Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (4 résultats)

Kultur Kuboa : Maianaren istorio koloretsuak... !
Aste honetako Kultur Kuboan : Maiana Agorrody, Uztariztar artista eta erakaslearekin solastatzeko parada izan dugu. Artearen bidez istorioak kondatzeko bururatzen zaizkion irudiak nola ateratzen dituen azaldu zigun Maianak.
* Maianaren mundu zatitxo bat zeharkatzen ahal duzue, martxoaren 4tik maiatzaren 25 arte, Miarritzeko Atabalen « DYSTROPIK » deitzen den erakusketaren bidez.
Musika : Molo Sayat « Adame», Wintersleep « Weighty ghost ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …
Aste honetako Kultur Kuboan : Euskararen Urtaroaren karietarat antolatutako « Gustuaren kantua » tailerran Maider Cigarroa, kantaria eta musika-terapeuta ezagutu genuen, Tailer berezi honetan janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren. Maiderrek bere ibilbidea eta eskaintza aipatzen dauku.
Bestalde, Juan Aizpitarte, Hazparnen bizi den gipuzkoar artistak, sorkuntza garaikidearekin duen harremana eta garatzen dituen proiektuak azaltzen dizkigu...
Musika : David Bowie « The laughing gnome », M83 « Outro », Rodeo « Sugeak », Alos Quartet « Uretan », J.S. Bach « Minuet in g major BW114 », Otava Yo « Zalivochka ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Itsasertze artistikoa Nagorerekin + Harat Honaka Klodekin !
Aste honetako Kultur Kuboan : Nagore Amenabarro, margolaria eta Baionako Arte Eskolako erakaslearekin Angeluko itsasertzean elkartu gara. Bi urte guziz espazio publikoan antolatua den « La Littorale / Itsasertzea » deitutako arte garaikidearen erakusketan, ibilaldi-bisita moduko bat animatu du Nagorek...
Bestalde, azken 20 urte hauetan rock musikan aritu ondoren, euskal folk talde bat sortzeko gogoak zituen Klod Etxeberri xiberotar musikariak. Klodek bere ibilbidea aipatzeaz gain, « Harat Honaka » taldea aurkezten dauku...
Musika : Fizt&Furiuz « Bizi adierazpenaren mendekua », Harat Honaka « Itzal eta Argi », Hertzainak « Egunero ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku...
- Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu...
Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».
Jatorria : Radiokultura
Affichage 1 - 4 de 4 émissions