Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (13 résultats)

Kultur Kuboa : Euskal kultura Iparraldeko Konserbatorioan sartzen delarik … (Marie Bidart)
Aste honetako Kultur Kuboan : Iparraldeko Kontserbatorioak, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, « Euskal kulturaren eguna » antolatu zuen apiril hasieran. Egun berezi hau baliatu nahi izan dugu Konserbatorioak azken urtean garatu nahi izan duen « Herri musika » saila hobeto ezagutzeko Marie Bidarten eskutik (Musika ta kantu herrikoien irakaslea eta Herri musika sailaren arduraduna).
Marie Bidartek Konserbatorioan euskal kulturaren presentzia gero ta nabarmenagoa izanen dela segurtatzen dauku...
Musika : Gari « Zerura begira, hodei missing », Iparraldeko Konserbatorioko Herri Musika saileko ikasleak Joseba Tapiarekin (Euskal kulturaren egunean grabatutako zati bat).
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Mister Saguak bueltan da !? … (Yves Bidart)
Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko « Mister Saguak » taldeak 90 hamarkadako rock eszena markatu zuen. Yves Bidart taldearen kantariak, izen berezi honen jatorria aipatzeaz gain, diska berri bat grabatzeko asmoa badutela aitortzen dauku......
Musika : Mister Saguak « Amarrainak » & « Pilota ez », Aurora « It happened quiet », La Polla Records « En el sitio donde yo vivo », Emma Russack « All my dreaming ».
Jatorria : Radiokultura

AEK Keriak #3 : Hazparneko 2 taldeen bisita aberasgarria (eta musikala) !
2021 uda honetan, Hazparneko AEK-ko 2 ikasle taldeen bisita ukan dugu gure estudioetan … Pantxix Bidart eta Bixentek animatu dituzte bere ikasleak irrati emankizun kultural (ta bikain!) baten ekoiztera !
Entzun hirugarren emankizuna : AEK Keriak #3 : kronikak eta zuzenezko kontzertua !
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Gizakiarena da hutsa ala gizakia da makurra? (Pantxix, eHe)
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Pantxix Bidart musikari eta kantaria Radiokulturaren estudioan ginuen bere "errarum Humanum est" azken diska (lehena Pantxix izenpean) aurkezteko...
Musika: Pantxix Bidarten "eHe" diskatik ateratako zatiak
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: 80 urtez labearen ondoan!
Aurtengo azken Kultur Kuboan:
-Ogi Bihia Hazparneko okindegi berria aurkezten dauku Sebastien Bidart okinak!
-2020 urtearen Kultur Kuboeri errepaso bat emaitea proposatzen dizuegu Radiokulturak egindako Best of baten bidez!
Musika: Pucciniren Opera Soeur Angelica "Ave Maria Piena di Grazia", Andrea Motis "Summertime"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: t'mAmAztAng''t!
Aste honetako Kultur Kuboan:
Pantxix Bidart estudiora hurbildu zaigu bere BBAX taldearen azken lana aurkeztera: t'mAmAztAng''t
Musika: BBAX "Lore bat zauri bat", "Mendiak bethe belarrez", Whiskey Moon Face "Dead dog", Eneritz Furyak "Zaldi zuria"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : Itziarek « Gure oroitzapenak » irudikatu digu + Nolakoa da gaurko musika erakaskuntza ? (Soinubila)
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Argazkigintzatik, filmen errealizaziorat pasatu da Itziar Leemans senpertarra. Gure oroitzapenak fikzioan nola parte hartu duen kondatzen gaitu...
-Marie Bidart, Hazparneko Soinubila musika eskolaz aritu zauku, eta orokorkiago musikaren erakaskuntzaz gaurregun...
Musika : Bill Conti « Rocky », Christian Scott « Jihad Joe », Mixel Ducau,Jurgi Ekiza « Aitarik ez dut »
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : BBAX Distorsioaren Munduan + Andrearekin Siziliatik Bilborat !
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Pantxix Bidart Hazpandarrak, BBAX proiektu musikalaren unibertsorat eramaten gaitu eta bereziki « Distorsioaren Munduan » diska deskubritzerat...
- Andreak, Siziliatik Bilborat etorri eta euskara ikasteko erabakia hartu du …
Musika : Monteverdi « Il ritorno dUlisse in patria », Celtic Woman « Dúlamán» eta Skasti « Martitz ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Basaburuko altxorrak + Ikasleek eginitako hegazkinaren ixtoria ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Basaburuko altxorra » deitzen da Mikel Hiribarrenen (laborari eta sindikalista) artikuluekin argitaratutako liburua (Maiatz). Peio Cedarry eta Mikel Hiribarrenen lekukotasunak bildu ditugu lehen parte honetan...
- Arrunt harrigarria izan da hegazkin baten ikustea Hazparneko San Josepe lizeoaren patioan. Hegazkin honen muntaketan parte hartu dutela esan daukute Sebastien Bidart lizeoko erakasleak eta Koxe ikasleak...
Musika : Bidaia « Alhambre Lea », Prince « Cream » eta Chico Buarque e Maria Bethânia « Sem Fantasia ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa - Behi Bideko Andere Xuriak
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.
Emankizun honetan aipagai : Cicatriz, 2015ko berririk bitxiena...
Pantxix Bidart ginuen emankizun honen gomita, Behi Bideko Andere Xuriak taldearen Gure Etxen Badira diskaren aurkezteko.
Musika : Royal Blood - Come On Over
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa 12/14
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.
Emankizun honetako gai nagusia : Indoseniar « Gamelan » soinu tresna Hazparneko lurraldean ! Marie Bidart, Soinubila elkartearen koordinatzaileak tresna honekin zer helburu duten azaltzen dauku.
« Réalité », Quentin Dupieux filma egilearen azken lana.
Musika : Belako taldeak heldu den urtarrilan aurkeztuko duen diskaren aurrekantu bat eta Jabier Muguruzaren azken lanak (berak aurkezturik!).
Jatorria : Radiokultura

Bidarteko haurren oparia, zuentzat …
Bidarteko haurren ametsen biltzerat joan girelarik, ez ginuen espero kantu pare bat eskainiko zigutela … Xumeki bainan ederki, eien erakaslea den Xabi gitarraz laguntzen dituelarik, entzun eta goza!
Jatorria : Radiokultura

ZUZENEAN : Mixel Etchecopar, François Rossé eta Pantxix Bidart.
…ASPALDIAN… proiektuaren kari (François Rossé-k idatzi duen musika sorkuntza garaikidea, Isturitzeko Arte eta Zientzia kultur gunea eta Oxocelhaya harpeek manaturik), Eihartzea kultur etxea pozik da, gaualdi berezi bat proposatzea, aperitifa-solasaldi moduan François Rossé, pianista, konposidorea, modu eta alde guzietako miatzailea eta bere konpai-lagun Mixel Etchecopar, lurreko musikaria, euskaldun kantaria, « Xori Aberriko kontserbatorio nagusi-ko » xirulari diplomatua eta Pantxix Bidart, kantari ta musikari paregabea.
** EN DIRECT : François Rossé (Piano), Michel Etxekopar (Chant, musique), Pantxix Bidart (Chant, guitarre) lors de la réouverture de la maison culturelle Eihartzea à Hasparren.
Jatorria : Radiokultura
Affichage 1 - 13 de 13 émissions