Emaitza | Résultats de recherche (102 résultats)

Kultur Kuboa:  Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Kultur Kuboa: Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
58:28
25/10/21

Aste honetako Kultur Kuboan : 2021. irailaren hasieran, Muskildiko Chistera ostatuak bere ateak berriz ireki ditu … 40 urtez itxiak izan ondoren !  Hemendik aurrera eraikina kulturgune bat bilakatuko da. Maika Etxekopar, antzerkilari ta kantariak, Xiberoko « gaztetxe » berri hau aurkezten dauku « Elixagaigai #1 » besta egunean...

Bestalde, 2021. abuztuaren bukaeran, Hazparneko Ttattola Gaztetxeko kideek herri honetan urte luzaz erabilerarik gabe zen eraikin bat okupatu ta berritzen hasi ziren, kultur ta gazteen arteko bilgune baten izaiteko asmoarekin. Irailaren 13an frantses polizia eraikinean sartu, 2 gazte atxilotu ta ateen zerragailuak aldatu zituen. Ttattola Gaztetxeko kidea den Julenekin mintzatu gara, Hazparneko gazteen ibilbidea deskubritzeko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko......

Bukatzeko, Muskildiko « Elixagaigai #1 » besta egunean arotzaren lana ezagutarazteko asmoz, Liginagako Pettek burdinari forma nola emaiten den azaldu zaukun...

Musika : Afrocubism « Al vaiven de mi carreta » (feat. Toumani Diabate, Eliades Ochoa, Bassekou Kouyate), Furunda « Juanita ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Varun, euskalduna bilakatu den Michigango gaztea +  Corinnekin Joko®in  !

Kultur Kuboa: Varun, euskalduna bilakatu den Michigango gaztea + Corinnekin Joko®in !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:51
11/10/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Varun, Michigango estatu batuar gazteak, 2 urte igaro ditu Bizkaiako. Mungiako institutuan lanean. Estatu Batuetarat itzuli aintzin berarekin solastatzeko parada izan dugu... euskaraz !

Corinne Manso angeluarrearen zaletasun haundiena gizarte jokoekin jostatzea da. Berriki, zaletasun hau partekatzeko asmoarekin, « Joko®in » deitutako enpresa sortu du.

Musika : Maddi Oihenart « Ez dut ikusi (feat Bertrant Cantat », Juan Mari Beltran « Agiñako harrespilak ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Gatiburen egunerokoa Lorentxaren klipan + Sorkuntzaren lanjerak Vianneyren ikuspegitik !

Kultur Kuboa: Gatiburen egunerokoa Lorentxaren klipan + Sorkuntzaren lanjerak Vianneyren ikuspegitik !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:36
4/10/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Gustiz ustekabean, Lorentxa Saragueta Kanboarrak, « Gatibu » taldearen « Egunero » bideoklip arrakastasua ekoiztea suertatu zaio.   Lorentxak euskara ta euskal kulturarekiko sentitzen duen atxikimendua aipatzeaz gain, bere bizia aldatu duten 4 egunak azaltzen dizkigu

Bestalde Vianney Desplantes, hainbat taldeetan aritzen den tuba edota alboka joleak (Opus 333, Bilaka, Sasi Ardiak, Kolinga …) bere ibilbidea azaltzeaz gain, Organik Orkeztraren azken sormen prozesua aurkezten dauku (Rhapsôidía).

Musika : Ruper Ordorika « izen zaharrak », Gatibu « Egunero».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: EHZ Festibalaren 25 urteurrena sekulako ilusioarekin dator !

Kultur Kuboa: EHZ Festibalaren 25 urteurrena sekulako ilusioarekin dator !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:06
28/06/21

Aste honetako Kultur Kuboan : Irisarritik zuzenean aritu gara azken Kultur Kubo emankizuna ongi ospatzeko : EHZ Festibalaren muntaketa denboran, lau laguntzaile bildu ditugu 25. urteurrenean sekulako ilusioa dutela erakusteko...


