Emaitza | Résultats de recherche (20 résultats)

Kultur Kuboa : Elkarrekin ALDAketa ALDArrikatzen … (Xebax Christy)

Kultur Kuboa : Elkarrekin ALDAketa ALDArrikatzen … (Xebax Christy)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:44
25/04/22

Aste honetako Kultur Kuboan : 2020ko udazkenean sortua, ALDA mugimendua nahiko ezaguna bilakatu da azken urtean etxebizitzaren problematikaren aurka ekintzak antolatuz eta aterabideak proposatuz (adibidez, berriki bozkatu ta onartua izan den « Konpensazioaren » legearen sustapena eramanez).

Xebax Christy, ALDA mugimenduaren bozeramaileak, elkartearen sorreraren nundik norakoak azaltzeaz gain, herritarren eskubideen defendatzeko existitzen diren tresnak aurkezten dauku...     

Musika : Nino Ferrer « Les hommes à tout faire », Gregory Alan Isakov « Amsterdam bing lounge ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Euskal kultura Iparraldeko Konserbatorioan sartzen delarik … (Marie Bidart)

Kultur Kuboa : Euskal kultura Iparraldeko Konserbatorioan sartzen delarik … (Marie Bidart)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:28
18/04/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Iparraldeko Kontserbatorioak, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin,  « Euskal kulturaren eguna » antolatu zuen apiril hasieran. Egun berezi hau baliatu nahi izan dugu Konserbatorioak azken urtean garatu nahi izan duen « Herri musika » saila hobeto ezagutzeko Marie Bidarten eskutik (Musika ta kantu herrikoien irakaslea eta Herri musika sailaren arduraduna).

Marie Bidartek Konserbatorioan euskal kulturaren presentzia gero ta nabarmenagoa izanen dela segurtatzen dauku...

Musika : Gari « Zerura begira, hodei missing », Iparraldeko Konserbatorioko Herri Musika saileko ikasleak Joseba Tapiarekin (Euskal kulturaren egunean grabatutako zati bat).

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Zuen paper eta estalkiak berpizten ikusi ditugu … (Bil ta Garbi, Mattin Petrissans)

Kultur Kuboa : Zuen paper eta estalkiak berpizten ikusi ditugu … (Bil ta Garbi, Mattin Petrissans)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:22
17/01/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Bil Ta Garbi » Sindikatua 2002an sortu zen, Ipar Euskal Herriko etxe-hondakin eta antzekoen kudeaketa orokor baten egiteko. Baionako Canopia gunean materia desberdinen  birziklagarrien bereisketa zentroa aurkitzen da. Mattin Petrissans, Hazparne eskualdean bereisketaren aholkulariak, gure zikinuntzi horian botatzen ditugun ondarrei bigarren bizitza nola emaiten dieten erakutsi dauku ...

Musika : Izaro & Euskadiko Orkestra « Errefuxiatuena », White Light « Now I Realize », Zea Mays & Euskadiko Orkestra « Elektrizitatea ».

Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #5 : Izarren hautsa + Iparretarrak + Herria ...

AEKko Literatur Xirripak #5 : Izarren hautsa + Iparretarrak + Herria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
14:45
27/07/21

2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !

Entzun Literatur Xirripak #5 : Kristine, Fabien eta Kristofek kondaturik : « Izarren hautsa  » (Mikel Laboa/Xabier Lete) + « Iparretarrak » (Eneko Bidegain) + « Herria » (Marie Darrieussecqu)

Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #4 : Paradisuko atean  + Txoriak neguan + Ene baitan bizi da ...

AEKko Literatur Xirripak #4 : Paradisuko atean  + Txoriak neguan + Ene baitan bizi da ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
13:43
20/07/21

2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !

Entzun Literatur Xirripak #4 : Jacques, Miren eta Ani kondaturik : « Paradisuko atean  » (Kantu zaharra) + «Txoriak neguan » (Kirmen Uribe) + « Ene baitan bizi da » (Maddi Ane Txoperena)

Jatorria : Radiokultura

AEKko Literatur Xirripak #3 : In Vino Fabula  + Pasatzen direnak + Kattalinen gogoetak ...

AEKko Literatur Xirripak #3 : In Vino Fabula  + Pasatzen direnak + Kattalinen gogoetak ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
13:08
13/07/21

2021 uda hastapen honetan, Ani Bacho AEK-ko erakasleak animaturik, Gaueskolako ikasleak « Literatur Xirripak » deitutako irakurketa publikoa eskaini dute Baionako karriketan. Narrazioak, kantuak, poemak, bertsoak, … Genero eta idazle ezberdinen obrak deskubritu, entzun eta goza !

