Emaitza | Résultats de recherche (4 résultats)

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
20/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Irisarrin iraganen den EHZ festibalaren atarian bait gara, Hazparneko estudiorat gonbidatu ditugu festibal famatu honen 2 kide : Joana Barbier eta Julen Oillarburuk aurtengo edizioaz mintzatzeaz gain Beñadinen « Kuiz » galdetegi kokinari erantzun behar izan dute...    

Musika : Ezpalak « Hegan edo hilik » & « Zatoz » , Niko Etxart « Oihaneko zuhainetan ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa:  Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Kultur Kuboa: Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:28
25/10/21

Aste honetako Kultur Kuboan : 2021. irailaren hasieran, Muskildiko Chistera ostatuak bere ateak berriz ireki ditu … 40 urtez itxiak izan ondoren !  Hemendik aurrera eraikina kulturgune bat bilakatuko da. Maika Etxekopar, antzerkilari ta kantariak, Xiberoko « gaztetxe » berri hau aurkezten dauku « Elixagaigai #1 » besta egunean...

Bestalde, 2021. abuztuaren bukaeran, Hazparneko Ttattola Gaztetxeko kideek herri honetan urte luzaz erabilerarik gabe zen eraikin bat okupatu ta berritzen hasi ziren, kultur ta gazteen arteko bilgune baten izaiteko asmoarekin. Irailaren 13an frantses polizia eraikinean sartu, 2 gazte atxilotu ta ateen zerragailuak aldatu zituen. Ttattola Gaztetxeko kidea den Julenekin mintzatu gara, Hazparneko gazteen ibilbidea deskubritzeko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko......

Bukatzeko, Muskildiko « Elixagaigai #1 » besta egunean arotzaren lana ezagutarazteko asmoz, Liginagako Pettek burdinari forma nola emaiten den azaldu zaukun...

Musika : Afrocubism « Al vaiven de mi carreta » (feat. Toumani Diabate, Eliades Ochoa, Bassekou Kouyate), Furunda « Juanita ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bas(H)oan da Beñat Achiary + Angel Lertxundi Hormaren kontra ...

Kultur Kuboa : Bas(H)oan da Beñat Achiary + Angel Lertxundi Hormaren kontra ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:43
29/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Beñat Achiaryk « BAS(H)OAN » izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu du Joseba Irazoki eta Julen Achiaryrekin batera...

-  Angel Lertxundi idazlearekin bere azken liburuak eta bere lan egiteko moldeaz solastatu gara...

 

Musika :   Buena Vista Social Club « Chan Chan at Carnegie Hall », Renat Jurie et Jean Pierre Lafitte « Be-i-a-longtemps_Joanessa » eta Cocteau Twins « Evangeline ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa #14

Kultur Kuboa #14

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:01
13/04/15

Aste guziz, kultur arloan irakurri, entzun eta ikusten duguna entzuleekin partekatzeko aukera bikaina. Musika, zinema, literatura eta beste hainbeste atal landuko ditugu eta gonbidatuekin solastatzeko aukera ere izanen da. Radiokulturako hiru kideek eskainitako emankizuna. Entzun eta goza!

Aste honetako gonbidatua: Julen Achiary "Etiopikoak" festibaleko antolakuntzako kidea.