Emaitza | Résultats de recherche (5 résultats)

Kultur Kuboa : Lekorneko « Pospolin » Bio edertegian ongizatea atzematen da … (Maiana Heguy)

Kultur Kuboa : Lekorneko « Pospolin » Bio edertegian ongizatea atzematen da … (Maiana Heguy)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:27
4/04/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Estetilaria izan aintzin, 10 urtez artatzaile gisa aritu izan da Maiana Heguy Hazpandarra. Estetilaria den bere ttanttaren lanaz inspiraturik eta ofizio hori ikasteko formakuntza batzuk segitu ondoren, Maianak « Pospolin » Bio edertegia ireki du Lekornen. Leku ezinago eder batean, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu : Irudi aholkuak, aurpegiko artak, masajeak, Oncobulle, epilazioa...

 

Maianak Pospolinen ateak ireki dizkigu ongizatearen tokia nola irudikatu duen azaltzeko...


Musika : Anari « Zebra», Sniedze Prauliņa « Izoletta ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Hazparneko Zubi kulturala + Jarleku industrial bat Euskal Museoan !

Kultur Kuboa: Hazparneko Zubi kulturala + Jarleku industrial bat Euskal Museoan !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:10
27/09/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko kultur pasarte garrantzitsu baten kondakizuna egiteko asmoa duen Txomin Heguyrekin mintzatzeko parada izan dugu. Txominek heldu den urriaren 1ean « Haritz Barnetik Eihartzeara, Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra » mintzaldia eskainiko du (La Fabrique Affamée Antzerki Taldeak antolaturik, ZUBI ekitaldiaren karietarat).

Bestalde Gilles Chaudières, Sokoa lantegiko komunikazio arduradunak, enpresa honen jarleku pare bat Euskal Museoan erakusgai izaitearen arrazoinak azaltzen dizkigu...

Musika : Mugaldekoak «  Utzi hiltzen nire gisa », The B-52s « Lava ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bipolaritatea Gazteluman + Manez eta Kobreak Thierryrekin

Kultur Kuboa : Bipolaritatea Gazteluman + Manez eta Kobreak Thierryrekin

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:31
26/03/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Maialen Heguy-Lukuren « Girgileria anderea » da 2018ko Gazteluma lehiaketako irabazlea. Eleberri honetan, bipolaritatea duen eritasuna da pertsonaia nagusia.

- Thierry Biscary kantariak « Manez eta Kobreak » deitutako proiektuan bere barneko sentimenduak adierazten dituela erraiten dauku.

Musika :   Yui « Again », The Chieftains «An Innis Aigh » eta Juan Mari Beltran « Banango zaharra ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maider Korrikan bainan ez presaka eta Anaiz filma harrigarrien bila ...

Kultur Kuboa : Maider Korrikan bainan ez presaka eta Anaiz filma harrigarrien bila ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:49
17/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Maider Heguy, Ipar Euskal Herriko AEKko lehendakariak, aurtengo Korrika aipatzeaz gain, helduen euskalduntzearen erronka berrietaz mintzatu da.

- Anaiz Aguirre, Baionako Atalante zinemagelako langile berriak, zinemaz duen zaletasuna eta « Euskadi » filmaren misterioa aipatu dauku.

 

Musika : Itziarren Semeak « Egunero Alkarregaz », Korrikaren kanta « BatZuk » eta Chilly Gonzalez « Venetian blinds »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa :  Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Kultur Kuboa : Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:28
6/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Euskal kulturaren transmizioa eta inaute garaiko tradizioak aipatu ditugu Joseba Aurkenerena idazlearekin.

- Txirrindularitza eta antzerkiaren arteko lotura egin du Théâtre des Chimères-ek « Azken Itzulia » bere azken antzezlanean (Txomin Heguy)

 

Musika : Delirium Tremens « Ni naiz naizena », Kadhja Bonet « Honeycomb » eta Pixies « Where is my mind»

Jatorria : Radiokultura