Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (4 résultats)

Bizirik #98 : « BiziLagunEkin » (Desaskunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma)
Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu. Hilabetero gai nagusi bat aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak segi itzazu eta dena musikan !
Bizirik #98 : « BiziLagunEkin », desaskunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma (Asier Basurto)
Jatorria : Bizi mugimendua (Radiokultura eta Euskal Irratietan hedatua)

Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa (Joseba Aurkenerena, euskal kulturaren artisau xumea)
Joseba Aurkenerenak erretreta hartu berri du. Horren aitzakiaz euskarazko hedabideetan argiratzen dituen kronika eta historia txikien bidez ezagutu dugun idazlearen ibilbidea jorratu dugu. Euskal historiarekiko zaletasuna bere aitak zituen liburuak irakurtzen garatu zuen. Ataungo baserrian euskal mitologia deskubritu zuen bere amandreari esker. Irakaskuntzan egin duen ibilbideaz kontent da, baina arantza bat badu bihotzean. Euskal Herria lehenik euskaldun eta ondoren aske ikusiko zuelakoan zen Joseba. Hala ere, etsipenean erori baino, herri gisa bultzada berria emateko garaia dela uste du. Hartara euskal lurraldeen arteko harremana indartzea ezinbestekotzat jotzen du.
Entzun : Joseba Aurkenerena lehen partea (1/2) : Aitarengandik historia, amandrearengandik mitoa
Musika : Kepa Junkera / Igor Arzuaga
Jatorria : Radiokultura.

Badira hirugarren bidea hautatu dutenak.
Karlos Zurutuza erreportari lanetan ari da hainbat komunikabiderentzat ekialde hurbilean. Lurraldearekiko interes handia izateaz gain herri Kurduarekiko ere badu. Turkia, Iran, Irak, eta Sirian barreiaturik dagoen 40 milioi biztanleko nazio honek egoera ezberdin bezain latzak pairatu behar izan ditu bere historian zehar eta kasu honetan, Siriako gerlan kurduek landu duten "hirugarren bidea" azalduko digu.
Musika: Anari
Jatorria: Radiokultura

Justin Bieber-ek ez du lekurik festibal honetan !
Dock Of The bay, Donostian egiten den musika dokumentalen festibala da. Bertan izan gara aurten eta antolaketa taldeko Rodrigo-k esplikatuko digu nola antolatu duten, baita finantzaketa lortzeko Crowd Founding sistemaren nondik norakoak ere.
Musika : Herbie Hankock
Jatorria/Source : Radiokultura
http://www.dockofthebay.es/2014/eu
Affichage 1 - 4 de 4 émissions