Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (5 résultats)

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !
Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …
Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...
Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...
Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Charlotte Guilharetzek, haur, gazte eta helduek generoarekiko duten ikuspegiaz sortutako « Urmaela » obra aurkezten dauku...
Bestalde, Hazparneko Elizaberri auzoan Rallyen pasioa deskubritu zuen Xan Arotcarenarekin mintzatzeko parada izan dugu. Xan beti oroituko da bere rally auto barnean lehen aldiz entzun duelarik : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen !
Musika : Perota Chingo « Rie Chinito », Rita Payes i Elisabeth Roma « El-marabino ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Laminak Kalakan ari dira + Maria Altunaren obrak hunkigarriak dira ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Xan Errotabehere musikariak, Kalakan taldeko azken proiektuak aipatzeaz gain, Duo L’Incontrorekin sortutako Lamin obraz mintzatu zauku...
- Maria Altuna, Zizurkildar artistak, bere artelanak hunkigarriak direla aipatzen dauku...
Musika : Korn « Black Is The Soul », Xiberoots « Maulemuffin » eta Txuma Murugarren « Zerbait ari da gertatzen hor ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Heletako Santa Maria etxea eta Soropila elkartea + Xan Anttonen oroitzapenak Ezkia ikastolan ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Heletako Santa Maria etxeak istoria luze bezain interesgarria badu. Tucker familia hor bizi denetik, jendea errezibitzeko gogoa piztu eta Soropila elkartea sortzeko pausoa eman dutela erran dauku Alice Tuckerek...
- Hazparneko Ezkia ikastolak 45 urte betetzen ditu 2017 urte honetan. Xan Antton Durrutyren oroitzapenak anekdota beterik dira...
Musika : Maria Batista « O Vento », FaltA « Fibonacci » eta Oso Fan « Gaur ».
Jatorria : Radiokultura

Eskularruaren gertakariak!
Xan Errotabehere ixtorio kondatzen dabil haurrekin, eta zendako ez irudimena atxiki duten helduekin…
Musika/musique: Un Cigaret A L'estatua D'en Garde eta Perque Vull, Comelade
Jatorria/Source:Radiokultur
Affichage 1 - 5 de 5 émissions