Emaitza | Résultats de recherche (109 résultats)

Kultur Kuboa : Kondalari hitzak bihotzetik datoz (Xan) + Jantzi hauek ez dira kexu (Jon)

Kultur Kuboa : Kondalari hitzak bihotzetik datoz (Xan) + Jantzi hauek ez dira kexu (Jon)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:01
30/01/23

Aste honetako Kultur Kuboan : Xan Errotabehere, Ustariztar kondalariak, « Hitza hezi, bihotza hazi » deitu duen ipuin liburua aurkeztu du 2022. urtean … gehienak helduendako idatziak. Xanek, ipuinak kondatzen sentitzen duena azaltzeaz gain, idazketan baino haurren artean istoriak kondatzen erosoago sentitzen dela aitortzen dauku...

Gure gaurko bigarren erreportaian : Folkloreari buru egitea kontrasteak kitzikatuz eta ironia erabiliz, EzKexa markak euskara eta kultura aldarrikatzen ditu bere jantzietan eta bere tribua mugaz gain zabaltzeko asmoa du. Jon Paterne, EzKexa markaren kideak eta sortzaileak, bere ibilbidea kondatzen dauku eta geroari begira dituzten marka garatzeko asmoak azaltzen dauzkigu...

Musika : Tok Tok Tok « Triste bizi naiz eta », Gorillaz « Clint Eastwood ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Baionako bestak idaztekoak dira + Pamiela, urak eraman ez duen argitaletxea ...

Kultur Kuboa : Baionako bestak idaztekoak dira + Pamiela, urak eraman ez duen argitaletxea ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:21
23/01/23

Aste honetako Kultur Kuboan : Itxaro Bordak « Le Basque et le Plume » deitutako literatur lehiaketa berria aurkezten dauku. Lehiaketa honen lehen edizioarendako, Itxarok aipatzen dauku Baionako besten inguruko idazlanak epaituko dituztela (euskaraz edo frantsesez).  .

Gure gaurko bigarren erreportaian : Pandemiari aurre egiteko nahiko lan egin ondoren, 2021. abenduan pairatutako uholde baten ondorioz 80 mila liburu galdu zituen Pamiela argitaletxeak. Hala ere, aurrera segitzeko indarrak bikoiztu ondoren, azken hilabeteetako berritasunak irakurleen zaletasunarekin batu egin dira. Peio Elzaburu, Pamiela argitaletxeko arduraduna, eta Carmen Elvira, Pamiela-Kalandrakako haur literaturako arduradunak, zorioneko garaiak espero dituztela aitortzen daukute ...

Musika : ZOO « Basobasa ala zooa ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Nola lotu milaka urteko istoria bat, RAP musikak eta marrazkiak ? (Hamalau)

Kultur Kuboa : Nola lotu milaka urteko istoria bat, RAP musikak eta marrazkiak ? (Hamalau)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:58
16/01/23

Aste honetako Kultur Kuboan : Aintzineko ipuin baten aztarnak deskubritu ondoren, Jon Eiherabide « Musde Pillikez » izengoitia hartu duen raplari eta sortaileak, liburu diska baten sortzeko ideia ukan zuen pandemia garaietan. Roslyn M Frank ikerlariarekin (Iowa-ko Unibertsitateko emeritu erakaslea) solastatu ondoren eta Xabier Sagasta Lacalle marrazkilariarekin elkalanean aritu eta gero, "Hamalau" deitutako diska liburua plazaratu berri dute (Gatuzain argitaletxea).

Jonek edo hobe esateko « Musde Pillikez », ipuin honen istoria eta unibertsoa azaltzeaz gain, musika ipuin eta marrazkiak nola uztartu dituen zalatzen dauku...

Musika : Hamalau « Ephaila » & « Ostaila ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Marimatrakak bihurriak dira ! + Transmisioa oinarrizkoa da, musikan ere ...

