Emaitza | Résultats de recherche (25 résultats)

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:11
12/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Horretarako, Arte eskaintzatik urrundua den jendearengana doa (ñiñiak, adineko pertsonak, errefuxiatuak, autistak edo ezkizofrenikoak …) eta beren bizilekuetan sartzen da
Amaia Hennebutte, Kiribilen zuzendari artistikoak, konpainiaren proiektu ugariak aurkezten dauzkigu...

Bestalde, sasoi honetako LEHEN KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu (bigarren partea!) : joan den sasoineko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

 

Musika : Tonino Carotone « Lamore non paga », Niko Etxart « Rock and Roll Hoochie Koo ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:58
27/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Dantza deskubritu zuenetik (Talo baten bidez!), Jon Vernier Bardoztar gaztearen ibilbidea arte horri lotua izan da. Bere lehen urratsak euskal dantzan egin ondoren, Angers hiriko dantza garaikide zentroan garatu du bere formakuntza. Aurten, antzerkiaren mundurat urbildu da eta « Hecho en Casa » konpainiak hasi berri duen « Chutes » sormen prozesuan aritzeko parada izan du. Jonek bere ibilbidea aipatzeaz gain, artearen eta sorkuntzaren beharra zalatzen dauku...

Bestalde, sasoi honetako azken KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu : aurtengo emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Willis Drummond « Gaztetasuna eta zahartasuna », The Fall «Big new Prinz ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:57
21/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz...

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...  Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:45
15/11/21


Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Charlotte Guilharetzek, haur, gazte eta helduek generoarekiko duten ikuspegiaz sortutako « Urmaela » obra aurkezten dauku...  

Bestalde, Hazparneko Elizaberri auzoan Rallyen pasioa deskubritu zuen Xan Arotcarenarekin mintzatzeko parada izan dugu. Xan beti oroituko da bere rally auto barnean lehen aldiz entzun duelarik : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen !

Musika : Perota Chingo « Rie Chinito », Rita Payes i Elisabeth Roma « El-marabino ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Maitasun hirukia Amuaren gibelean

Kultur Kuboa: Maitasun hirukia Amuaren gibelean

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:14
15/03/21

Aste honetako Kultur Kuboan:

Axut kolektiboaren  "Amua" azken antzezlana deskubritzea proposatzen dizuegu Ximun eta Manex Fuchs antzerkilariekin, bainan baita ere Maite Larburu musikari-antzerkilari berriaren eskutik...

Musika: "Amua" antzezlanaren soinuak

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Antzerkia zahar etxetik, kutxetara! (Maika eta Amaia)

Kultur Kuboa: Antzerkia zahar etxetik, kutxetara! (Maika eta Amaia)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:23
26/10/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Maika Etxekopar, antzerkilari eta kantari xiberotarrak, Bonbon beltz eta Nanua antzerki konpainien aktualitateak aipatzen dauzku...

-Amaia Irazabal Bonbon Beltz teatro konpainiako antzerkilariarekin mintzatzeko parada ukan dugu...

Musika: Grace Kelly Go Time "Unchain my heart", Itoiz "Non Podo Mais"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: "Bidaietaz" Miren Tirapurekin!

Kultur Kuboa: "Bidaietaz" Miren Tirapurekin!

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:46
9/03/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Miren Tirapu antzezlan egile eta antzerkilariarekin mintzatu gira bere ibilbide aberatsaz eta bere azken "Bidaietaz" proiektuaz...

Musika: Nirvana "Smells like teen spirit", Brutus "War"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Txontxongiloak zahar etxeetan + Ainhoa soprano bihuria

Kultur Kuboa: Txontxongiloak zahar etxeetan + Ainhoa soprano bihuria

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:01
10/02/20

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Maika Etxekopar Bonbon beltz antzerki konpainia eta zahar etxeeri buruz lantzen ari diren azken obra aurkezten dauzku...

