Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (192 résultats)

Kultur Kuboa: Lurrama: laborantxa bai... besta ere bai!
Aste honetako Kultur Kuboan:
Lurrama, laborantxa iraunkorraren besta, beste ikuspegi batekin jorratu dugu Bixente Eyherabiderekin...
Musika: The Baboons "At ease", The Inspector Cluzo "We the people of the soil"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Materia guzietako Mugak + "Pott" bat serigrafiaren truke!
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Ttitto Aguerrek bere Larreko gelan ikusgai den erakusketa harrigarria aipatzen dauku...
-Niko Armendarizek bere Pott serigrafia enpresa eta eramaiten duen lana aurkezten dauzkigu...
Musika: Erik Satie "Vexations", Drake "Energy", Anoushka Shankar "Pancham se gara"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : "Antropo-margolari"? + Nola atxeman egiazko Oreka ?
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Zoé Bray margolari-antropologoaren ezagutza gurekin egin bere "Bekoz Beko" erretratu erakusketa Baionako euskal museoan ikusgai dela...
-Ainhoa Labeyriek Baionako Oreka zirkoaren aurkezpena egiten dauku aktualitate aberats batekin heldu zaukula elkartea hilabete huntan...
Musika: Sungha Jung "Wind Song", The Roots feat Bilal "It ain't fair", Kaskezur feat Miren Narbaiza "Buztinezkoa"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : "Bon air", alzheimeraren aire ona! + Zaldi urdinaren beldur?
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Francine Urgorrik "Bon Air" Kanboko zaharretxean eramaiten duen lana azaltzen dauku...
-Zaldi Urdina antzezlana aktualitatea inarrosten duela, Axut konpainiako Ximun Fuchs eta Edurne Azkarate antzerkilariarekin mintzatu gira...
Musika: Alberta Hunter "Nobody knows you when you're down and out", The Doors "Mosquito", Nekfeu "Vinyle"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Guineako pilotariak + Patxo 30. mendetik dator
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Henri Errandonea, Iparraldeko pilota batzordearen arduradunarekin mintzatu gira pilotaren garatzeaz Guinea-Conakryn.
-Patxo Telleria, antzerki-egile eta aktore bilbotarrarekin "Ghero" obra eta bere ibilbide luze eta aberatsa ukan ditugu aipagai.
Musika: Hugo TSR "Là-haut", Arthur H "14 juillet 2002", The Egg "Walking away"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Dantzaren Esna(l)tzea + Koldo labirintoetan itzulikatzen?
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Telmo Esnal zinegilearekin mintzatu gira "Dantza" filma estreinaldi arrakastatsuak bizitzen dituela.
-Koldo Amestoy kondalariaren labirintoetan gustora galtzen gira...
Musika: Link wray "Rumble", Rilés "Thank god", Mary Poppins "Chim chim cheree"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Bastidan Larrazkena hemen da + Ixo, hitzordu sorpresa Luhuson?
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Maite Garrak aurkezten dauku Bastidako Clarenza elkarteak antolatuko duen Larrazkena festibala.
-Mattin Perez, Ixo Fest festibalaren antolatzailea, gurekin zuzenean ginuen Kultur Kuboan ekitaldiaren bigarren edizioa larunbat huntan iragaiten dela.
Musika: Carl Swan "Tree song", Diabolo Kiwi "Uretan gluglu", La Fin de la Société "Rescue"
Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Gurasoen lana, Ximunen fiertasuna+ Aiherra, nafarroaren lehen leihoa!
Sasoin huntako lehen Kultur Kuboan:
-Ximun Lousteau laborari gazteak bere gurasoen etxaldearen aurkezpena egiten dauku eta erakusten segida hartuko duten laborari gazteek badakitela ongi nora doazten...
-Jean Michel Barbierekin Aiherran iraganen den hitzordu nagusi eta historiko bat aipagai ukan dugu: Kabalkada! Lehen aldikotz antolatua Aiherran, Jean Michelek proiektuaren genesia eta gaia aurkezten dauzku.
Musika: Cat Stevens "Wild World", Mandolin Orange "Golden embers", Aitor eta Xabi (Su ta Gar) "Jo ta Ke (akustikoan)"
Jatorria "Radiokultura"

Kultur Kuboa : Belgikan ere euskaraz + Biarnoko haur literatura euskaratua
Aste honetako Kultur Kuboan :
-AEK-k Urepelen antolatutako barnategi batean, Paul eta Anne-Lise belgikar aita-alabak hilabete batez euskara mintzatzeko gaitasuna jorratu dute...
-Haurrendako liburu eskaintza berri baten nahiarekin, Elkar argitaletxeak Biarnorat egin du bidaia...
Musika :M « Bonobo », Big Daddy Kane « Smooth operator »
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Itziarek « Gure oroitzapenak » irudikatu digu + Nolakoa da gaurko musika erakaskuntza ? (Soinubila)
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Argazkigintzatik, filmen errealizaziorat pasatu da Itziar Leemans senpertarra. Gure oroitzapenak fikzioan nola parte hartu duen kondatzen gaitu...
-Marie Bidart, Hazparneko Soinubila musika eskolaz aritu zauku, eta orokorkiago musikaren erakaskuntzaz gaurregun...
