- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Erreportaiak / Reportages

Drogaren pedagogia eskoletan sartzen ari da … (Arantxa Hirigoien, Zaldi Urdina)
Euskara
Iraupena / Durée : 08:24
Data / Date : 20/11/19
Tarrapatan bizi garen garai hauetan, antzerkiak gogetatzeko, eztabaidatzeko eta pausatzeko aukerak eskaintzen ahal dituela erraiten dauku Arantxa Hirigoyen Axut konpainiako bitartekariak. ----------------------------------------------------------------------------------------------------« Zaldi Urdina », heroina eta 1980ko hamarkadako oroitzapen txarrenetarat urbiltzen gaituen antzezlan berria dela eta (Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antzeztua), Arantxak ikasgeletan eramaten duten pedagogia lana aurkezten dauku...Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ai Simon ! Ez al zeneki drogak Durangoko bonbardaketak baino biktima gehiago egin zituela ? … (Ander Lipus, Zaldi Urdina)
Euskara
Iraupena / Durée : 11:15
Data / Date : 19/11/19
Simon, herriko udaltzainak, ezin du burutik kendu bere semearen heriotza. Are gutxiago drogak herrian berriz agertu ta sarraski berriak eragiten dituenean … « Zaldi Urdina », heroina eta 1980ko hamarkadako oroitzapen txarrenetarat urbiltzen gaituen antzezlan baten izena da (Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antzeztua).
----------------------------------------------------------------------------------------------------
Ander Lipus aktoreak (Simon udaltzaina obran), drogak Durangoko bonbardaketak baino biktima gehiago egin zituela erraiten dauku... Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Drogaren alde urdina deskubri ezazue … (Ximun Fuchs, Zaldi Urdina)
Euskara
Iraupena / Durée : 11:14
Data / Date : 14/10/19
Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. « Zaldi urdina » antzezlan baten izena da baitaere : Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antolatu dutena hain zuzen ere.Ximun Fuchs, Axut konpainiako kidea eta antzezlan honen zuzendariak, drogaren alde ilun eta ezezagunean sarrarazten gaitu …Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : "Bon air", alzheimeraren aire ona! + Zaldi urdinaren beldur?
Euskara
Iraupena / Durée : 53:43
Data / Date : 7/10/19
Aste honetako Kultur Kuboan:
-Francine Urgorrik "Bon Air" Kanboko zaharretxean eramaiten duen lana azaltzen dauku...
-Zaldi Urdina antzezlana aktualitatea inarrosten duela, Axut konpainiako Ximun Fuchs eta Edurne Azkarate antzerkilariarekin mintzatu gira...
Musika: Alberta Hunter "Nobody knows you when you're down and out", The Doors "Mosquito", Nekfeu "Vinyle"
Jatorria: Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Francoren bilobari gutun bat idatzi dio Ximunek ...
Euskara
Iraupena / Durée : 13:38
Data / Date : 24/10/16
« Nazismoak auzia ukan du, bai Jerusalemen, eta baita Nurembergen ere. Frankismoak ez ». Konstatazio hortatik bai eta bere familiaren ibilbidea kondutan harturik, Ximun Fuchs, antzerkilari eta taula zuzendariak « Francoren bilobari gutuna »* antzezlan berria aurkezten dauku …
*(Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiak elkalanean eramandako hirugarren proiektua).
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ospitale honetan frankista asko dabil ...
Euskara
Iraupena / Durée : 10:45
Data / Date : 24/10/16
Hirugarren aldiz, hiru lurraldeetako hainbat antzerki konpainiak elkartu dira antzezlan berezi baten sortzeko. « Artedrama », « Le Petit Théâtre de Pain » eta « Dejabu Panpin Laborategia » konpainiak « Francoren bilobari gutuna » eramanen dute Euskal Herriko taula gehienetarat.
Ander Lipus, Urko Redondo eta Manex Fuchs aktoreak frankista ugari den ospitale batetan atxeman ditugu...
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Baxe Nafarroako euskararen urtaroa, « Francoren Bilobari Gutuna » antzezlana eta Bidaia taldearen diska berria
Euskara
Iraupena / Durée : 51:13
Data / Date : 24/10/16
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Urriaren 30an Baigorrin bururatuko den Baxe Nafarroako euskararen urtaroa aipagai izan dugu Mattin Bacho euskara teknikariarekin.
- « Francoren bilobaren gutuna » antzezlanaren aitzinaurkezpena hainbat partehartzaileren eskutik.
- Mixel Ducauk aurkeztu dauku Bidaia taldearen « Hitza » izeneko diska berria.
Musika : Labrit « Horrela bai », Bidaia « Eguzkie joan da ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Familiaren mamuak « Arrastoak » uzten dituzte ...
Euskara
Iraupena / Durée : 13:45
Data / Date : 30/10/14
« Arrastoak », iragan ilun bat gazte batengan duen eragina kondatzen duen antzezlana da. Ixtoria gogorra beraz. Antzerkilaria eta Dejabu Panpin Laborategiko partaidea den Ainara Gurrutxagak antzezlan berri honen gakoak azaltzen dizkigu.
Jatorria : Radiokultura.

