- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Erreportaiak / Reportages

Iritzi propioa duen jendarte bat sustatu nahi dut ... (Jean François Lefort, Mediabask)
Euskara
Iraupena / Durée : 14:35
Data / Date : 22/12/20
Urte bukaera honetan 5 urte betetzen dira « Mediabask » proiektua aurkeztu zenetik (« Euskal Herriko Kazeta » desagertu ondoren sortutakoa). Euskal Herriko erronkak eta eztabaidak ezagutarazi nahi dituen proiektu honek 3 baliabide erabiltzen ditu : astekari bat, frantsesezko mediabask.eus webgunea eta euskarazko kazeta.eus webgune ere. Jean François Lefort, Médiabaskeko kudeatzaileak, iritzi propioa duen jendarte bat sustatu nahi dutela aitortzen dauku...
Xehetasunak : https://www.mediabask.eus/eu
Musika : Paulinho Nogueira & Toquinho « Paulinho Nogueira & Toquinho »Jatorria : RadioKultura

Erreportaiak / Reportages

Zuen bizipenen bilduma egitea da nire lanbidea ! (Terexa Lekunberri)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:31
Data / Date : 15/10/20
Euskal kultur erakundeko langilea den Terexa Lekumberri antropologoak, Ipar Euskal Herriko euskarazko ahozko memoriaren biltzea, artxibatzea eta zabaltzea kudeatzen du azken urte hauetan.
Terexak lan honen garrantzia azaltzen dauku bai eta Hazparnen iragaiten ari den « ELEKETA » erakusketarat gonbidatzen ere (azaroaren 7arte Hazparneko Mediatekan ikusgai den erakusketa honetan, lurraldeko hainbat lekukotsaun bai eta zapata fabrikaren garaia modu interaktiboan deskubritzeko parada eskaintzen da).
Xehetasunak : https://www.mintzoak.eus/eu/
Jatorria : RadioKultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Hazparneko zapatarien emigrazioa (Beñat Cuburu)
Euskara
Iraupena / Durée : 52:02
Data / Date : 12/10/20
Aste honteako Kultur Kuboan: Beñat Cuburu, ikerlari eta hizkuntz erakasleak, Hazparneko larruegile eta zapataegileen emigrazioaren historiaz nola interesatu den azaltzen dauku (Beñat Cuburuk "Emigrer au Mexique à 15 ans" liburua agertarazi berri du Elkar argitaletxean).
Musika: Medine "Gaza Soccer Beach", Amorante "Franck"
Jatorria: Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Nos jeudis sont stratégiques … (Euskal Turn Over)
Français
Iraupena / Durée : 15:42
Data / Date : 17/09/20
Euskal Turn Over est une association de jeux de stratégies située à Bayonne. Jeux de société, Warmachine, Warhammer, Battle, Art de la Guerre et Nerf (parmi d’autres !), les passionnés du Pays Basque se réunissent autour des tables de jeux tous les jeudis soirs et le 1er dimanche de chaque mois à la MVC Balichon.
Pascal Garces, Président de l’association Euskal Turn Over, nous invite à découvrir cette activité … très stratégique !
*La rentrée de l'Euskal Turnover : Jeudi 17 Septembre à 19h00 à la MVC Centre Ville de Bayonne.
Plus d’infos : https://euskal-turnover.forumactif.org/Jatorria : RadioKultura en collaboration avec Paxkal Soteras

Erreportaiak / Reportages

Josebak Olentzero trafikatzen du
Euskara
Iraupena / Durée : 12:40
Data / Date : 6/09/18
Josebak aspalditik maite du ipuinen kondatzea, eta ipuin kondalari gisa ere luzaz ibili da. Berarekin elkartu gira ipuin kondalaritzaz eta bere ibilbideaz mintzatzeko.
Musika : W .A.. Mozart - « Concerto flauta eta harparentzat »Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Frankismoaren kontra ... dinamita « kulturala » (GAUR taldea)
Euskara
Iraupena / Durée : 14:33
Data / Date : 25/07/18
Baionako Euskal Museoak Frankismo garaietako giroan murgiltzea proposatzen daukute « 1966, GAUR. Euskal arte, frankismoaren garaian » erakusketaren bidez. Euskal Museoaren zuzendaria den Rafa Zulaikak garai horretako testuinguruan sarrarazten gaitu...
Musika : Mikel Laboa « 6 »
Jatorria : Radiokultura

