Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Negar ederra sortarazten duen erakusketa … (Amaia Hennebutte – Kiribil Konpainia)

Negar ederra sortarazten duen erakusketa … (Amaia Hennebutte – Kiribil Konpainia)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
18:12
8/11/22

Angeluko FAM Etxeak eritasun psikikoak dituzten helduak errezibitzen ditu bere egoitzan. Egitura honek gonbidaturik, Kiribil Konpainiako lantaldeak bi urte igaro ditu egoiliarrekin harremantzen eta sorkuntza ekintzak eramaiten. « Loreak » deitu duten ekimen honekin batera, antzerki ikusgarri bat eta arte plastikozko obra ugari aurkeztu dituzte azken hilabeteetan.
Beste ezusteko partaidetza baten ondorioz, artelan horiek Angeluko « Art Taffik » galerian ikusgai izanen dira azaroaren 22arte.

Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako zuzendari artistikoak, « Loreak » proiektua aurkezteaz gain, negar ederra sortarazten duen erakusketa berezi huntaz mintzatu zauku...

Xehetasunak : https://kiribil.eus/kiribil-2/

Jatorria : Radiokultura