Emankizun guztiak | Toutes les émissions

Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi nuke … (Txomin Heguy)

Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi nuke … (Txomin Heguy)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
18:37
17/11/22

Erretretan sartu denetik bizitza arrunt aktiboa du Txomin Heguy Hazpandarra eta antzerkilari oihak. Oraingoan, Maiatz argitaletxeari esker, Txomin Heguyk bere bigarren liburua plazaratu du « Lur ilaunduan loreak » deitu duena (lehen liburua duela 33 urte argitaratu zuelarik!). Olerkiz, zuhur hitzez, alegiez, aipuez eta abarrez osatua, usu umore kutsu batekin molde librean edo bertsutan idatziak diren testoen gaiak ainitzak dira : denbora iheskorra, harreman eta komunikazioaren arteko leizea, irudiaren tirania, maitasuna, Ama Lurra, erotismoa, izadia, heriotza,...

Txominek hitzen bitartez irudimen sortzaile izan nahi duela aitortu dauku …

Musika : ‘Chansons sans paroles’ : Debussy, Fauré, Ravel (Artistak : Andrea Manco flautan eta Stefania Scapin harpan.

Jatorria : Radiokultura