Mintzaldiak / Conférences

Mitoei buruzko mitoak ote ditugu?
Euskara
Iraupena / Durée :
Data / Date : 9/07/18
Anuntxi Arana euskal mitologiari buruz mintzatu zauku Uztaritzen eman mintzaldian. Hastapen batean mitologia zer den azaldu dauku, eta ondotik gure kondairetako pertsonaia ezagunenei buruz mintzatu da, ahal zelarik beste leku batzuetako kondairekin konparatuz. Azkenik, gaur egun ematen diren interpretazioneak eta horri buruzko eztabaida azaleratu da.
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Nola bizi kartzela ondotik?
Euskara
Iraupena / Durée : 09:43
Data / Date : 5/06/18
2018ko ekain hasieran, Harrera elkarteak euskal preso eta iheslari politiko ohien egoerari buruzko dokumental bat aurkeztu du. Pepu Turrillas Harrera elkarteko kidea haien lanari buruz mintzatu zauku.
Musika : Ruper Ordorika - « Ni ez naiz Noruegako errege »
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Zer lotura bada Siziliaren eta Euskal Herriaren artean?
Euskara
Iraupena / Durée : 12:18
Data / Date : 25/04/18
Andrea Siziliatik etorri zen Euskal Herrira, bi herrien arteko antzekotasunak bultzaturik. Bilbora iritsi eta gaztelera ikasten hasi zen, bainan baita euskara ere, sizilieraren egoera ezagutzeak hizkuntza minorizatuendako kontzientzia piztuarazi baitzion.
Elgarrizketa honetan, siziliarra izateagatik Erroman Euskal Herrian baino diskriminatuagoa sentitu dela aipatzen dauku Andreak.
Musika : Vinicio Capossella
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ni, bipolarra? (Eritasun bat eleberriz)
Euskara
Iraupena / Durée : 08 :06
Data / Date : 24/04/18
Maialen Heguy-Lukuren « Girgileria anderea » da 2018ko Gazteluma lehiaketako irabazlea. Eleberri honetan, bipolaritatea deitu eritasuna jasaten duen pertsonaia nagusia Parise eta Euskal Herria artean bizi da, eta bere nortasuna nola eraikitzen duen ikusten da.
Musika : Lila Downs
Jatorria : Radiokultura

Musika / Musique

Gure aitonak « artista » hitza txantxa bat bezala erabiltzen zuen (Ion Celestino)
Euskara
Iraupena / Durée : 33:01
Data / Date : 16/04/18
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.
Entzun : Ion Celestinok « Broken Brothers Brass Band» taldeak New Orleanseko musika nola berrasmatzen duen azaltzen dauku.
*Broken Brothers Brass Band taldearen « Txertaketa » diska berriko kantuekin nahasita elkarrizketaren borobiltzeko !
Musika : Broken Brothers Brass Band - « Txertaketa »
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Euskal musikaren benetako historia !
Euskara
Iraupena / Durée : 15:06
Data / Date : 19/03/18
Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek aspaldi sortu zuten « Ez dok hiru » formula : bikote artistiko bat, euskara, euskal kultura eta ironia anitz. Bikote honen azken antzerki obra ere, preseski, « Ez dok hiru » deitzen da : euskal musika dute aipagai – edo haien hitzetan, « euskal musikaren benetako historia ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Nahi duen guztiari dantzan hasi dadila gomendatzen dio Itziarrek
Euskara
Iraupena / Durée : 8:26
Data / Date : 15/03/18
16 urterekin hasi zen Itziar Argia dantza taldean, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren gidaritzapean. « Martin Zalakain » ikuskizunean herritar papera izateaz gain, dantza irakasle eta koordinatzaileetako bat da.
Elgarrizketa honetan, Itziarrek euskal dantzetan aritzeko motibatzen gaitu.
Musika : « Betiko trikitixa » – Auntxa ta Boni, Zumarragako trikitixa, Martin eta Egañazpi
Jatorria : Radiokultura

