Emaitza | Résultats de recherche (72 résultats)

Gure zaletasuna // Une passion pour… DANTZA / LA DANSE ! (Sara, Jone, Oihan & Elaia)

Gure zaletasuna // Une passion pour… DANTZA / LA DANSE ! (Sara, Jone, Oihan & Elaia)

Erreportaiak | Reportages
Bilingue
06:57
16/06/22

Iparraldeko Kontserbatorioak, Euskal kultur erakundea ta  Iparraldeko Dantzarien Biltzarra elkartearen partaidetzarekin, « Euskal kulturaren eguna » antolatu zuen 2022. apiril hasieran. Joseba Tapia musikariak eta Oihan Indart dantzariak iparraldeko ikasle talde desberdinekin egun goxo bat pasa dute.

Le Conservatoire Maurice Ravel Pays Basque a organisé, en partenariat avec l’Institut Culturel Basque et la Fédération de danses basques, la Journée de la culture Basque ce printemps 2022. Cette journée a été partagée entre la danse et la musique, avec des ateliers menés par Joseba Tapia (musique) et Oihan Indart de Bilaka (danse) à destination des élèves du Conservatoire mais aussi de toutes les écoles de musique du réseau Pays Basque.

Entzun / Ecoutez : Sara, Jone, Oihan & Elaia
*DANTZAren zaletasuna duten ikasle batzuk // Groupe d’élèves ayant la passion pour la DANSE !

Xehetasunak // Plus d’infos : https://www.ospb.eus/

Jatorria : Radiokultura

« Bakotxak badu dualitate bat  … » (Arantxa Lannes)

« Bakotxak badu dualitate bat  … » (Arantxa Lannes)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
17:09
7/06/22

Arantxa Lannes, Uztaritzarra, dantzaria, margolaria eta kantaria da.

Parada ukan dugu Arantxarekin solastatzea eta « Alabena » bere konpania berria ezagutzea.

 

Konpania honetan, Arantxa-k nagusiki dantza, musika eta margoak uztartzen ditu bere sorkuntza ugarien islada erakutsiz.

 

Arantxa-k « Alabena » konpania aipatzeaz gain, « Izakiak » deituriko ikuskizun berria aurkezten digu.

 

Jatorria : Radiokultura

Mundarrai mendiko Damaren leienda egia bilakatu ote da ?  … (Jokin Irungaray -DAMA ikusgarria)

Mundarrai mendiko Damaren leienda egia bilakatu ote da ? … (Jokin Irungaray -DAMA ikusgarria)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
15:13
15/02/22

"DAMA" Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatu bat da. Jokin IRUNGARAY-k 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.

Jokinek ikusgarria aurkezteaz gain, Mundarrai mendiko Damaren leienda egia bilakatu ote den zalatzen dauku...
*« Hartzaro » festibalaren karietarat, « Dama » ikusgarria otsailaren 19an ikusgai izanen dan Ustaritzen.

Jatorria : Radiokultura

Picassoren ordez, GERNIKA gudariekin lotu izan nahi dugu … (Zibel Damestoy - Bilaka)

Picassoren ordez, GERNIKA gudariekin lotu izan nahi dugu … (Zibel Damestoy - Bilaka)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
14:36
11/01/22

Bilaka dantza kolektiboaren azken lanaren aurkezpenena, « GERNIKA », dantzari ta zuzendari artistikoa den Zibel Damestoyekin solastatzeko parada izan dugu.

Zibelek, bere ibilbidea aipatzeaz gain, azken ikusgarriarentzat Picassoren sinbologiarekin aldendu ta « GERNIKA » gudariekin lotu izan nahi dutela aitortzen digu …

Musika : Steve Reich « Music for 18 musicians »

 

Xehetasunak : http://www.bilaka.com/?lang=eu


Jatorria : Radiokultura

Harri Xuri Dantzan : " Sortaz sorta" eta "Ür

Harri Xuri Dantzan : " Sortaz sorta" eta "Ür'hats" !