Sorkuntzak / Créations

Hamlet … langabezian ? To be or Not to be !
Euskara
Iraupena / Durée : 02:16
Data / Date : 17/12/13
Euskarazko antzerkigintzan azken denboraldian aipatzen den obra nagusi baten « adaptazioa » ikusteko aukera izan dugu : Hamlet (Le Ptit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainiak emanik). Zinez uste al duzue obra hau William Shakespearek idatzi duela ?
Horra obraren zati labur bat …
Jatorria / source : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Hamlet : antzerki ezezaguna … zinez !
Euskara
Iraupena / Durée : 12 :14
Data / Date : 5/11/13
Ainitzek pentsa dezakete William Shakespearen obra hau (Hamlet), munduko antzerki ezagunena dela. Luhusoko Harri Xuri gelan hiru konpainien artean (Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu) prestatu ta aurkeztu duten euskarazko adaptazioa aldiz, zinez ezezaguna dela frogatuko dizue. Ximun Fuchs zuzendariak gako batzuk azaltzen dizkigu …
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Aktore bizitzaren abenturak eta penak … (Ximun Fuchs).
Euskara
Iraupena / Durée : 08 :04
Data / Date : 5/11/13
Hamlet antzezlanaren karietarat, Ximun Fuhs, « Le Petit Théâtre de Pain » taldeko aktore ta zuzendariarekin solastatzeko denbora hartu dugu : antzerkilaritzaz, zuzendartitzaz, talde bizitzaz, mementu goxo ta ez hain goxoetaz …
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Je ne suis pas très bonne vendeuse … (Elorri, Le Petit Théâtre de Pain)
Français
Iraupena / Durée : 14 :40
Data / Date : 5/11/13
Dans une compagnie de théâtre comme « Le Petit Théâtre de Pain » il n y a pas que des acteurs. Elorri Etcheberry par exemple, fait partie de l’équipe administrative et s’occupe de production, logistique et diffusion. Elorri nous dévoile l’envers du décor …
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Sexua … bertso librea da ! (2 minutu « Errautsak » antzerkiaren barnean).
Euskara
Iraupena / Durée : 1:59
Data / Date : 2/08/11
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira.
« Errautsak » antzerkilana 3 konpainiaren arteko lan apartekoa da (Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu).
Xehetasunak : http://www.errautsak.com/eus/antzezlana.html
Jatorria / source : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Panpin laborategia eta antzezlanaren artean errautsak besterik ez....
Euskara
Iraupena / Durée : 11:18
Data / Date : 19/04/11
DEJABU panpin laborategian parte hartzeaz gain, Ainara Kurrutxaga, ERRAUTSAK antzerkian aktore gisa ikusten ahal dugu. Bere lanarekiko duen ikuspundua aurkezten digu.
Musika: Errautsak antzerkia
Source: Radiokultura

Musika / Musique

Zer galdegiten diozu biziari ? (beste 2 minutu « Errautsak » antzerkiaren barnean).
Euskara
Iraupena / Durée : 1:54
Data / Date : 1/12/10
(*beste 2 minutu " Errautsak " antzerkiaren barnean).
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira.
" Errautsak " antzerkilana 3 konpainiaren arteko lan apartekoa da (Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu).
Xehetasunak : http://www.errautsak.com/eus/antzezlana.html
Jatorria / source : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Sexua … bertso librea da ! (2 minutu « Errautsak » antzerkiaren barnean).
Euskara
Iraupena / Durée : 1:59
Data / Date : 17/11/10
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira.
"Errautsak" antzerkilana 3 konpainiaren arteko lan apartekoa da (Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu).
Xehetasunak: http://www.errautsak.com/eus/antzezlana.html
Jatorria / source: Radiokultura