Musika / Musique

Publikoak nortasuna duen artea baloratzen du (Ander Garcia)
Euskara
Iraupena / Durée : 20 :24
Data / Date : 21/02/18
Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo kantari baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean bere kanta batzuk deskubriarazi.
Entzun : Ander Garciak jazzetik hartu inprobisaketa eta euskal kanta tradizionalak uztartzen ditu.
*Ander Garciaren « Hiru » diskako kantuekin nahasita elkarrizketaren borobiltzeko !
Musika : Ander Garcia - « Hiru »
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Horkoaz egiten naiz asko akordatu
Euskara
Iraupena / Durée : 13:38
Data / Date : 18/12/17
Zoriz ukan zuen Estitxuk Bordelen euskara erakasle gisa lan egiteko parada. Besteak beste, aurten 70 urte bete dituen Bordeleko Euskal Etxean emaiten ditu kurtsoak.
Elgarrizketa honetan, Estitxuk Bordelen indianoak bezala sentitzen dela erraiten dauku.
Musika : Huntza eta Gozategi
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Zergatik ez dute leiendek iraungitze datarik?
Euskara
Iraupena / Durée : 8:07
Data / Date : 30/11/17
Jean-François Cerquand-ek XIX.en mendean egin « Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak » bildumaren transkripzioa berrargitaratu berri du Anuntxi Aranak Gatuzain-ekin.
Elkarrizketa honetan, Anuntxik jatorrizko kondairak irakurtzearen garrantziaz ohartarazten gaitu.
Musika : Epidemicsound
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Aitzin eta gero : Barnekaldeko argazkiak bizi moduen aldaketen erakuslehio ...
Euskara
Iraupena / Durée : 12:45
Data / Date : 4/04/17
« Aitzin-Gero » argazki erakusketaren bigarren alean, Baionako Euskal Museoak Ipar Euskal Herriko barnealderat eramaiten gaitu. Ehun urte inguru dituzten argazkiak museoaren artxiboetatik atera eta toki beretik gaur egun ateratako argazkien bidez, konparaketa bisuala eskaintzea du helburu erakusketa honek.
Baionako Euskal Museoaren zuzendaria den Rafa Zulaikak argazkiak bizi moduen aldaketen erakuslehio direla esaten dauku...
Musika : Glenn Gould « Bachs Toccatas »
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ruperren sorkuntza grina eta barnealdeko aitzin eta geroa argazkien bidez.
Euskara
Iraupena / Durée : 52:59
Data / Date : 27/03/17
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Ruper Ordorikak sorkuntzan hartzen duen plazerraz eta « Gurian ostatua » bere azken lanaz hitz egin digu.
- Barnealdea aitzin eta gero erakusketak denboraren bidaia proposatzen duela erran dauku Rafa Zulaikak (Euskal Museoko zuzendaria).
Musika : Ruper Ordorika « Mare Nostrum » eta « Zatoz », Haji Ouali Ainize Perez eta Gorka Chamorro « KEBASQUE Yan-anga »
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Inautearen berpiztea eta « Azken itzulia » antzezlana
Euskara
Iraupena / Durée : 51:28
Data / Date : 6/02/17
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Euskal kulturaren transmizioa eta inaute garaiko tradizioak aipatu ditugu Joseba Aurkenerena idazlearekin.
- Txirrindularitza eta antzerkiaren arteko lotura egin du Théâtre des Chimères-ek « Azken Itzulia » bere azken antzezlanean (Txomin Heguy)
Musika : Delirium Tremens « Ni naiz naizena », Kadhja Bonet « Honeycomb » eta Pixies « Where is my mind»
Jatorria : Radiokultura

Mintzaldiak / Conférences

Les musiques traditionnelles sont-elles en danger ?
Bilingue
Iraupena / Durée :
Data / Date : 31/01/17
Pour la 5ème année, le conservatoire Maurice Ravel, l’Institut Culturel Basque, en partenariat avec Herri Soinu et avec la participation de la Fédération des associations de musiques et de danses traditionnelles, ont organisé une journée consacrée à la culture basque avec 2 musiciens invités : Garikoitz Mendizabal (txistulari) et Aitor Furundarena (accordéoniste). En leur compagnie une table ronde autour de l’enseignement des musiques traditionnelles a été menée...
Jatorria : Radiokultura