Erreportaiak | Reportages
Euskara
08:17
23/11/21

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB) udaberri eta udazken guziz « Harri Xuri dantzan » ekimena antolatzen du. Aurtengo edizioan " Sortaz sorta" Polliki taldearen eskutik eta "Ür'hats" Topa Noka konpainiak emanik ikusgai izanen dira !


Ihintza Irungarai, Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko kideak, Luhusoko Harri Xuri antzokian azaroaren 27an iraganen den ikusgarrirat gonbidatzen gaitu …

Xehetasunak : https://www.facebook.com/events/luhuso/harri-xuri-dantzan/626947035155465/

Jatorria : Radiokultura

Fuga bat antolatu dugu pandemia garaian ! (Pantxika Telleria, Elirale)

Fuga bat antolatu dugu pandemia garaian ! (Pantxika Telleria, Elirale)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:11
26/10/21

Senperen kokatua den Elirale dantza konpainiak, sorkuntza triptiko bat abiatu du 2019an. Arthatik-at! izenburuko ikerketa artistikoaren ibilbide hunen lehen pieza O! izan da, 2020ean sortua.


Pantxika Telleria, konpainiako koordinatzaileak, pandemia garaian abiatu duten ibilbidearen bigarren pieza, Fuga! Izenekoa, aurkezten dauku.

Xehetasunak : http://www.elirale.org/

Jatorria : Radiokultura

Plazerra biziki inportanta da euskal dantzarendako ! (Joana Erdozaintzi-Etxart)

Plazerra biziki inportanta da euskal dantzarendako ! (Joana Erdozaintzi-Etxart)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
11:17
6/10/21

Bunuzen ikasi zituen bere lehen urratsak Joana Erdozaintzi-Etxart dantzari gazteak. Berriki, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrean (IDB) lan egiten hasi da aprendiz gisa eta dantzarakin lotutako sail desberdinak jorratuko ditu.

Joanak, bere lehen oroitzapenak eta IDB aurkezteaz gain, euskal dantzarendako plazerra biziki inportanta dela segurtatzen dauku...

Musika : Oskorri «The Pub Ibiltaria »
    ​
Jatorria : Radiokultura (Réalisé par Chantal Irassart)

Nire mugimenduak ez daukate forma zehatzik ...    (Amaia Elizaran « Out »)

Nire mugimenduak ez daukate forma zehatzik ... (Amaia Elizaran « Out »)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
08:56
29/09/21

Donapaleun iragan den Abian festibalaren karietarat, dantza garaikidean murgildua den Amaia Elizaran Tolosarrarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere 5. koreografia, « Out » deitutakoa, Xabier Zeberio musikariarekin batera eskaitzen du.

Amaiak aitortzen dauku bere mugimenduek ez dutela forma zehatzik...  

Xehetasunak : https://www.amaiaelizaran.com

Musika : Xabier Zeberio « Out » (zuzenean)

Jatorria : Radiokultura

Euskal dantza gorputzaren intimotasunatik aldentzen ote da ? (Ihintza Irungarai)
IDB Ihintza Irungarai

Euskal dantza gorputzaren intimotasunatik aldentzen ote da ? (Ihintza Irungarai) IDB Ihintza Irungarai

Erreportaiak | Reportages
Euskara
16:27
22/09/21

Dantzaren zaletasuna ttipidanik garatu du Ihintza Irungarai itsasuarrak. Dantza klasikotik hasi bazen ere, euskal dantzaren sail desberdinetan aritzeko parada izan du. Azken 3urteetan Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko (IDB) langilea da nun misio arduradun lana eta dantza tailerrak kudeatzen dituen.

Ihintzak, bere ibilbidea eta IDB aurkezteaz gain, euskal dantzan gorputzarekiko duen harremanaz mintzatu zauku...

Musika : Julio Pereira eta Kepa Junkera « Lau eskutara »
    ​
Jatorria : Radiokultura

Artearen unibertsoan sartzeko gakoak etxean uzten ditut ... (Arantxa Lannes, 2/2)

Artearen unibertsoan sartzeko gakoak etxean uzten ditut ... (Arantxa Lannes, 2/2)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
10:53
16/06/21

Dantzari bezala ezagutzen bagenuen ere, Arantxa Lannes ustariztarrak betidanik aritu da arte plastikoetan. Azken bi urteetan margo ainitz egin bait ditu, horien emaitza publikoki erakustea ausartu da lehen aldiz... (Ustaritzeko Ttok arte lekuan 2021. uztailaren 9a arte).