*EHZ Festibala uztailak 2, 3 eta 4ean iraganen da.


Xehetasunak : https://fr-fr.facebook.com/ehzfestibala

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:59
4/06/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku...

- Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu...

 

Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Taula manifestoa + Jean Errekarten eragina + Falta taldea ...

Kultur Kuboa : Taula manifestoa + Jean Errekarten eragina + Falta taldea ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
50:36
30/04/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Taula Federazio berriak « Manifesto » bat aukeztu du. Ander Fernandez musikaria eta Rouge Elea konpainiako partaideak Taula zer den erraiten dauku ...

- Jean Errekartek Amikuzeko lurraldeari egindako ekarpenei buruz Aguxtin Errotabeherek liburu bat idatzi du …

- Falta taldeak proposatzen duen giro musikala aipatzen dauku Beñadin Lohiaguek...

 

Musika : Sandwich « Betamax » eta Fatoumata Diawara « Clandestin ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Sarako Idazleen Biltzarra 2018

Kultur Kuboa : Sarako Idazleen Biltzarra 2018

Sorkuntzak | Créations
Euskara
47:29
2/04/18

Aurtengo Sarako Idazleen Biltzarretik Kultur Kuboa zuzenean grabatutako emankizun honetan hiru gonbidatu izan ditugu :

- Fermin Mihura bertsolaria zenaren semea, Xabier.

- Udako Euskal Unibertsitateko Irati 

- Oskia Karrera Tolosar argazkilaria

 

Musika :   Tosta Banda « Tolla Rooz », Don Inorrez « Gaur euripean» eta Xabier Lete « Itsasoan urak handi ».

 

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bob Marley Xiberuan + Janis Joplin Gipuzkoan ...

Kultur Kuboa : Bob Marley Xiberuan + Janis Joplin Gipuzkoan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:04
26/02/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Xiberoots taldeko Jon Etxekopar eta Niko Guiressek « Maule Muffin » deitu duten azken diska aurkezten daukute … 

- Uxue Alberdi idazle gipuzkoarrak « Janis Joplin » liburua idazteko 80 hamarkadan murgildu dela aitortu dauku...

Musika :   David Bowie « Blue Jean », Aerolineas Federales « Non todo é o que parece » eta  Falta « Aita ».

Jatorria : Radiokultura

 

Kultur Kuboa : Marionen Txontxongilo ilunak + Hesian taldeko Fran ...

Kultur Kuboa : Marionen Txontxongilo ilunak + Hesian taldeko Fran ...

Sorkuntzak | Créations
Français
53:04
19/02/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Mouka txontxongilo konpaniak ikuskizun bereziak eskaintzen ditu, ez baitezpada haurrendako asmatuak. Marion Gardiek dena argitzen dauku … 

- Fran Urias, Hesian taldeko kantari eta gitarjoleak, beraien ibilbidea aipatu eta plazerra nun hartzen duten erraiten dauku...

Musika :   Bon Scott – The Spektors « It Aint Necessarily So » eta Felpeyu « Llevántate, neña ».

Jatorria : Radiokultura

 

Kultur Kuboa : Laminak Kalakan ari dira + Maria Altunaren obrak hunkigarriak dira ...

Kultur Kuboa : Laminak Kalakan ari dira + Maria Altunaren obrak hunkigarriak dira ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:05
5/02/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Xan Errotabehere musikariak, Kalakan taldeko azken proiektuak aipatzeaz gain, Duo L’Incontrorekin sortutako Lamin obraz mintzatu zauku...

- Maria Altuna, Zizurkildar artistak, bere artelanak hunkigarriak direla aipatzen dauku...

 

Musika :   Korn « Black Is The Soul », Xiberoots « Maulemuffin » eta Txuma Murugarren « Zerbait ari da gertatzen hor ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bas(H)oan da Beñat Achiary + Angel Lertxundi Hormaren kontra ...