Kultur Kuboa : Marimatrakak bihurriak dira ! + Transmisioa oinarrizkoa da, musikan ere ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:43
9/01/23

Aste honetako Kultur Kuboan :  Ana Jaka andoaindar idazlea, poesia eta eleberriak idazteaz gain haur literaturan murgildu da azken urte hauetan. « Marimatrakak » izenean pertsonai bihurrien abenturak asmatzen ditu (Josu Mitxelena marrazkilariaren laguntzarekin), gazteen gozamenerako.
Anak bere ibilbidea aurkezteaz gain, irakurtzen maite ez duten haurrak bere liburuekin ikustea sentitzen duen zoriontasuna azaltzen dauku...

Bestalde, 2022ko azaroan, Baionako kontserbatorioak antolatutako «Arteen Artean» hitzorduan, Ximun Garat, musikaria eta musika tailerreko animatzailearekin solastatzeko parada izan dugu. Transmisioa aipatzeaz gain, bere musikari ibilbidea eta musikak berarentzat zer irudikatzen duen ere azaldu digu Ximunek.

Musika : Josu Bergara « Berandu », Beñat Loyatho « Kattalin eta Xemartin ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa :  Alice, Lokala birziklategian + David gerlara joan daiteke sortutako taldearekin ...

Kultur Kuboa : Alice, Lokala birziklategian + David gerlara joan daiteke sortutako taldearekin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:51
12/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Irulegin kokatua den « Lokala » birziklategia, elkarte bat da. Jabeek nahi ez dituzten gauzak biltzen, sailkatzen eta konpontzen ditu elkarteak, bigarren bizitza bat emaiteko, prezio apaletan saltzeko (elektrikazko etxetresna ttipiak, baxera, liburuak, haurren puskak, altzari ttipiak … aurkitzen ahal dira).
« Lokala »ko koordinatzailea den Alice Tucker, birziklategiaren ateak ideki dizkigu …

 

Bestalde, antzerkizalea den David Ondarsek, euskal antzerki tailerrak animatzen ditu. Antzerkian talde kohesioak duen garrantziaz hitz egin digu Davidek...

 

Musika : Sunday Girl « Where is my mind », Mumford Sons « Winter winds».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Kultur Kuboa : Hitzen bitartez, irudimen sortzaile izan nahi luke Txomin ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:24
5/12/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Erretretan sartu denetik bizitza arrunt aktiboa du Txomin Heguy Hazpandarra eta antzerkilari oihak. Oraingoan, Maiatz argitaletxeari esker, bere bigarren liburua plazaratu du « Lur ilaunduan loreak » deitu duena. Olerkiz, zuhur hitzez, alegiez, aipuez eta abarrez osatua, usu umore kutsu batekin molde librean edo bertsutan idatziak diren testoen gaiak ainitzak dira : denbora iheskorra, harreman eta komunikazioaren arteko leizea, irudiaren tirania, maitasuna, Ama Lurra, erotismoa, izadia, heriotza,...

Txominek hitzen bitartez irudimen sortzaile izan nahi duela aitortu dauku …

Musika : Jabier Muguruza « Euskadi, jede gutxi », Amalia Rodrigues « Lisboa nao sejas francesa ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Kultur Kuboa : Papogorri batek elkartu ditu Naia eta Oihan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:00
28/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Euskal Herrian ezaguna den artista familia batean sortu izanak, sorkuntzan naturalki murgitzera eraman du Naia Robles–Aranguiz kantariak. Azken denboraldi honetan, bere semea den Oihan Delavigne Robles-ek « Papogorri » ikusgarri eta ipuin musikal baten sortzerat animatu ondoren, marrazkigintza eta antzerkigintzaren plazerra bizitzen dituela aitortzen dauku...

 

Ondoren, Oihan Delavigne Robles, musikaria (Kuartz taldearen bateri jolea) eta soinu teknikariak, bere ama den Naia Robles-Aranguizekin lan egiterat zerk animatu dion azaltzen dauku …

 

Musika : Mikel Telleria « Hala ere », Ezpalak « Lehertu arte ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Kultur Kuboa : Haurdunaldiaren burujabe izan Yogaren bidez ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:30
21/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Amaia Mujika Hazparnen bizi da eta « Sohom Yoga » elkarteko sortzailea da. Nahiz eta yoga tradizional klase kolektiboak proposatzen dituen, sortze aintzin eta ondoko bakarkako segipenak, yogaren bidez eskaintzen ditu ere bai Amaiak.

