Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
17/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Er(r)otxiki » deitzen da If Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Hasiera batean, marrazkia eta txinatar tintaz osaturiko lan hauek, prentsarako egindako aktualitatezko iritzi-marrazkiak ziren (Berria egunkariraren Hitza astekari gehigarrian agertzen direnak). Irudi batekin iritzia emateko abentura hau 2019ko irailean hasi zen eta "Er(r)otxiki" erakusketak lan horren bilduma dela esaten digu Ifek...

Bestalde, Itsasuko aurtengo Errobiko fesbilaren edizioan « Amaren Alabak » taldeko Ihitz Iriartekin solastatzeko parada izan dugu. Taldea nola sortu zen eta nola lan egiten dute aipatzeaz gain, Ihitzek ohargabean ikasi dutela kantatzen aitortzen digu …

Musika : Amaren Alabak « Nigarra begian », Eddie Vedder « You’ve got to hide your love away i am sam ».  

Jatorria : Radiokultura