Entzun bigarren partea (2/2) :Artearen unibertsoan sartzeko gako guztiak ez dituela nahi aitortzen daukuArantxak...

Xehetasunak : https://ttok.eus/eu

 

Jatorria : Radiokultura

Margotzeko ez dut ideik nahi zeren eta sortzea ez da ideia baten ukaitea ... (Arantxa Lannes, 1/2)

Margotzeko ez dut ideik nahi zeren eta sortzea ez da ideia baten ukaitea ... (Arantxa Lannes, 1/2)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:13
8/06/21

Dantzari bezala ezagutzen bagenuen ere, Arantxa Lannes ustariztarrak betidanik aritu da arte plastikoetan. Azken bi urteetan margo ainitz egin bait ditu, horien emaitza publikoki erakustea ausartu da lehen aldiz... (Ustaritzeko Ttok arte lekuan 2021. uzatailaren 9a arte).

Entzun lehen partea (1/2) : Arantxak arte plastikoekin duen harremana azaltzen digu eta nola sortzeko ez da ideia baten ukaitea...

Xehetasunak : https://ttok.eus/eu

Musika : thievery-corp-tommy-guerrero-gramatik-emancipator fondo

Jatorria : Radiokultura

Nola dantzatu Ura, Sua eta Tartalo? … (Ortzaizeko ikastolako haurrak 2/2)

Nola dantzatu Ura, Sua eta Tartalo? … (Ortzaizeko ikastolako haurrak 2/2)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
09:50
2/03/21

Aurten, Ortzaizeko Ikastolako haurrek « Mari eta Herensugeren dantza pausuetan » deitutako proiektua garatzen ari dira. Arantxa Lannes dantzari-artistarekin ikasle gazteek Euskal mitologia landu eta dantza garaikidearen bidez mugimendua eta irudimena lantzea dute helburu nagusia.

Entzun bigarren partea (2/2) : Ikasle talde batek Ura, Sua eta Tartalo nola dantzatzen ahal diren azaltzen daukute !

Jatorria : RadioKultura

Mari eta Herensugeren dantza pausuetan … (Ortzaizeko ikastolako haurrak 1/2)

Mari eta Herensugeren dantza pausuetan … (Ortzaizeko ikastolako haurrak 1/2)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
09:39
24/02/21

Aurten, Ortzaizeko Ikastolako haurrek « Mari eta Herensugeren dantza pausuetan » deitutako proiektua garatzen ari dira. Arantxa Lannes dantzari-artistarekin ikasle gazteek Euskal mitologia landu eta dantza garaikidearen bidez mugimendua eta irudimena lantzea dute helburu nagusia.

Entzun lehen partea (1/2) : Ikasle talde batek Mari eta Herensuge nola dantzatzen ahal diren azaltzen daukute !

Jatorria : RadioKultura

Nire misioa betea da ate bat irekitzea lortzen badut …  (Arantxa Lannes dantza garaikideaz)

Nire misioa betea da ate bat irekitzea lortzen badut … (Arantxa Lannes dantza garaikideaz)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
16:18
16/02/21

Nahiz eta orain dantza garaikidean murgildua den, ezohiko ibilbidea duela aitortzen du Arantxa Lannes Ustariztar dantzari eta artistak. Elirale konpainiaren ikusgarrietan dantzatzeaz gain, eskoletako haurrekin proiektuak lantzea gustukoa du ere.

Ortzaizeko Ikastolara hurbildu gira Arantxa eta Ikastolako ikasle gazteek Euskal mitologia dantzan ezartzen saiatzen direla...

Musika : Parov Stelar « The Princess (part one) »

Jatorria : RadioKultura

Sasitik entzuten den musika!

Sasitik entzuten den musika!

