- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 2/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu... Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Maite dut Hotel inpertsonaletako lehioetatik ikusten dudana … (Uhartearen Mugetan - Itxaro Borda)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:03
Data / Date : 6/04/22
Itxaro Bordak azken 12 urtetan idatzitako olerkiekin idatzi ta aurkeztu berri duen « Uhartearen mugetan » (Maiatz argitaletxea) poesia liburu elebiduna aurkeztu digu... Itxarok aitortzen dauku maite duela Hotel inpertsonaletako lehioetatik ikusten duena... Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Hazparneko mediateka : 20 urtez emozioak partekatzen ...
Euskara
Iraupena / Durée : 14:35
Data / Date : 22/03/22
Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urteko martxoan. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.
Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...
Xehetasunak : https://mediatheque.hasparren.fr/
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Lekukoa uzteko garaia da … (Marikita Tambourin)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:38
Data / Date : 8/03/22
« Bizirik iraun » (Maiatz argitaletxea) deitzen da Marikita Tambourin idazlearen azken lana. Liburu honetan, bere gaztaroaren kondakizun autobiografikoa egiten du, nun bere senarrarekin bizi izan dituzten bizipen azkarrak bezain gogorrak kondatzen ditu. Askatasunaren eta euskararen militantzia, feminismoa, mehatxuak eta beldur uneak... Euskal Herriaren garai baten islada izateaz gain, lekukoa uzteko tresna gisa idatzi duela « Bizirik iraun » aitortu dauku Marikitak …Musika : EuphoriaJatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Sofrologia musikatua haurrendako ere + Eliraleren Fuga dantzatua ...
Euskara
Iraupena / Durée : 55:10
Data / Date : 29/11/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Maialen Alfaro, Mayana Itoiz ilustratzailearekin batera plazaratutako « Itsaso zabalera » liburua aurkeztu dauku. Bestalde, Elirale dantza konpainiako koordinatzailea den Pantxika Telleriak Fuga! izeneko sorkuntza berria aurkeztu dauku ! Musika : Ezpalak ft Joseba Irazoki « Banpiroak», Nino Ferrer « Le telefon», Ibrahim Maalouf « True Sorry ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Haikuak, biniloak, tortura eta QR kodeak … 2022a Eric Dicharryrendako
Euskara
Iraupena / Durée : 19:42
Data / Date : 28/10/21
2021 urteko Sarako Idazleen Biltzarrean Eric Dicharry, antropologoa, erakaslea eta idazleak, bere azken lana aurkeztu dauku. Maiatz argitaletxean plazaratutako « 2022 » liburua, estilo eta formato nahasketaz osaturik da.Eric Dicharryk, liburu honetan Haikuak, biniloak, tortura eta QR kodeak aurkitzen direla aitortzen dauku... Musika : The Doors Jatorria : Radiokultura (Réalisé par Chantal Irassart)

Erreportaiak / Reportages

Galtzerat eramaiten dituzten borrokek ere balio haundia dute ... (Amaiu Epher – Profeten Iruzurra)
Euskara
Iraupena / Durée : 17:44
Data / Date : 17/06/21
Amaiur Epher Izpurar erakaslea eta Diabolo Kiwiko gitarjoleak liburu bat plazaratu du aurten : « Profeten Iruzurra » (Maiatz argitaletxea). Auto fikzio bezala aurkezten duen eleberria duela 3 urte idazten hasi zen Madrilen eta Bordele arteko ikasteta giroan murgildua zelarik.Amaiurek liburuaren « Houellebecquiar » giro pesimistaren eragina azaltzen dauku ohartaraziz halaere berarentzat galtzerat eramaiten dituzten borrokek ere balio haundia dutela... Musika : Bernard Herrmann « Vertigo - Soundtrack » (1958)
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Amaiuren Houellebecqismoan murgilduz...
Euskara
Iraupena / Durée : 46:58
Data / Date : 31/05/21
Aste honetako Kultur Kuboan:
Amaiur Epher idazle gazteak berrikitan plazaratu duen "Profeten iruzurra" liburuaren aurkezpena eta nundik norakoen aipamena egiten digu...
Musika: Mikel Errazkin, Benjamin Epps "Dieu bénisse les enfants"
Jatorria: Radiokulktura