Kultur Kuboa : Bas(H)oan da Beñat Achiary + Angel Lertxundi Hormaren kontra ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:43
29/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Beñat Achiaryk « BAS(H)OAN » izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu du Joseba Irazoki eta Julen Achiaryrekin batera...

-  Angel Lertxundi idazlearekin bere azken liburuak eta bere lan egiteko moldeaz solastatu gara...

 

Musika :   Buena Vista Social Club « Chan Chan at Carnegie Hall », Renat Jurie et Jean Pierre Lafitte « Be-i-a-longtemps_Joanessa » eta Cocteau Twins « Evangeline ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Zizpa gaztetxea, Patxa plaza eta Cyrano Japonian euskaraz ...

Kultur Kuboa : Zizpa gaztetxea, Patxa plaza eta Cyrano Japonian euskaraz ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
50:43
22/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Baionako Zizpa Gaztetxearen 2. urtebetetzea aipatzeko eta Patxa plazaren etorkizunaz antolatua izan den herri galdeketaz mintzatzeko Marilou gonbidatu dugu... 

- Angelun kokatua den « Hecho en casa » antzerki konpainiak Cyrano de Bergerac Japonian kokatur du. Marise, Barbara eta Alazne aktoreek Samuraiak bihurtu direla kondatzen daukute... ...

Musika :   Marquis de Sade « Conrad Veidt », Joseph le Hibou « King Bed » eta Alan Stivell  « An Alarch (le cygne de montfort) ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Indianoak bezala Bordelen + Krisalezko hiri baten bisita ...

Kultur Kuboa : Indianoak bezala Bordelen + Krisalezko hiri baten bisita ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:42
15/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Zoriz ukan zuen Estitxuk Bordelen euskara erakasle gisa lan egiteko parada eta han indianoak bezala sentitzen dela erraiten dauku... 

- Rafa Rueda abeslari eta gitarristak bere barneko sentimenduak azaldu ditu « Hiri kristalezkoa » deitutako diskan......

 

Musika : Annen May Kantereit &  Milky Chance « Roxanne », La Ronda de Boltaña « Baixando T’a Escuela» eta Yuja Wang « Mozarten Turkiar Martxa ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Nola zizelkatzen ahal dira Zuntzak ? + Matadero Records, musikaz haratago ...

Kultur Kuboa : Nola zizelkatzen ahal dira Zuntzak ? + Matadero Records, musikaz haratago ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
51:07
8/01/18

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Antton Pochelu, zizelkariak, Hazparneko Mediatekan « Zuntzak » erakusketarako aukeratu dituen obren inguruan mintzatu zauku... 

- Errepelegako lokal batean aurkitzen den « Matadero Records » proiektua aurkezten dauku Izaskunek...

 

Musika : Ander Garcia « Makildantz », Ovidi Montllor « La fera ferotge » eta Birkit « Leihoa ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez ...

Kultur Kuboa : EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
54:00
26/06/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez. Festibaleko lehendakaria den Pauline Guelle eta programazio taldeko kidea den Mikel Frantsesenarekin izan gara Lekorneko Garroa gazteluan muntaketa egunetan emankizun honen grabatzen...

 

Musika : EHZ festibaleko hainbat taldeetako kantuak « Blind Test » moduan aurkeztuak dira oraingoan.

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Txoria badator, txoria badoa + Argitxuren abentura Argentinan ...

Kultur Kuboa : Txoria badator, txoria badoa + Argitxuren abentura Argentinan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:18
19/06/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Gernikako bonbardaketaren 80. urtebetetzearen karietara « Txoria badator, Txoria badoa … Gernika 80 » ikuskizunaren estrenaldia emanen da Donibane Lohizunen ekainaren 22an. Taula zuzendu duen Xabier Soubelet izan da gure gauko lehen gonbitatua.

- Bidai luze batetik bueltan dator Argitxu Dufau Urruñar gaztea. Argentinan bizi izan duen abentura azaltzen dauku  ...

