Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Nahiz eta ez dugun hizkuntza berdina mintzatzen, komunikatzea lortzen dugu ... (Marion Saumonneau – Gauargi festibala)

Nahiz eta ez dugun hizkuntza berdina mintzatzen, komunikatzea lortzen dugu ... (Marion Saumonneau – Gauargi festibala)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
11:23
11/07/22

Azken 25 urtetan, « Gauargi » festibalak topaketa ahanztezinak sortzen ditu munduko haur eta dantza taldeak gonbidatuz. Izan ere, uztailero, Euskal Herriko eta mundu osoko ehunka haur-dantzari errezibitzen ditu Ezpeletako elkarteak.

 

2022 urterako, uztailaren 14tik 17ra, Estonia, Eslovakia eta Alemaniako dantzari gazteek Ezpeletako, Kanboko eta Itsasuko karrikak alaituko dituzte eta, aldi berean, euskal kultura eta dantzak deskubritzeko parada izanen dute.

 

Festibal berezi honen antolatzeko, hainbat bolondresek parte hartzen dute, adibidez, kanpoko haurrak aterpetzeko harrera familiak gisa arituz.

 

Aurtengo festibalaren egitaraua aipatzeaz gain, Marion Saumonneau ezpeletarrak munduko haurrak bere etxean aterpetzean bizi duen aberastasun eta zoriontasuna aipatzen dauku.

 

Xehetasun gehiago: http ://www.gauargi.fr/

 

Jatorria : Radiokultura .