Emaitza | Résultats de recherche (3 résultats)

Kultur Kuboa : Borderline Fabrika berriz martxan + Uhartearen Mugetan (Itxaro Borda)

Kultur Kuboa : Borderline Fabrika berriz martxan + Uhartearen Mugetan (Itxaro Borda)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:00
7/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Ander Fernandez musikari ta artistarekin elkartu gara Hendaiako geltokian « Borderline Fabrika » proiektua hobeto ezagutzeko eta gune berezi honen dinamika berriaz solastazeko.

Bestalde, Itxaro Bordak azken 12 urtetan idatzitako olerkiekin idatzi ta aurkeztu berri duen « Uhartearen mugetan » (Maiatz argitaletxea) poesia liburu elebiduna aurkeztu digu...

Musika : Muskulo « La nouvelle vie d’Elia », Cake « The distance ».

Jatorria : Radiokultura

SOLASEAN #3 - Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta-rekin

SOLASEAN #3 - Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta-rekin

Sorkuntzak | Créations
Euskara
01:09:20
21/04/15

Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Aldi oro gonbidatuak eta musika goxoa.

 

Hirugarren atal honetan feminismoari, azaletik bada ere itzulitxo bat ematea izan da helburua, gure irratian leku bat egiteko asmoz. Generoa, heteroaraua eta patriarkatua, batzuentzat kontzeptu arrotzak, besteentzat funtsezkoa baina gure eguneroko bizia antolatzen dutenak. Horretarako Itxaro Borda eta Oihana Etxebarrieta gonbidatu ditugu eta solasaldi lasai bezain interesgarri bat izan dugu.

Jatorria: Radiokultura

Musika: Anari eta Lurdes Iriondo

Fermez les yeux et écoutez Jesus sous une nuit étoilée ...­

Fermez les yeux et écoutez Jesus sous une nuit étoilée ...­

Sorkuntzak | Créations
Français
25:56
15/03/12

Jesus Aured, accordéoniste de renom, improvise en direct (accompagné d'Itxaro Borda et Mylène Charier qui intègrent des poèmes à la musique) à l'occasion de la présentation de son premier disque solo qui a pour titre "Gau Izartsuak" (Nuits étoilées). Fermez les yeux...­

Jatorria / source : Radiokultura