Emaitza | Résultats de recherche (2 résultats)

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:57
21/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz...

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...  Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Iulen, biadaiatu den azken Euskalduna

Kultur Kuboa: Iulen, biadaiatu den azken Euskalduna

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:29
16/11/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Iulen Guirresse mauleko irratilari gaztearekin mintzatzeko parada ukan dugu aurten Hego Amerikan (Venezuelan eta Kolonbian) eraman duen bidaiaz (2019ko Abendotik, 6 hilabetez). Aukera paregabea ikuspegi interesgarri eta aberatsak ukaiteko gutti ezagutzen ditugun herrialdeetaz...

Musika: Atahualpa Yupanqui "El árbol que tú olvidaste"

Jatorria: Radiokultura