Emaitza | Résultats de recherche (8 résultats)

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
2/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...   Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea

Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.  Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...

Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:57
21/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz...

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...  Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Les Bascos ere matxismoaren aurka + Ander Lipus dantzan ari ?

Kultur Kuboa : Les Bascos ere matxismoaren aurka + Ander Lipus dantzan ari ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:08
12/03/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Baionako Les Bascos elkarteko kidea den Beñat Gachenek LGBT kolektiboaren gaur egungo egoera eta erronkak aipatzen dizkigu.

- Ander Lipus antzerki aktoreak bere azken proiektuak aipatzen dizkigu bai eta aspaldi Indian egindako antzerki ikastaldia ere...

Musika :   Soprano et Jamel Mektoub « Boycott », Gwyneth Glyn « Adra » eta  Eduard Canimas « Em trenco ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Baxe Nafarroako euskararen urtaroa, « Francoren Bilobari Gutuna » antzezlana eta Bidaia taldearen diska berria

Kultur Kuboa : Baxe Nafarroako euskararen urtaroa, « Francoren Bilobari Gutuna » antzezlana eta Bidaia taldearen diska berria

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:13
24/10/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Urriaren 30an Baigorrin bururatuko den Baxe Nafarroako euskararen urtaroa aipagai izan dugu Mattin Bacho euskara teknikariarekin.

- « Francoren bilobaren gutuna » antzezlanaren aitzinaurkezpena hainbat partehartzaileren eskutik.

- Mixel Ducauk aurkeztu dauku Bidaia taldearen « Hitza » izeneko diska berria.

Musika : Labrit « Horrela bai », Bidaia « Eguzkie joan da ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa 12/07

Kultur Kuboa 12/07

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:55
7/12/15

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Aldi honetan emankizun berezia prestatu dizuegu, Durangoko Azoka dela eta.

Etxekoak antzezlanaz aritu gira ere bai.

Musika : Alperrik da apaintzea – JP Lohian ; Ontziak, Kanoiak, Itsaso Gorri Baten Gainean & FIN- Ekiza

Jatorria : Radiokultura

 

 

Kultur Kuboa 10/26

Kultur Kuboa 10/26

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:01
26/10/15

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.

Aldi honetan Ander Lipus izan dugu mikro aurrean Etxekoak antzerkia aipatzeko, azaroaren 1an estreinatuko dutena Luhuson.

Allandek Maïwenn-en Mon Roi filma aipatu digu, eta Mikel filmen Flop 10az aritu da.

Asteburuko irteera proposamenak ere aipatu ditugu, hau dena musika atseginarekin batera.

Peiremans+, Son Lux, Pier Paul Berzaitz

Jatorria : Radiokultura

SOLASEAN #1
Ander Lipus eta Antton Luku

SOLASEAN #1 Ander Lipus eta Antton Luku

Sorkuntzak | Créations
Euskara
1:11:44
27/01/15

Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Hilabetero gonbidatuak eta musika goxoa.

 

Hilabete honetako gonbidatuak: Ander Lipus eta Antton Luku

Gaia: Antzerkiaren inguruan aritu gara, nondik gatozen eta noruntz goazen ("Libertitzeaz" liburua baliatuz), gaur egungo erronkak eta etorkizunean antzerkiak (osasunez) biziraun dezan pista batzuk eman dizkigute gonbidatuek.

 

Jatorria: Radiokultura

Musika: Malatu

Tetelekeri hauek ez ditugu entzun nahi !

Tetelekeri hauek ez ditugu entzun nahi !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
03 :31
16/04/13

Miarritzeko « Bi Harriz Lau Xori » festibalaren karietarat, « Publikoari gorroto » antzerki obra ikusteko parada izan dugu 2013 martxoan. Manex Fuchs-ek idatzi duen obra huntan, Ander Lipus dugu aktore nagusia. Zati txiki baten entzutea proposatzen dautzugu …

Jatorria / source : Radiokultura