Musika : Cazoul (Armand Cazeneuve) « Bonnie & Clide », Bizardunak « Nafarroa gure aberria ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Kultur Kuboa : Enekaren ipuin dantzatua + Kiribilen loreak arte galerian daude ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:57
14/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil Konpainiak bi urte igaro ditu Angeluko FAM Etxeko eritasun psikikoak dituzten helduekin « Loreak » deitu duten sorkuntza proiektua eramaiten. Antzerki ikusgarri bat gauzatzeaz gain, arte plastikozko obra ugari ekoiztu dituzte eta, artelan horiek Angeluko « Art Taffik » galerian ikusgai izanen dira azaroaren 22arte.
Amaia Hennebutte, Kiribil konpainiako zuzendari artistikoak, « Loreak » proiektua aurkezten dauku …

Bestalde, Hazpandarra den Eneka Bordato Riaño, dantzaria eta « Dantzalai » konpaniaren sortzaileak, bere ipuinaldi dantzatua den « Xana eta bere sudur gorri magikoa » ikuskizuna aipatu dauku...

Musika : Lukiek « SnK », Russian romance (Nikolay Sakharov, Alexey Firsov, Dmitry Omelchenko, Dmitry Matveenko) « This moonlit night // Разбудил меня стон ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Kultur Kuboa : Belugueta, okzitaniar txinparta + Lurrama, Mendigunetik Miarritzerat ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:05
7/11/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Julen Achiary, ahotsarekin esperimentatzea maite duen euskal kantari eta musikariak, Toulouseko lagun batzuekin 2017an sortutako « Belugueta » talde okzitaniarra aurkezten dauku... « Belugueta » taldeak (langue d’oc hizkuntzan : txinparta) berak asmatutako sorkuntzak kantatzen ditu okzitaniarrez, polifoniaren indarra baliatuz.

Bestalde, Lurrama, laborantxa iraunkorren 17. besta, azaroaren 10, 11 eta 12an iraganen da  Miarritzen « Mendiguneak bizirik » lemarekin. Laboraria eta « Lurrama » antolakuntza taldean den Miren Harignordoquyk hitzordu honen ibilbidea eta garrantzia aipatu digu...

Musika : Belugueta (Zuzenezko grabaketa, Itsasuko Errobiko Festibala 2022), Eddie Vedder « Society ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat +  Jonek, zalantza ereiten du ...

Kultur Kuboa : Oholtzan, Olentzero eguna da Ruthentzat + Jonek, zalantza ereiten du ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:01
31/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Hondamendia », Axut eta Artedrama konpanien azken obra da. Parada izan dugu Ruth Guimera eta Jon Ander Urresti aktoreekin solastatzea.

Alde batetik, New Yorken bizi ondoren, Ruth, Euskal Herrira itzuli zenetik, antzezten duen lehen pieza da. « Hondamendia »ren istorioa aipatzeaz gain, New Yorkeko bizipena aktore gisa azaldu digu Ruthek,  hil arte aktore izanen zela aitortuz.

Bestalde, Jon Anderen arabera, antzerkiak, arte guziak bezala, beharko luke gauzak zalantzan jarri gizartean...

Musika : Pier Paul Berzaitz « Neurriak », Alex Sardui « Neska Zaharrak»  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Kultur Kuboa : Kritika edota autokritikaz bete dugu gure azken diska ... (Aitzol Urkizu – Saia Goiat)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:59
24/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Aitzol Urkiza, « Saia Goait » stoner-rock eta hardcore taldeko gitarra joile eta abeslariak, Mutrikuko musika giroa aipatzeaz gain, « Miazkatu » deitutako diska berrian aldarrikatzen dutena salatzen dauku...