-Ainhoa Lopez de Muniain soprano kantari gasteiztarrarekin mintzatu gira "L'enfant et les sortilèges" operan parte hartzen zuela baionako kontserbatorioan...

Musika: L'impératrice, Sting and Shaggy

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Xabik arrabita dantzarazten du + Zerk ATXikitzen du Iñaki?

Kultur Kuboa: Xabik arrabita dantzarazten du + Zerk ATXikitzen du Iñaki?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:03
25/11/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Xabi Etcheverry arrabitalariarekin dantzari eta musikarien arteko lotura eta sorkuntza eta tradizioaren arteko mugaz aritu gira...

-Iñaki Ziarrusta ATX antzerki konpainiaz eta kultura solas ibili gira...

Musika: David Bowie "Space Oddity", Lefa "Seul"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : "Bon air", alzheimeraren aire ona! + Zaldi urdinaren beldur?

Kultur Kuboa : "Bon air", alzheimeraren aire ona! + Zaldi urdinaren beldur?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:43
7/10/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Francine Urgorrik "Bon Air" Kanboko zaharretxean eramaiten duen lana azaltzen dauku...

-Zaldi Urdina antzezlana aktualitatea inarrosten duela, Axut konpainiako Ximun Fuchs eta Edurne Azkarate antzerkilariarekin mintzatu gira...

Musika: Alberta Hunter "Nobody knows you when you're down and out", The Doors "Mosquito", Nekfeu "Vinyle"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa: Guineako pilotariak + Patxo 30. mendetik dator

Kultur Kuboa: Guineako pilotariak + Patxo 30. mendetik dator

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:35
30/09/19

Aste honetako Kultur Kuboan:

-Henri Errandonea, Iparraldeko pilota batzordearen arduradunarekin mintzatu gira pilotaren garatzeaz Guinea-Conakryn.

-Patxo Telleria, antzerki-egile eta aktore bilbotarrarekin "Ghero" obra eta bere ibilbide luze eta aberatsa ukan ditugu aipagai.

Musika: Hugo TSR "Là-haut", Arthur H "14 juillet 2002", The Egg "Walking away"

Jatorria: Radiokultura

Kultur Kuboa : Aguxtin Zamoraren paradoxia + Maryse Urruty antzerki aktorea...

Kultur Kuboa : Aguxtin Zamoraren paradoxia + Maryse Urruty antzerki aktorea...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:51
7/05/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Auxtin Zamora Senpertar olerkilaria eta Hatsa elkartearen sortzaileak bere ibilbidea laburbiltzeaz gain, gogoeta interesgarri batzuk eman dizkigu... ...

- Maryse Urruty aktoreak antzerkizaleen ikuspegia aldatu nahi du …

 

Musika : Beethoven-Liszt « Symphony N°9 » (for piano 2nd mouvement), Malos Cantores « Musica Sarda » eta Auktzion «  Propal ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Les Bascos ere matxismoaren aurka + Ander Lipus dantzan ari ?

Kultur Kuboa : Les Bascos ere matxismoaren aurka + Ander Lipus dantzan ari ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:08
12/03/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Baionako Les Bascos elkarteko kidea den Beñat Gachenek LGBT kolektiboaren gaur egungo egoera eta erronkak aipatzen dizkigu.

- Ander Lipus antzerki aktoreak bere azken proiektuak aipatzen dizkigu bai eta aspaldi Indian egindako antzerki ikastaldia ere...

Musika :   Soprano et Jamel Mektoub « Boycott », Gwyneth Glyn « Adra » eta  Eduard Canimas « Em trenco ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Manex eta Ximun 7 aldiz anaiak + Itziar, argia piztu zaion dantzaria ...

Kultur Kuboa : Manex eta Ximun 7 aldiz anaiak + Itziar, argia piztu zaion dantzaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:01
5/03/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- « Zazpi senideko » obran anaitasun bizipenak antzezten dira. Fuchs anaiak, Manex eta Ximun, Axut ! antzerki talde berria aurkezteaz gain, anaitasuna nola bizi duten kondatzen daukute.

