoa) erosteko aukera izan duelarik, ez du bi aldiz pentsatu …

 

Izan ere, astean zehar, herriz herri (Donamartiri, Isturitze, Irisarri, Heleta, Ortzaitze, Hazparne, Elizaberri) ibiltzen da bere « Mutturfin » kamioi ederrarekin hanburgesak eta beste ekoizpenak proposatzen eta, asteburuetan, etxez etxe janari prestatzaile zerbitzua eskaintzen.

 

Guilhem estudiora jin zaigu (kamioiarik gabe) bere lanaren pasioa eta bere « ñiñi lodia » aurkeztera .

 

Entzun ezazue lehen partea (1/2) : sukaldari nomada bilakatzeko aukera nola sortu zitzaion azaltzeaz gain, bere kamioiaren aurkezpena egiten dauku Guihlem-ek.

 

Jatorria : Radiokultura