Entzun Literatur Xirripak #3 : Maddi, Ixabel eta Jérôme, Geneu eta Maddi kondaturik : «In Vino Fabula » (Koldo Amestoy) + «Pasatzen direnak » (G. Brassens) + « Kattalinen gogoetak » (P. Arradoi)

Jatorria : Radiokultura

Boomba

Boomba'trapistan! #7: Trankil Trankil !

Sorkuntzak | Créations
Français
01:06:14
10/06/21

Boomba'trapistan! rendez-vous mensuel de Rap de Radiokultura revient pour une nouvelle saison avec les amis de l'Atelier du Gaztetxe Zizpa de Bayonne! Au menu: du Freestyle en live, des discussions passionnées, mais aussi et surtout des artistes, collectifs et groupes de Rap qui viennent nous rejoindre dans le studio pour tout faire pêter!!

Boomba'trapistan! #7: Trankil Trankil

Musika/ Musique:  Trankil Trankil, Jeune Nobla, Se7h le Megra, TMyyke, prods de DJ WALL

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Haur erieri irriak + Bastidan primaderan murgildua !

Kultur Kuboa: Haur erieri irriak + Bastidan primaderan murgildua !

Sorkuntzak | Créations
51:09
24/05/21

Aste honetako Kultur Kuboan: 

 

Baionako ospitalean aritzen den « HaurEri » elkartearen ezagutza eginen dugu Laure Ilaramunorekin. Elkarte honek ospitalizatuak diren haurrak laguntzen ta animatzen ditu.

Bestalde Maite Garrak aurkezten dauku maiatza bukaeran Bastidako Clarenza elkarteak antolatuko duen Primaderan festibala.

Xehetasunak : http://www.clarenza.org/eu

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Kalea hartu eta kultura eman ikus/entzutera!

Kultur Kuboa: Kalea hartu eta kultura eman ikus/entzutera!

Sorkuntzak | Créations
Euskara
49:07
12/04/21

Aste honetako Kultur Kuboan:

Baionako antzoki okupatura eta inguruetako karriketara eramaiten zaituztegu musika eta artea lagun; Alaia Berhonde antzerkilaria, Oihan Indart dantzaria eta Antton Curutcharry Euskal elkargoko lehendakari ordeak kulturaren egoeraz pundua egiten digutela...

Musika: Prince "Welcome 2 America", Old School Funky Family "Kampala"

Jatorria: Radiokultura 

Kultur Kuboa: Mercurials talde berria (?) + Kultura irakiten Baionako antzokian

Kultur Kuboa: Mercurials talde berria (?) + Kultura irakiten Baionako antzokian

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:07
5/04/21

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Nicolas Armendariz musikari eta serigrafoak Mercurials talde berriaren(?) aurkezpena egiten dauku...

-Baionako antzoki okupatutik Xabi Etcheverry eta Maika Etchecopar artisten lekukotasunak entzutea proposatzen dauzkizuegu...

Musika: Mercurials "Where the mandrake grows", Baionako antzokitik zuzenean "Danser encore"

Jatorria: Radiokultura

Zizpa Rap #1 !

Zizpa Rap #1 !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
01:00:25
30/07/20

Baionako Zizpa Gaztetxea, Radiokultura eta Kanaldudek osoki euskaraz egindako Rap emankizun bat proposatzen dizuete.

Izan diren freestyle, instrumental, giro eta Euskal Raparen inguruko solasetaz gozatzera gomitatzen zaituztegu!

Raplariak: Odei Barroso, Txomin eta Unai Arkauz, Haitz Aguirrebarrena.

Gomita: Eric Dicharry

Animatzailea: Josu Guillén

Jatorria: Zizpa Gaztetxea, Radiokultura, Kanaldude

Kultur Kuboa: Egizu Kliklap 48 orduz! + Pilota polita!

Kultur Kuboa: Egizu Kliklap 48 orduz! + Pilota polita!

Sorkuntzak | Créations
Euskara
50:35
4/11/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Hazparneko Zinegin festibala heldu zaukula "Kliklap" film labur express lehiaketa iraganen da ere bai. Berritasunak aipagai ukan ditugu Maitanerekin.

-Baionako Nautiquettes elkarteko neska pilotariek aurten ere egutegi artistiko eta errebindikatiboa aurkezten daukute... 

Musika: Prince "Peach", Choir Noir "Shadow Moses", Madda

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Materia guzietako Mugak + "Pott" bat serigrafiaren truke!