- Itziar gaztetatik ari da Argia dantza taldean. Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Martin Zalakain obraren aurkezpenean mintzatu gara berarekin...

Musika :   Cocorosie « Japan », Atahualpa Yupanqui « Los Hermanos » eta  Orbel « Half ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea...

Kultur Kuboa : Amapola Morea, Atte hil Aurretik eta Ai ze Haizea...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:04
20/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Aitziber Zapirainekin berriki Argia saria jaso duen Amapola Morea magazinaz aritu gara.

- Miren Tirapuk hiru pertsonai ezberdin jokatzen ditu Atte hil Aurretik antzezlanan.

- Juan Kruz Igerabidek idazle eta poetak bere azken sorkuntzak aipatzen dizkigu.

 

Musika : Eutsi «  Beldur barik », Mijail Oletxenko «Chopin – Waltz 64-2 »,  eta Cesarea Evora «Petit pays »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa :  Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Kultur Kuboa : Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:28
6/02/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Euskal kulturaren transmizioa eta inaute garaiko tradizioak aipatu ditugu Joseba Aurkenerena idazlearekin.

- Txirrindularitza eta antzerkiaren arteko lotura egin du Théâtre des Chimères-ek « Azken Itzulia » bere azken antzezlanean (Txomin Heguy)

 

Musika : Delirium Tremens « Ni naiz naizena », Kadhja Bonet « Honeycomb » eta Pixies « Where is my mind»

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Casablancan elkartu dira Xabier Mendiguren idazlea eta Iduzkilore antzerki taldea...

Kultur Kuboa : Casablancan elkartu dira Xabier Mendiguren idazlea eta Iduzkilore antzerki taldea...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:48
12/12/16

Aste honetako Kultur Kuboan :

-Xabier Mendiguren Elizegi idazleak « Alsina » bere azkeneko eleberria aurkeztu dauku.

- Bernadette Iratzoki Luroren laguntzaz Iduzkilore antzerki taldearen ibilbidea jorratu dugu.

- « Telesforo ez da Bogart » antzelanaren harira herri antzerkia aipagai Peio Berhokoirigoinekin.

 

Musika : Coro Minero « Santa Barbara bendita », Camera Silens « Camera Silens », Balerdi Balerdi « Ez gara galdu » eta Ceti « Smile» 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa 11/30

Kultur Kuboa 11/30

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:15
30/11/15

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. 

Emankizun honetan aipagai : Sigur Rós islandiar taldearen Heima dokumentala, italiar ekonomia...

Gaurko gomita aldiz Amaiur Eppher ginuen, Koñots Ulia antzerkiaz solasteko.

Musika : Heysátan - Sigur Rós, I Feel so Right - Elvis Presley

Jatorria : Radiokultura

Hamlet … langabezian ? To be or Not to be !

Hamlet … langabezian ? To be or Not to be !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
02:16
17/12/13

Euskarazko antzerkigintzan azken denboraldian aipatzen den obra nagusi baten « adaptazioa » ikusteko aukera izan dugu : Hamlet (Le Ptit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainiak emanik). Zinez uste al duzue obra hau William Shakespearek idatzi duela ?

Horra obraren zati labur bat …

Jatorria / source : Radiokultura

Lili bat hartu … Anakrusa !

Lili bat hartu … Anakrusa !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
04 :42
14/05/13

Dantza eta antzerkia nahasiz, Anakrusa (Noemí Viana, Eneko Gil eta Iñigo Ortega) 2011ean sortu zen. Mugimenduaren, soinuaren eta espazioaren arteko sorkuntza-kodigo komunak bilatzea da taldearen helburua.

Idazteko makina, metronomoa eta gorputzak berak sortzen dituen soinuak dira taldearen lehenengo piezaren oinarria, Tempus-i.

Tempus-i. obraren zati bat entzutea proposatzen dautzuegu.

http://www.anakrusa.com/eu/

Jatorria / source : Radiokultura