Emaitza | Résultats de recherche (2 résultats)

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !

Sorkuntzak | Créations
Euskara
53:12
2/05/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...   Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea

Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.  Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...

Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».

Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...

Sorkuntzak | Créations
Euskara
57:57
21/03/22

Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz...

Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste...  Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.

Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».

Jatorria : Radiokultura