Emaitza | Résultats de recherche (5 résultats)

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
2/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...   Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea

Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.  Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...

Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».

Jatorria : Radiokultura

La promenade théâtralisée du Kaolin / Harri Xuriaren ibilaldi antzeztua ...

La promenade théâtralisée du Kaolin / Harri Xuriaren ibilaldi antzeztua ...

Sorkuntzak | Créations
Bilingue
42:18
10/11/21

Le 31 juillet 1971, l'usine de Kaolin de Louhossoa ferme ses portes, mettant un coup d'arrêt définitif à une activité qui aura été au cœur du village pendant près d'un siècle et demi. Le Petit Théâtre de Pain et la Mairie de Louhossoa ont organisé une promenade théâtralisée (avec beaucoup d’humour et d’intensité) sur les traces du Kaolin.

 


1971 uztailaren 31an, Luhusoko Harri Xuri lantegiak bere ateak hesten zituen, mende bat erdi-tik hurbil, herri bihotzean izan zen aktibitatea geldiaraziz. Luhustar batzuen memorioan gelditzen den industria horren istorio parte baten deskubritzera ibilaldi kantatu eta jokatu baten bidez antolatu zuen Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeak, Luhusoko herriko etxearen laguntzarekin.

 


Jatorria : Radiokultura

Purrust Salda #28 : Manex Fuchs (antzerkilari ta aktorea)

Purrust Salda #28 : Manex Fuchs (antzerkilari ta aktorea)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:25
19/11/20

Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !

Entzun Purrust Salda #28 : Manex Fuchs (antzerkilari ta aktorea)


Musika : « Oihane » Aguxtin Alkhat, « Armagabetzea » Anari, « Hori » Maite Larburu


Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !

20 urte ordubetez... EHZ !

20 urte ordubetez... EHZ !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:46
18/06/15

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 20. edizioa iraganen da heldu den uztailaren 3-4-5ean. Sinbolo azkarra duen ekitaldi honen kari, festibaleko bi kide diren Pauline Guelle eta Amaia Boloki-rekin elkartu gira festibalaren historiaz, antolakuntzaz eta aurtengo edizioaz solasteko intentzioarekin. Anekdotak, jokoak, eszena gibelekoak... dena jakinen duzue, giro lasai eta musikatu batean !

Musika : Skip & Die, Woods, Electro Deluxe

Jatorria : Radiokultura

SOLASEAN #1
Ander Lipus eta Antton Luku

SOLASEAN #1 Ander Lipus eta Antton Luku

Sorkuntzak | Créations
Euskara
1:11:44
27/01/15

Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Hilabetero gonbidatuak eta musika goxoa.

 

Hilabete honetako gonbidatuak: Ander Lipus eta Antton Luku

Gaia: Antzerkiaren inguruan aritu gara, nondik gatozen eta noruntz goazen ("Libertitzeaz" liburua baliatuz), gaur egungo erronkak eta etorkizunean antzerkiak (osasunez) biziraun dezan pista batzuk eman dizkigute gonbidatuek.

 

Jatorria: Radiokultura

Musika: Malatu