 

Musika : Txoria Badator ikuskizuneko « Gernika iratzar » kantua, Mafalda « Kristal kolpatuak » eta Gotan Project « La revancha del Tango mix ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Karaban’Art festa Kanbon + Lupulo gauak Hazparnen ...

Kultur Kuboa : Karaban’Art festa Kanbon + Lupulo gauak Hazparnen ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:43
12/06/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Karaban’Art elkartean artista eta artisau talde batek elkarrekin etxe bat partekatzen dute Kanboko beheko auzoan. Proposatzen dituzten tailer eta sorkuntzak aurkezteko, ekainaren 17an festa bat antolatu dute tokiko beste bi kolektiboekin (Orratzetik Hari eta Landeia). Nathalie Gonzalez, berina lantzen duen partaideak, Kanboko dinamika interesgarri hau aurkezten dauku …

- « Lupulo Gauak » deitzen da Hazparneko « Etxeko Bob’s beer » garagardotegiak ostegunero proposatzen dituen hitzorduen izenburua. Antolatzailea den Matiu Bordatok gaualdi horien arraksataz harritzen da...

 

Musika : Mursego eta Oiongo Herria « Habibi maitea Tala al Badru A », Calle 13 « Latinoamérica » eta Pauline eta Juliette « Ilargia ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Heletako Santa Maria etxea eta Soropila elkartea + Xan Anttonen oroitzapenak Ezkia ikastolan ...

Kultur Kuboa : Heletako Santa Maria etxea eta Soropila elkartea + Xan Anttonen oroitzapenak Ezkia ikastolan ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:24
5/06/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Heletako Santa Maria etxeak istoria luze bezain interesgarria badu. Tucker familia hor bizi denetik, jendea errezibitzeko gogoa piztu eta Soropila elkartea sortzeko pausoa eman dutela erran dauku Alice Tuckerek...

- Hazparneko Ezkia ikastolak 45 urte betetzen ditu 2017 urte honetan. Xan Antton Durrutyren oroitzapenak anekdota beterik dira...

 

Musika : Maria Batista « O Vento », FaltA « Fibonacci » eta Oso Fan « Gaur ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Haritz, Euskalduna eta Surflaria + Jakoba « mangera » edo « tuyau »en aurka ...

Kultur Kuboa : Haritz, Euskalduna eta Surflaria + Jakoba « mangera » edo « tuyau »en aurka ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
52:42
29/05/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Haritz Larrañaga Zarauztarrak ibilbide luzea bezain aberatsa badu surf munduan. Miarritzen Munduko surf txapelketa iragaiten bait da hilabete honetan, Euskal Herriko selekzioaren tokiaz mintzatu gara Haritzekin... 

- Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista ezagunak ureztatzeko « mangera » edo « tuyau »en aurkako adierazpenak egin ditu joan den apirilean Hazparnen eskainitako mintzaldian...

 

Musika : The Barracudas « Summer Fun », Ruper Ordorika « Aingeru guardakoa » eta Kokoko « electro Kinshasa ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Usopop #8 + Aitor Furundarena ...

Kultur Kuboa : Usopop #8 + Aitor Furundarena ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:58
22/05/17

Aste honetako Kultur Kuboan :

- Zortzigarren aldiz iraganen dan Usopop festibala Saratik urbil (Lizarrietako bidean). Antolatzaileetan den Joanes Garcia Basurcori galdegin diogu zer den erakargarriena : lekua ala programazioa ?

- Ibilbide luzeko akordeoilari, musikagile eta irakaslea den Aitor Furundarenarekin solastazeko aukera izan dugu. Deskubri ezazue musikazale bezain alaia den pertsoanai hau...

 

Musika : Petit fantôme « Peio (pello-mikel Laboa) », Totorro « Gérard Blast », Nadau « l’encantada », Furunda « Nere osabaren astoa » eta Aitor Furundarena / Garikoitz Mendizabal « Sonata K20 Scarlati ».

Jatorria : Radiokultura