Emaitza | Résultats de recherche (10 résultats)

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
2/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...   Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea

Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.  Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...

Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kartzela ondoko gogoetak « Musikartzelan » … (Mixel Etxekopar)

Kultur Kuboa : Kartzela ondoko gogoetak « Musikartzelan » … (Mixel Etxekopar)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:53
7/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Didier Agerre Pagolarak, xirula ikasteko nahia erakutsi zion Mixel Etxekoparri presondegian zelarik. Azken honekin harremanetan sartu ondoren, 2008an, Lannemezan kartzelan hasi ziren musika ikastaldiak. Berriki Mixel Etxekoparek kartzelan bizitako esperientzekin « Musikartzela » deitzen den kronika liburu bat plazaratu du (ZTK argitaletxea).

 

Mixelekin parada ukan dugu kartzelaz eta liburu hortaz solastazea...


*Otsailaren 12an, Mixel ta beste artistak kontzertu bat emanen dute Euskal preso politiko ohi eta errefuxiatuen alde, Pagolan.

 

Musika : Mad Season « Long gone day », Le trio Joubran « Masar », « Musiheska » diskatik 3 zati.

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa:  Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Kultur Kuboa: Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:28
25/10/21

Aste honetako Kultur Kuboan : 2021. irailaren hasieran, Muskildiko Chistera ostatuak bere ateak berriz ireki ditu … 40 urtez itxiak izan ondoren !  Hemendik aurrera eraikina kulturgune bat bilakatuko da. Maika Etxekopar, antzerkilari ta kantariak, Xiberoko « gaztetxe » berri hau aurkezten dauku « Elixagaigai #1 » besta egunean...

Bestalde, 2021. abuztuaren bukaeran, Hazparneko Ttattola Gaztetxeko kideek herri honetan urte luzaz erabilerarik gabe zen eraikin bat okupatu ta berritzen hasi ziren, kultur ta gazteen arteko bilgune baten izaiteko asmoarekin. Irailaren 13an frantses polizia eraikinean sartu, 2 gazte atxilotu ta ateen zerragailuak aldatu zituen. Ttattola Gaztetxeko kidea den Julenekin mintzatu gara, Hazparneko gazteen ibilbidea deskubritzeko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko......

Bukatzeko, Muskildiko « Elixagaigai #1 » besta egunean arotzaren lana ezagutarazteko asmoz, Liginagako Pettek burdinari forma nola emaiten den azaldu zaukun...

Musika : Afrocubism « Al vaiven de mi carreta » (feat. Toumani Diabate, Eliades Ochoa, Bassekou Kouyate), Furunda « Juanita ».

Jatorria : Radiokultura

Purrust Salda #37 : Mixel Etxekopar (Xiberuko xori kantatzailea)

Purrust Salda #37 : Mixel Etxekopar (Xiberuko xori kantatzailea)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
50:50
11/03/21

Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !


Entzun Purrust Salda #37 : Mixel Etxekopar (Xiberuko xori kantatzailea)


Musika : « Black Floid-i » Mixel Etxekopar ta familia, « D'ici D'en Bas » Bernard Lubat eta « Récit Moaxaja » Euskal Barrokensemble.


Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !

Kultur Kuboa: Antzerkia zahar etxetik, kutxetara! (Maika eta Amaia)

Kultur Kuboa: Antzerkia zahar etxetik, kutxetara! (Maika eta Amaia)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:23
26/10/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Maika Etxekopar, antzerkilari eta kantari xiberotarrak, Bonbon beltz eta Nanua antzerki konpainien aktualitateak aipatzen dauzku...

-Amaia Irazabal Bonbon Beltz teatro konpainiako antzerkilariarekin mintzatzeko parada ukan dugu...

Musika: Grace Kelly Go Time "Unchain my heart", Itoiz "Non Podo Mais"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Txontxongiloak zahar etxeetan + Ainhoa soprano bihuria

Kultur Kuboa: Txontxongiloak zahar etxeetan + Ainhoa soprano bihuria

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:01
10/02/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Maika Etxekopar Bonbon beltz antzerki konpainia eta zahar etxeeri buruz lantzen ari diren azken obra aurkezten dauzku...

-Ainhoa Lopez de Muniain soprano kantari gasteiztarrarekin mintzatu gira "L'enfant et les sortilèges" operan parte hartzen zuela baionako kontserbatorioan...

Musika: L'impératrice, Sting and Shaggy

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : Izartxo 50 urte, Kabalkada + Zuberotik Limousinerat Maikarekin ...

Kultur Kuboa : Izartxo 50 urte, Kabalkada + Zuberotik Limousinerat Maikarekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:18
8/10/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Ustaritzeko Errobiko Kaskarotak taldearen 50 urteurrena ospatzeko « Izartxo Kabalkada » antolatu dute. Idoia Laval Ibarbourek dena azaltzen digu ...

-« Hebenko eta Hanko » proiektuak Euskal Herriko eta kanpoko artisten arteko trukaketa du helburu. 2018rako Limousingo poesia okzitandarra baliatu nahi izan dute Maika Etxekopar eta bere kideek...

Musika : Meredith Hunter « Nad osudem » eta Bigflo Oli « Je Suis ».

 

Jatorria : Radiokultura

 

Kultur Kuboa : BBAX distorsioan + Züek Heben + Zokoa Munduan ...

Kultur Kuboa : BBAX distorsioan + Züek Heben + Zokoa Munduan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
47:01
2/05/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- BBAX taldeak 10 kantari ta musikari bildu ditu euskal kantugintzari distorsioa ezartzeko... 

- Euskal Herriko Atlas geopoetiko baten marraztea da « Züek Heben », proiektuaren anbizioa dio Mixel Etxekoparek  …

- « Zokoa Munduan » bakoitzaren eta besteen kulturen aberastasunak erakusten duen besta eguna aurkezten dauku Jean Philippe Michelenak...

Musika : Les Charlots « Merci Patron » eta Bilau « Ate hetsiak».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Xiru festibala, prefosta Xiberoan + mugimendu abertzalea 55 gakoetan

Kultur Kuboa : Xiru festibala, prefosta Xiberoan + mugimendu abertzalea 55 gakoetan

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:05
10/04/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Mixel Etxekoparren laguntzaz aurtengo Xiru festibaleko menuaren aurre dastaketa egin dugu.

- Mugimendu abertzalea ezagutzeko 55 gako eskaini dizkigute Peio Etcheverryk eta Peio Etcheverry-Ainchartek.

 

Musika : Siniestro Total « Diga que le debo » eta Vetusta Morla « Puente de los franceses ».

Jatorria : Radiokultura

Enfermez-la, enfermez-la !

Enfermez-la, enfermez-la !

Sorkuntzak | Créations
Français
04:10
16/04/13

Un petit extrait de la pièce de théâtre « Pied de biche » enregistré au Musée Basque à Bayonne lors du festival les Ethiopiques avec Maika Etxekopar, Hélène Jacquelot et Bruno Hollemaert (à écouter auss l’interview de Maika Etxekopar du mois dernier).

Jatorria / source : Radiokultura