Mintzaldiak / Conférences

Miñan … Azala mugitzen duen harremana (Haizebegi 2020)
Euskara
Iraupena / Durée :
Data / Date : 29/04/21
Iazko « Haizebegi » festibalaren karietarat (Baionan, 2020. urrian) « Literatura eta Migrazioa » deitutako mahain inguru bat antolatua zen.
Mahain inguruaren lehen partean « Miñan » deitutako liburuaren (nun Ibrahima Balderen migrazio ixtoria kontatzen den) pasarte batzuen irakurketak eta hauei buruzko gogoetak egin zituzten Amets Arzallus Antia (idazleak) eta Luzien Etxezaharreta (animatzaileak). Xehetasunak : http://haizebegi.eu/
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Kultura eta industriaren arteko mesfidantza desegin nahi dugu ! (Eki Solorzano, Hemendik)
Euskara
Iraupena / Durée : 08:40
Data / Date : 9/12/20
HEMENDIK elkarteak « Hemendik - Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak » liburua plazaratu berri du. Atzoko eta gaurko industria eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi bat erakusten da. Diseinu, komunikazio eta memoria immaterialeko profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. Eki Solorzano, Hemendik elkartearen komunikazio arduradunak, proiektu honen sorrera ta helburuak aipatzen dauzkigu.Xehetasunak : https://hemendik.eu/
Jatorria : RadioKultura

Erreportaiak / Reportages

Liburuak … leku berezi bat askatasuna bilatzeko ! (Jean Louis Iratzoki, Hemendik)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:12
Data / Date : 8/12/20
HEMENDIK elkarteak « Hemendik - Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak » liburua plazaratu berri du. Atzoko eta gaurko industria eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi bat erakusten da. Diseinu, komunikazio eta memoria immaterialeko profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. Jean Louis Iratzoki, diseinatzaile industriala ta Hemendik elkartearen kideak, liburuak askatasuna bilatzeko balio dutela erraiten dauku...Xehetasunak : https://hemendik.eu/Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Hemendik eraiki Industria eta Kulturaren arteko zubiak...
Euskara
Iraupena / Durée : 51:37
Data / Date : 23/11/20
Aste honetako Kultur Kuboan:
Eki Solorzano eta Jean Louis Iratzokik aurkezten digute Hemendik liburua. 50 produkturen selekzio baten bidez eta haien historia kondatuz, memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdiak azaldu nahi ditu liburuak...
Musika: Mathis Sound Orchestra "I found a new baby", Txuma Murugarren "Plinio zaharraren bidaia"
Jatorria: Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

15 urterekin etxea utzi ta Mexikorat bizitzerat joan den Hazpandarraren ixtoria … (Beñat Çuburu-Ithorrots 2/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 14:04
Data / Date : 3/11/20
Ameriketarako euskal emigrazioak jakinmina pizten badu ere, Iparraldean ez zen emigrante baten eskutik idatzi lekukotasun osorik ezagutzen. Hazparneko fondo pribatu batean aurkikuntza batetik abiaturik, Beñat Çuburu-Ithorrotsek ikerketa lan bat eraman du azken urteetan. Aurten « Émigrer au Mexique à 15 ans » liburua agertarazi du nun Jean-Baptiste Lissarrague 1902an Mexikorat abiatu zen hazpandar gaztearen abenturak kondatzen du.
2. partea (2/2) : Beñatek 15 urterekin etxea utzi ta Mexikorat bizitzerat joan den Hazpandarraren ixtoria kondatzen dauku …
Musika : Gotan Project « La revancha del tango (mixed by DJ Victor Nunes) »
Jatorria : RadioKultura

