- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 2/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu... Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...
Euskara
Iraupena / Durée : 57:57
Data / Date : 21/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz... Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Kolonbian galdutako arima, euskararekin berreskuratu dut … (Laura Penagos)
Euskara
Iraupena / Durée : 16:43
Data / Date : 9/12/21
Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen laura penagos kolonbiar antzerkilaria. Dozena bat urtez tauletatik urrundua izaiteak sortu dion hutsunea, Ander Lipus aktorearekin jokatzen duen « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin betetzen ari da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola …Xehetasunak : http://www.atzerrian.eus/*« Atzerrian lurra garratz » Luhusoko Harri Xuri ikusgai 2021. abenduaren 12an.Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Erronka bat izan da emazte atzerritar bati protagonismoa uztea … (Ander Lipus)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:43
Data / Date : 7/12/21
Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea …Xehetasunak : http://www.atzerrian.eus/*« Atzerrian lurra garratz » Luhusoko Harri Xuri ikusgai 2021. abenduaren 12an.Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ai Simon ! Ez al zeneki drogak Durangoko bonbardaketak baino biktima gehiago egin zituela ? … (Ander Lipus, Zaldi Urdina)
Euskara
Iraupena / Durée : 11:15
Data / Date : 19/11/19
Simon, herriko udaltzainak, ezin du burutik kendu bere semearen heriotza. Are gutxiago drogak herrian berriz agertu ta sarraski berriak eragiten dituenean … « Zaldi Urdina », heroina eta 1980ko hamarkadako oroitzapen txarrenetarat urbiltzen gaituen antzezlan baten izena da (Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak antzeztua).
----------------------------------------------------------------------------------------------------
Ander Lipus aktoreak (Simon udaltzaina obran), drogak Durangoko bonbardaketak baino biktima gehiago egin zituela erraiten dauku... Xehetasunak : http://www.zaldiurdina.eus/Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ez dugu kanpora joan beharrik kultura aberatsen topatzeko (Ander Lipus)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:48
Data / Date : 26/03/18
Ander Lipus antzerkilari bizkaitarra Asian zehar ibilia da bertako antzerki-dantza tradizionalak ikertzen. Baina kanpoan zela, hemen ere antzerki-dantza tradizionalak ditugula ohartu zen, eta euskal kultura ere biziki aberatsa dela. Bere azken lanen artean, Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean egin « Martin Zalakain » obra dugu, hain zuzen ere dantza eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.
Elgarrizketa honetan, Anderrek euskal antzerkiari buruz duen ikuspundua azaltzen dauku.
Musika : Pablo Sarasate op.24, 23 eta 33
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Les Bascos ere matxismoaren aurka + Ander Lipus dantzan ari ?
Euskara
Iraupena / Durée : 52:08
Data / Date : 12/03/18
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Baionako Les Bascos elkarteko kidea den Beñat Gachenek LGBT kolektiboaren gaur egungo egoera eta erronkak aipatzen dizkigu.
- Ander Lipus antzerki aktoreak bere azken proiektuak aipatzen dizkigu bai eta aspaldi Indian egindako antzerki ikastaldia ere...
Musika : Soprano et Jamel Mektoub « Boycott », Gwyneth Glyn « Adra » eta Eduard Canimas « Em trenco ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Francoren bilobari gutun bat idatzi dio Ximunek ...
Euskara
Iraupena / Durée : 13:38
Data / Date : 24/10/16
« Nazismoak auzia ukan du, bai Jerusalemen, eta baita Nurembergen ere. Frankismoak ez ». Konstatazio hortatik bai eta bere familiaren ibilbidea kondutan harturik, Ximun Fuchs, antzerkilari eta taula zuzendariak « Francoren bilobari gutuna »* antzezlan berria aurkezten dauku …
*(Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiak elkalanean eramandako hirugarren proiektua).
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ospitale honetan frankista asko dabil ...
Euskara
Iraupena / Durée : 10:45
Data / Date : 24/10/16
Hirugarren aldiz, hiru lurraldeetako hainbat antzerki konpainiak elkartu dira antzezlan berezi baten sortzeko. « Artedrama », « Le Petit Théâtre de Pain » eta « Dejabu Panpin Laborategia » konpainiak « Francoren bilobari gutuna » eramanen dute Euskal Herriko taula gehienetarat.
Ander Lipus, Urko Redondo eta Manex Fuchs aktoreak frankista ugari den ospitale batetan atxeman ditugu...
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Baxe Nafarroako euskararen urtaroa, « Francoren Bilobari Gutuna » antzezlana eta Bidaia taldearen diska berria
Euskara
Iraupena / Durée : 51:13
Data / Date : 24/10/16
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Urriaren 30an Baigorrin bururatuko den Baxe Nafarroako euskararen urtaroa aipagai izan dugu Mattin Bacho euskara teknikariarekin.
- « Francoren bilobaren gutuna » antzezlanaren aitzinaurkezpena hainbat partehartzaileren eskutik.
- Mixel Ducauk aurkeztu dauku Bidaia taldearen « Hitza » izeneko diska berria.
Musika : Labrit « Horrela bai », Bidaia « Eguzkie joan da ».
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa 12/07
Euskara
Iraupena / Durée : 53:55
Data / Date : 7/12/15
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.
Aldi honetan emankizun berezia prestatu dizuegu, Durangoko Azoka dela eta.
Etxekoak antzezlanaz aritu gira ere bai.
Musika : Alperrik da apaintzea – JP Lohian ; Ontziak, Kanoiak, Itsaso Gorri Baten Gainean & FIN - Ekiza
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Nortzuk dira etxekoak?
Euskara
Iraupena / Durée : 14:08
Data / Date : 4/11/15
Ander Lipusek Huts Teatroarekin sortutako azken antzezlana aurkezten digu."Etxekoak", gaur egun pil-pilean den gai nagusi baten inguruan. Nortzuk dira etxekoak eta nor da atzerritar lur honetan? Konda zitekeen guztia kondatu digu!
http://www.etxekoak.eus/