Kultur Kuboa: Materia guzietako Mugak + "Pott" bat serigrafiaren truke!

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:13
21/10/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Ttitto Aguerrek bere Larreko gelan ikusgai den erakusketa harrigarria aipatzen dauku...

-Niko Armendarizek bere Pott serigrafia enpresa eta eramaiten duen lana aurkezten dauzkigu...

Musika: Erik Satie "Vexations", Drake "Energy", Anoushka Shankar "Pancham se gara"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : "Antropo-margolari"? + Nola atxeman egiazko Oreka ?

Kultur Kuboa : "Antropo-margolari"? + Nola atxeman egiazko Oreka ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:37
14/10/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Zoé Bray margolari-antropologoaren ezagutza gurekin egin bere "Bekoz Beko" erretratu erakusketa Baionako euskal museoan ikusgai dela...

-Ainhoa Labeyriek Baionako Oreka zirkoaren aurkezpena egiten dauku aktualitate aberats batekin heldu zaukula elkartea hilabete huntan...

Musika: Sungha Jung "Wind Song", The Roots feat Bilal "It ain't fair", Kaskezur feat Miren Narbaiza "Buztinezkoa"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:59
4/06/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku...

- Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu...

 

Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Zizpa gaztetxea, Patxa plaza eta Cyrano Japonian euskaraz ...

Kultur Kuboa : Zizpa gaztetxea, Patxa plaza eta Cyrano Japonian euskaraz ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
50:43
22/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Baionako Zizpa Gaztetxearen 2. urtebetetzea aipatzeko eta Patxa plazaren etorkizunaz antolatua izan den herri galdeketaz mintzatzeko Marilou gonbidatu dugu... 

- Angelun kokatua den « Hecho en casa » antzerki konpainiak Cyrano de Bergerac Japonian kokatur du. Marise, Barbara eta Alazne aktoreek Samuraiak bihurtu direla kondatzen daukute... ...

Musika :   Marquis de Sade « Conrad Veidt », Joseph le Hibou « King Bed » eta Alan Stivell  « An Alarch (le cygne de montfort) ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:59
27/03/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Ruper Ordorikak sorkuntzan hartzen duen plazerraz eta « Gurian ostatua » bere azken lanaz hitz egin digu.

- Barnealdea aitzin eta gero erakusketak denboraren bidaia proposatzen duela erran dauku Rafa Zulaikak (Euskal Museoko zuzendaria).

 

Musika : Ruper Ordorika « Mare Nostrum » eta « Zatoz », Haji Ouali Ainize Perez eta Gorka Chamorro «  KEBASQUE  Yan-anga »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa - Ama

Kultur Kuboa - Ama'tur antzerkia eta Libertimendua Baionan !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:34
29/02/16

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetako gai nagusia : Luhusoko Hameka Euskaraz festibalean estreinatuko duten Ama-Tur antzezlana, Ama-Bi antzerkilari bikotearengandik. Bikotearen kide den Arantxa Hirigoyen gurekin ginuen.

Baionako zirtzilen lehen ikusgarritik soinu batzu ekarri ditugu ere bai.

Iñarritu-ren The Revenant filmaren kritika egin dauku Allande-k. Leonardo DiCaprio-k Oscar-a merezi ote zuen ?

Musika : George Gershwin, Ray Charles

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa – Marina Beheretche bibolinjolea ...

Kultur Kuboa – Marina Beheretche bibolinjolea ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
59:03
25/01/16

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetako gai nagusia : Marina Beheretche, Baionako Orekestraren musikaria, berriki orkestraren lehen bibolina izendatua izan dena. 

Zinema : Grímur Hákonarson islandiar zinegilearen «Rams » filma  (Béliers / El valle de los carneros).

Festa : Donostiko Tamborradan elkarrizketaratutako Gasteizko Bioztarrak txarangako Jan Garcia saxofoilaria.

Musika : «Tom Waits » kantariaren « Green Grass »,  « Yaron Herman trio » taldearen « Heart shaped box (Nirvana) ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa - Zizpa Gaztetxea

Kultur Kuboa - Zizpa Gaztetxea

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:23
28/12/15

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetan aipagai : Iñarritu-ren The Revenantfilma, Leonardo DiCaprio, Jon Arretxe...

Unai Arkauz ginuen emankizun honen gomita, urtarrilaren 23an estreinatuko den Baionako Zizpa Gaztetxea aipatzeko.

Musika : De Phazz - The Mambo Craze ; Piscine - Natation Synchronisée ; EKIZA - Lohia

Jatorria : Radiokultura