Erreportaiak / Reportages

Ameriketan ere « Palabra de Vasco » erraiten zen … (Beñat Çuburu-Ithorrots 1/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 16:07
Data / Date : 27/10/20
Ameriketarako euskal emigrazioak jakinmina pizten badu ere, Iparraldean ez zen emigrante baten eskutik idatzi lekukotasun osorik ezagutzen. Hazparneko fondo pribatu batean aurkikuntza batetik abiaturik, Beñat Çuburu-Ithorrotsek ikerketa lan bat eraman du azken urteetan. Aurten « Émigrer au Mexique à 15 ans » liburua agertarazi du nun Jean-Baptiste Lissarrague 1902an Mexikorat abiatu zen hazpandar gaztearen abenturak kondatzen du.
Lehen partea (1/2) : Beñatek euskaldunen emigrazioaren historia eta bereziki Hazparneko larru ta zapata egileen emigrazioa azaltzen dauku.
Musika : Gotan Project « La revancha del tango (mixed by DJ Victor Nunes) »Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: 4 Txakur Gorri sormenaren mundura + Xabaltx Kantuen Kontrabandista?
Euskara
Iraupena / Durée : 55:08
Data / Date : 19/10/20
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Xabaltx musikariak "Kantuen Kontrabandista" road movie musikal abentura aurkezten dauku...
-« TxakurGorria » 4 emakume sortzaile osaturiko autoedizio kolektibo bat da. Ilustrazio bereziak eta testo ainitzak uztartzen dituzte kalitate haundiko liburuetan.Ane Labaka Mayoz idazle lasartearrak TxakurGorria kolektiboaren ezaugarriak aurkezten dizkigu.

Erreportaiak / Reportages

4 Txakur Gorri sormenaren mundura … (Ane Labaka Mayoz)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:11
Data / Date : 22/09/20
« TxakurGorria » 4 emakume sortzaile osaturiko autoedizio kolektibo bat da. Ilustrazio bereziak eta testo ainitzak uztartzen dituzte kalitate haundiko liburuetan.Ane Labaka Mayoz idazle lasartearrak TxakurGorria kolektiboaren ezaugarriak aurkezten dizkigu.
Xehetasunak : https://txakurgorria.eus/
Jatorria : RadioKultura

Erreportaiak / Reportages

Garai ez poetiko honetan horra Disoluzio agiriak … (Jose Luis Otamendi)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:57
Data / Date : 8/09/20
Euskararen eta euskal kulturaren amodioa eta arrangura sortu zaionetik, idaztera ekin dio Jose Luis Otamendi idazle Azpeitiarrak.
Bere ibilbideaz, poesiaren garrantziaz eta bere azken liburuaz (« Disoluzio agiriak », 2019 Susa) mintzatzeko parada ukan dugu berarekin...
Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Minutu bat … « Neguko Argiak »rendako (Irati Elorrieta)
Euskara
Iraupena / Durée : 06:45
Data / Date : 6/05/20
Liburu hau guk irakurriko dautzugu ! Edo, hobeki erraiteko, orrialde pare bateko pasaldia... Irakurtzeko gogoa pizteko (edo berpizteko) egina den kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuko dizkizugu.
Liburua : « Neguko Argiak », Idazlea : Irati Elorrieta
Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Minutu bat … « Zamaontzia »rendako (Iñigo Aranbarri)
Euskara
Iraupena / Durée : 07:25
Data / Date : 29/04/20
Liburu hau guk irakurriko dautzugu ! Edo, hobeki erraiteko, orrialde pare bateko pasaldia... Irakurtzeko gogoa pizteko (edo berpizteko) egina den kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuko dizkizugu.
Liburua : « Zamaontzia », Idazlea : Iñigo Aranbarri
Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Minutu bat … « Mundu mingotsa »rendako (Josef Škvorecký )
Euskara
Iraupena / Durée : 06:56
Data / Date : 22/04/20
Liburu hau guk irakurriko dautzugu ! Edo, hobeki erraiteko, orrialde pare bateko pasaldia... Irakurtzeko gogoa pizteko (edo berpizteko) egina den kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuko dizkizugu.
Liburua : « Mundu mingotsa »rendako, Idazlea : Josef Škvorecký
Jatorria : RadioKultura