Erreportaiak | Reportages
Euskara
15:57
4/02/21

Sasi musika taldea deskubritzera gomitatzen zaituztegu Jokin Irungaray musikaria lagun, ibilbide luze bat duen talde sortzaile bezain tradizional hunek aldaketa eta berrikuntza eder batzuekin etorriko zaigula laster...

Musika: Sasi (Ardiak) "tradizio" diskatik hartutako zatiak

Jatorria: Radiokultura

Dantzaren Esna(l)tzea (Telmo Esnal)

Dantzaren Esna(l)tzea (Telmo Esnal)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:05
1/10/19

Telmo Esnal zinegilearekin mintzatu gira "Dantza" filma estreinaldi arrakastatsuak bizitzen dituela. Zinegile-dantzariak obra ezin garaikideagoa eskaini nahi izan du dantza oinarri arrunt tradizional batekin...

Musika: Manez eta kobreak

Jatorria: Radiokultura

Block dantzan mina egiazkoa da, ez da antzerkia ...

Block dantzan mina egiazkoa da, ez da antzerkia ...

Erreportaiak | Reportages
Euskara
12:22
12/09/18

Balletatik hasi eta naturalki dantza garaikiderat lerratu da Amaia Elizaran Tolosar dantzariak. Madrilen dantza ikasketak gauzatu eta Londresen lan egin ondoren Euskal Herrirat bueltatu da duela hiru urte. Geroztik 3 koreografia sortu ditu azkena « Block » deitzen delarik. « Block » dantzan mina egiazkoa dela segurtatzen dauku Amaiak...
Musika : Lander Zalakain (Belako) « Block »

Xehetasunak : https://www.amaiaelizaran.com/amaia
Jatorria : Radiokultura

Ez dugu kanpora joan beharrik kultura aberatsen topatzeko (Ander Lipus)

Ez dugu kanpora joan beharrik kultura aberatsen topatzeko (Ander Lipus)

Erreportaiak | Reportages
Euskara
13:48
26/03/18

Ander Lipus antzerkilari bizkaitarra Asian zehar ibilia da bertako antzerki-dantza tradizionalak ikertzen. Baina kanpoan zela, hemen ere antzerki-dantza tradizionalak ditugula ohartu zen, eta euskal kultura ere biziki aberatsa dela. Bere azken lanen artean, Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean egin « Martin Zalakain » obra dugu, hain zuzen ere dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.

 

Elgarrizketa honetan, Anderrek euskal antzerkiari buruz duen ikuspundua azaltzen dauku.

 

Musika : Pablo Sarasate op.24, 23 eta 33

Jatorria : Radiokultura

Nahi duen guztiari dantzan hasi dadila gomendatzen dio Itziarrek

Nahi duen guztiari dantzan hasi dadila gomendatzen dio Itziarrek

Erreportaiak | Reportages
Euskara
8:26
15/03/18

16 urterekin hasi zen Itziar Argia dantza taldean, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren gidaritzapean. « Martin Zalakain » ikuskizunean herritar papera izateaz gain, dantza irakasle eta koordinatzaileetako bat da.

 

Elgarrizketa honetan, Itziarrek euskal dantzetan aritzeko motibatzen gaitu.

 

Musika : « Betiko trikitixa » – Auntxa ta Boni, Zumarragako trikitixa, Martin eta Egañazpi 

Jatorria : Radiokultura

Ze lotura bada arte martzialen eta dantzaren artean ?

Ze lotura bada arte martzialen eta dantzaren artean ?

Erreportaiak | Reportages
Euskara
13 :46
7/03/18

Iker Arruek ttikia zenetik egin du dantza : euskal dantzetatik hasi eta dantza klasikoraino. Gaur egun, dantza garaikideko koreografoa da, eta bere ikuskizunetan hainbat gai jorratzen ditu, hala nola, « Invisible Beauty », Alzheimerra sufritzen duten jendeari eskeini proiektua, edo « Grooming », internet bidezko jazarpen sexualari buruzko ikuskizuna. 

 

Elgarrizketa honetan, Ikerrek « aikido » arte martzialaren eta dantzaren artean diren antzekotasunak aipatzen dauzkigu.

 

Musika : Txaikovsky – Intxaur-hauskailua Op 71a

Jatorria : Radiokultura