Musika : Saia Goait « Eternal », Archive « Bullets », Casimir Zao « Moustique »  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Kultur Kuboa : « Er(r)otxiki » iritzi-marrazkiak + « Amaren Alabak », kantuz ohargabean ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
17/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : « Er(r)otxiki » deitzen da If Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Hasiera batean, marrazkia eta txinatar tintaz osaturiko lan hauek, prentsarako egindako aktualitatezko iritzi-marrazkiak ziren (Berria egunkariraren Hitza astekari gehigarrian agertzen direnak). Irudi batekin iritzia emateko abentura hau 2019ko irailean hasi zen eta "Er(r)otxiki" erakusketak lan horren bilduma dela esaten digu Ifek...

Bestalde, Itsasuko aurtengo Errobiko fesbilaren edizioan « Amaren Alabak » taldeko Ihitz Iriartekin solastatzeko parada izan dugu. Taldea nola sortu zen eta nola lan egiten dute aipatzeaz gain, Ihitzek ohargabean ikasi dutela kantatzen aitortzen digu …

Musika : Amaren Alabak « Nigarra begian », Eddie Vedder « You’ve got to hide your love away i am sam ».  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Kultur Kuboa : Kirmen eta Rosika + Oihanek Fuga egiten du dantzan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
56:45
10/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kirmen Uribe, Ondarroar idazlea (eta orain New Yorken bizi), Baionako Jakinola hizkuntza etxerat urbildu da « Izurdeen aurreko bizitza » liburu berriaren aurkeztera. Azken liburu honetan New Yorkeko liburutegi publikoetako artxiboetan aurkitu duen Rosika Schwimmer Hungariar sufragistaren bizitza aipatzeaz gain, bera eta bere familia New Yorken erritmorat egokitzeko izan dituzten lanak azaltzen ditu.
Kirmenek, New Yorken bizi denetik, Rosika Schwimmerek bizitza aldatu diola aitortzen dauku...

Bestalde, « FUGA ! » Senpereko Elirale dantza konpainiaren obra berria da eta aldi berean « Arthatik-at! » izenburuko sorkuntza triptikoaren bigarren pieza. Obra honetarako 3 dantzari (Oihan Indart, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei), mutxikoak oinarri hartuz, euskal jauzien berasmatzen aritu dira.
Oihan Indart dantzariak obra honetan denbora elastika bat bezala estiratzen dutela azaltzen dauku...

Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin » *zuzenean 2019an Ruper Ordorikarekin.  

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Kultur Kuboa : Annelise ORBEL eta MAÏRÜ artean + Mutxikoak Pariseko metroan ?

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:35
3/10/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Annelise Arnaud-Cazamayou musikariak ORBEL eta MAÏRÜ taldeen aurkezpena egiteaz gain, sorkuntzaren onurak aipatzen dizkigu (MAÏRÜ taldeak diska berria aurkeztu du 2022an).

Bestalde, Mikel Perez, musikari ta kantariak, bere ibilbide artistiko aberatsa aurkeztu dauku : Hastapenak Euski taldearekin, profesional gisa Patxi eta Konpaniarekin, Pariseko metroan musikari baimendua eta, azkenik, frantsesez sortutako kantuekin « Mikel P. » izen artistikopean... …

Musika : MAIRU «  Etzan », Led Zeppelin «Ramble on »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Kultur Kuboa : Michel, Kebeken ere euskaraz ! + AlbøSax, soinu tresnen topaketa (Mixel Ducau)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
55:18
26/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Topaketa harrigarri bezain interesgarria egin dugu kebekiar azentuarekin euskaraz mintzatzen den Montrealeko bisitari batekin. Euskara deskubritu zuenetik (duela 20 urte!), Michel Usereau, Kebekiar erakasleak, Euskal Herrirat hainbat aldiz etorrri da ikastaldi batzuetan parte hartzeko.

