Emaitza | Résultats de recherche (3 résultats)

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:57
21/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz...

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...  Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Beti gorago Frederic-ekin …

Kultur Kuboa : Beti gorago Frederic-ekin …

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:05
14/02/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Frederic Arburua ezpeletar mendizaleak Nepalen kokatua den Manaslu mendia (8163 metro) oxigenorik gabe igotzea lortu zuen 2021eko irailan. 3 urte aintzin, jada, Tibetetar Cho Oyu tontorra (8201 metrokoa) igo zuen oxigenorik gabe baitaere !

Aldi huntan, Frederic-ek Baionako Marengo karrika igo du Radiokulturaren estudiora iristeko. Nola prestatu eta bizi dituen balentri horiek azaldu digu Frederic-ek...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin », Angus & Julia Stone « Big Jet Plane », Hunger Strike « 25th anniversary mix ».

Jatorria : Radiokultura

Purrust Salda #16 : Panpi Olaizola (Laboraria ta mendi gida)

Purrust Salda #16 : Panpi Olaizola (Laboraria ta mendi gida)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:24
3/06/20

Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !



Entzun Purrust Salda  #16 : Panpi Olaizola (Laboraria ta mendi gida)


Musika : « Boza free » Mila Modu, « Latinoamérica » Calle 13, « Bortü Txoria » Maddi Oihenart.


Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !