Emaitza | Résultats de recherche (3 résultats)

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:23
16/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …

Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...

Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Willis Drummond Japonian + Broken Brothers New Orleansen ?

Kultur Kuboa : Willis Drummond Japonian + Broken Brothers New Orleansen ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:56
9/04/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Willis Drummond taldeak Japonian bira bat egiteko aukera izan du. Jurgi Ekizak hango « bitxikeri » batzuk aipatzen dizkigu...

- Broken Brothers Brass Band taldeko Ion Celestinok « Txertaketa » diska berria aurkezten digu.

Musika :   Janne Laine « Varjoihin maan » eta Diana di LAlba  « Mediterraniu».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ekizak begiak idekitzen dizkigu eta Zinegin festibalak gure begirada goxatu !

Kultur Kuboa : Ekizak begiak idekitzen dizkigu eta Zinegin festibalak gure begirada goxatu !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:26
14/11/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Jurgi Ekiza kantariak bere bakarlari gisa eginiko ibilbideaz bilana egin digu eta bere hurrengo diskaren kanta bat aurkeztu digu (esklusibitatean !).

- Euskal zinemak Hazparnen du hurrengo hitzordua Zinegin festibalaren karietarat. Katti Pocheluk festibalaren filosofia eta eskaintza aletu dizkigu.

 

Musika : Ekiza « Begiak ideki nituen » eta Leonard Cohen « The Partisan ».

Jatorria : Radiokultura