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa 10/26
Euskara
Iraupena / Durée : 51:01
Data / Date : 26/10/15
Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei.
Aldi honetan Ander Lipus izan dugu mikro aurrean Etxekoak antzerkia aipatzeko, azaroaren 1an estreinatuko dutena Luhuson.
Allandek Maïwenn-en Mon Roi filma aipatu digu, eta Mikel filmen Flop 10az aritu da.
Asteburuko irteera proposamenak ere aipatu ditugu, hau dena musika atseginarekin batera.
Peiremans+, Son Lux, Pier Paul Berzaitz
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

SOLASEAN #1 Ander Lipus eta Antton Luku
Euskara
Iraupena / Durée : 1:11:44
Data / Date : 27/01/15
Solastea beti izan dugu gustuko euskaldunok. Hala ere azken aldi honetan iruditzen zaigu erantzuteko intentzioarekin entzuten dugula solaskidearen errana eta ez entzutearen plazer soilagatik. Emankizun berri honetan lasaitasunez azaltzen saiatuko gara landutako gaia. Hilabetero gonbidatuak eta musika goxoa.
Hilabete honetako gonbidatuak: Ander Lipus eta Antton Luku
Gaia: Antzerkiaren inguruan aritu gara, nondik gatozen eta noruntz goazen ("Libertitzeaz" liburua baliatuz), gaur egungo erronkak eta etorkizunean antzerkiak (osasunez) biziraun dezan pista batzuk eman dizkigute gonbidatuek.
Jatorria: Radiokultura
Musika: Malatu

Erreportaiak / Reportages

Hamlet : antzerki ezezaguna … zinez !
Euskara
Iraupena / Durée : 12 :14
Data / Date : 5/11/13
Ainitzek pentsa dezakete William Shakespearen obra hau (Hamlet), munduko antzerki ezagunena dela. Luhusoko Harri Xuri gelan hiru konpainien artean (Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu) prestatu ta aurkeztu duten euskarazko adaptazioa aldiz, zinez ezezaguna dela frogatuko dizue. Ximun Fuchs zuzendariak gako batzuk azaltzen dizkigu …
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Aktore bizitzaren abenturak eta penak … (Ximun Fuchs).
Euskara
Iraupena / Durée : 08 :04
Data / Date : 5/11/13
Hamlet antzezlanaren karietarat, Ximun Fuhs, « Le Petit Théâtre de Pain » taldeko aktore ta zuzendariarekin solastatzeko denbora hartu dugu : antzerkilaritzaz, zuzendartitzaz, talde bizitzaz, mementu goxo ta ez hain goxoetaz …
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Je ne suis pas très bonne vendeuse … (Elorri, Le Petit Théâtre de Pain)
Français
Iraupena / Durée : 14 :40
Data / Date : 5/11/13
Dans une compagnie de théâtre comme « Le Petit Théâtre de Pain » il n y a pas que des acteurs. Elorri Etcheberry par exemple, fait partie de l’équipe administrative et s’occupe de production, logistique et diffusion. Elorri nous dévoile l’envers du décor …
Jatorria : Radiokultura.

Musika / Musique

Tetelekeri hauek ez ditugu entzun nahi !
Euskara
Iraupena / Durée : 03 :31
Data / Date : 30/07/13
Miarritzeko « Bi Harriz Lau Xori » festibalaren karietarat, « Publikoari gorroto » antzerki obra ikusteko parada izan dugu 2013 martxoan. Manex Fuchs-ek idatzi duen obra huntan, Ander Lipus dugu aktore nagusia. Zati txiki baten entzutea proposatzen dautzugu …
Jatorria / source : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Tetelekeri hauek ez ditugu entzun nahi !
Euskara
Iraupena / Durée : 03 :31
Data / Date : 16/04/13
Miarritzeko « Bi Harriz Lau Xori » festibalaren karietarat, « Publikoari gorroto » antzerki obra ikusteko parada izan dugu 2013 martxoan. Manex Fuchs-ek idatzi duen obra huntan, Ander Lipus dugu aktore nagusia. Zati txiki baten entzutea proposatzen dautzugu …
Jatorria / source : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Jendearen aurrean beti izerditan naiz ! (Ander Lipus)
Euskara
Iraupena / Durée : 14 :57
Data / Date : 16/04/13
Ander Lipus, Markinako antzerki aktorea, Miarritzeko « Bi Harriz Lau Xori » festibalaren karietarat « Publikoari gorroto » antzerki obra eman ondoren elkarrizketaratu dugu. Galdera da : publikoari zinez gorroto al dio Anderek ?
Jatorria : Radiokultura.