Musika : Bill Conti « Rocky », Christian Scott « Jihad Joe », Mixel Ducau,Jurgi Ekiza « Aitarik ez dut »
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Izartxo 50 urte, Kabalkada + Zuberotik Limousinerat Maikarekin ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Ustaritzeko Errobiko Kaskarotak taldearen 50 urteurrena ospatzeko « Izartxo Kabalkada » antolatu dute. Idoia Laval Ibarbourek dena azaltzen digu ...
-« Hebenko eta Hanko » proiektuak Euskal Herriko eta kanpoko artisten arteko trukaketa du helburu. 2018rako Limousingo poesia okzitandarra baliatu nahi izan dute Maika Etxekopar eta bere kideek...
Musika : Meredith Hunter « Nad osudem » eta Bigflo Oli « Je Suis ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : EHZ, utopia bizitzeko tokia Hegoarentzat + Iñaki Perurenarekin harri eta irri ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Hegoak EHZ festibalaren etorkizunari buruzko gogoeta lan taldean sartu da. Zer nolako festibala aurreikusten du azaltzen dauku...
- Leitza eta Lekunberri artean den Peru Harri baserrian atxeman dugu Iñaki Perurena. Harrien artean ongi bizi dela erraiten dauku...
Musika : Vladimir Horowitz « Etincelles » (Moszkowski), Halie Loren « Sunny Afternoon » eta Antonia Font « Clint Eastwood ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Juani, Berako arotza + Imanol Ubeda Don Inorrez da orain ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- 14 urterekin hasi zen Juani Lanz Telletxea bere aitaren burdinolan arotz gisa. Juanik errementari baten bizia deskubriarazten dauku...
- Imanol Ubeda Tolosarrak, Don Inorrez proiektu berriaren bidez bideratu du bere ibilbide musikal oparoa. « Mugiro bila » diska deskubriaraztea etorri da... ...
Musika : Elvis Presley « CC Rider » eta Yogurinha Borova «Maite duzunarekin gozatu »
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Claire, hizkuntzen interpretea + Pepu, dokumental baten Harrera onaz ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Itzulpengintzaren eta interpretazioaren unibertso ezezagunak deskubritzea proposatzen dauku Clairek...
- Pepu Turrillas, Harrera elkarteko kideak, euskal preso eta iheslari politiko ohien egoerari buruzko dokumental berria aurkeztu dauku...
Musika : Nathan Milstein « Mendelssohn Violin concerto », Mugaldekoak « Onddo bila » eta Aguxtin Alkhat « Haizeen Meneko ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Oihal denda barnetik zuzenean (Hazparneko Sorbidean festibala) ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
Emankizun hau oihal denda erraldoi eta berezi batetan grabatu dugu, Hazparnen, « Sorbidean » festibalaren karietarat (La Fabrique Affamée konpainiak antolaturik). Hiru gonbidatu izan ditugu :
- Joana Pochelu (festibalaren laguntzailea), Francesca Romana di Nicola (harpajole italiarra) eta Thomas Loyhato (Hazpandar artista)...
Musika : The Living Legends « Trojan Horse », Saioa « Aparra », Francesca Romana di Nicola «Zu bakarrik» eta Fusible « Temp ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku...
- Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu...
Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Belako Zaldüna pastorala + Gastibeltza, euskarazko zinema sustatzeko ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Belako Zaldünari buruz izanen da aurtengo pastorala (Mauleko herriak egina). Jean Bordaxar pastoralaren idazlearekin solastatzeko parada izan dugu...
- Katti Pochelu Hazpandar zinemazaleak Gastibeltza ekoizpen eta banaketa etxe berria aurkezten dauku...
Musika : Pink Floyd « Brain Damage Eclipse », Lhi Jari « Au Pople Nostre (Frédéric Mistral)» eta Manez eta Kobreak « Xarpota ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Txirularatik Txisturat + Euskara Frantses iraultzan ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Filipe Lesgougues, Herri Soinu elkartearen lehendakariak, Txistua Ipar Euskal Herrirat noiz eta nola ailegatu zen kondatzen dauku...
- Frantses iraultza garaian hartu ziren politika linguistikoei buruzko ikerlana argitaratu berri du Egoitz Urrutikoetxeak .…
Musika : FaltA « Izan», Bredelers « Mamema » eta Maria Arnal i Marcel Bagés « Tú Que Vienes a Rondarme ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Asiskoren Eusklaboak + Brigitten eskuak modan dira ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Asisko Urmeneta komikilariaren « Eusklabo alaiak » izan dugu izpide lehen erreportaian...
- Esku lanak beti modan direla segurtatzen dauku Brigitte Ryckenbush artisaua (Arbasoa elkartea eta Eskuz Holakatua tailerra) …
Musika : The B-52s « Mesopotamia » eta Eivør « Brotin ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Aguxtin Zamoraren paradoxia + Maryse Urruty antzerki aktorea...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Auxtin Zamora Senpertar olerkilaria eta Hatsa elkartearen sortzaileak bere ibilbidea laburbiltzeaz gain, gogoeta interesgarri batzuk eman dizkigu... ...
- Maryse Urruty aktoreak antzerkizaleen ikuspegia aldatu nahi du …
Musika : Beethoven-Liszt « Symphony N°9 » (for piano 2nd mouvement), Malos Cantores « Musica Sarda » eta Auktzion « Propal ».
Jatorria : Radiokultura