Hizkuntzen zaletasuna lanean ere baliatzen duela segurtatzeaz gain (Kebekerat ailegatzen diren etorkinei frantsesa erakasten die MIDI egituraren bidez), Michelek « Nor-Nori-Nork » maite duela aitortzen dauku …

Bestalde, Mixel Ducau, ibilbide luzeko musikaria eta « AlbøSax » taldearen buruak, albokarekin duen harremana aipatzeaz gain, « Otazu Blues » deitzen den diska aurkezten dauku …

Musika : AlbøSax «  Alboka 2.0 », Joan de Nadau « Hain pozik naiz jainko maitea »

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Kultur Kuboa : Bixente Pistan ez dago (Zortzi) + Akordeoia irringarria da (Iker)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:20
19/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan :  Bixente Junca eta Xanti Legarto musikariek ZORTZI taldea sortu dute 2016 urtean. Hasieran, Euskal musikagintzatik hartutako kantu ezagun batzuk aukeratzen zituzten beraien ukitua emanez. 2022 urtean, bikotetik laukoterat pasatu dira (Pierre Sangla baterian eta Thomas Saez baxuan) eta beraiek konposatutako kantuekin diska berri bat atera dute.
Bixentek, Zortzi taldearen azken egitasmoa aipatzen dauku...

Bestalde, Baionako Iparraldeko kontserbatoriorat urbildu gara, musika ikasleen lana ezagutzeko. Akordeoia hautatu zuela irringarria iruditzen baitzitzaion aitortzen digu, Iker, soinujole gazte batek.

Musika : Zortzi «  Pistan Ez Nago », Lülü Smack « Ozpina ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Kultur Kuboa : Nola dabil Kiribil ? + Aurtengo « Kakolkeriak » (#2)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:11
12/09/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Horretarako, Arte eskaintzatik urrundua den jendearengana doa (ñiñiak, adineko pertsonak, errefuxiatuak, autistak edo ezkizofrenikoak …) eta beren bizilekuetan sartzen da
Amaia Hennebutte, Kiribilen zuzendari artistikoak, konpainiaren proiektu ugariak aurkezten dauzkigu...

Bestalde, sasoi honetako LEHEN KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu (bigarren partea!) : joan den sasoineko emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

 

Musika : Tonino Carotone « Lamore non paga », Niko Etxart « Rock and Roll Hoochie Koo ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Kultur Kuboa : Jon orain « Tom Hématome » deitzen da + Aurtengo « Kakolkeriak » (Azken emankizuna !)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:58
27/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Dantza deskubritu zuenetik (Talo baten bidez!), Jon Vernier Bardoztar gaztearen ibilbidea arte horri lotua izan da. Bere lehen urratsak euskal dantzan egin ondoren, Angers hiriko dantza garaikide zentroan garatu du bere formakuntza. Aurten, antzerkiaren mundurat urbildu da eta « Hecho en Casa » konpainiak hasi berri duen « Chutes » sormen prozesuan aritzeko parada izan du. Jonek bere ibilbidea aipatzeaz gain, artearen eta sorkuntzaren beharra zalatzen dauku...

Bestalde, sasoi honetako azken KulturKuboa izanki, sorpresa bat prestatu dautzuegu : aurtengo emankizunetan egin ditugun hutsak eta kakolkeriak berreskuratu ditugu (orai arte hedatu gabekoak!) zuekin partekatzeko … irria aseguratua !!!!

Musika : Willis Drummond « Gaztetasuna eta zahartasuna », The Fall «Big new Prinz ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Kultur Kuboa : EHZ Kuiz ! (Joana & Julen)

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:36
20/06/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Irisarrin iraganen den EHZ festibalaren atarian bait gara, Hazparneko estudiorat gonbidatu ditugu festibal famatu honen 2 kide : Joana Barbier eta Julen Oillarburuk aurtengo edizioaz mintzatzeaz gain Beñadinen « Kuiz » galdetegi kokinari erantzun behar izan dute...    

Musika : Ezpalak « Hegan edo hilik » & « Zatoz » , Niko Etxart « Oihaneko zuhainetan ».

Jatorria : Radiokultura