- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 2/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu... Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...
Euskara
Iraupena / Durée : 57:57
Data / Date : 21/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz... Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Kolonbian galdutako arima, euskararekin berreskuratu dut … (Laura Penagos)
Euskara
Iraupena / Durée : 16:43
Data / Date : 9/12/21
Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen laura penagos kolonbiar antzerkilaria. Dozena bat urtez tauletatik urrundua izaiteak sortu dion hutsunea, Ander Lipus aktorearekin jokatzen duen « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin betetzen ari da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola …Xehetasunak : http://www.atzerrian.eus/*« Atzerrian lurra garratz » Luhusoko Harri Xuri ikusgai 2021. abenduaren 12an.Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Erronka bat izan da emazte atzerritar bati protagonismoa uztea … (Ander Lipus)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:43
Data / Date : 7/12/21
Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea …Xehetasunak : http://www.atzerrian.eus/*« Atzerrian lurra garratz » Luhusoko Harri Xuri ikusgai 2021. abenduaren 12an.Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Bizirik #91 : Lurra eta etxebizitza errotik birpentsatu !
Euskara
Iraupena / Durée : 33:28
Data / Date : 16/11/21
Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen du. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu. Hilabetero gai nagusi bat aipatuko dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak segi itzazu eta dena musikan ! Bizirik #91 : Lurra eta etxebizitza errotik birpentsatu ! Jatorria : Bizi mugimendua (Radiokultura eta Euskal Irratietan hedatua)

Erreportaiak / Reportages

Et non, B.L.E. ne veut surtout pas être la Hotline de l’agriculture ! (Thomas Erguy, association BLE 2/2)
Français
Iraupena / Durée : 15:10
Data / Date : 1/06/21
Basée à Ostabat, en Basse Navarre, l’association B.L.E. travaille à développer une agriculture biologique, autonome, locale et solidaire en Iparralde.
Ecoutez la deuxième partie (2/2) : Thomas Erguy, Coordinateur de B.L.E., nous dévoile ce que l’association souhaite (et ne souhaite pas) faire pour accompagner les agriculteurs du Pays Basque.Plus d’infos : https://www.arrapitz.eus/les-associations-reseau-arrapitz/biharko-lurraren-elkartea/
Musika : Ana Vidovic « Live from St Marks »
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Bizi dugun garai agrokimikoa … parentesi bat baizik ez dela sinesten dut ! (Thomas Erguy, BLE elkartea 2/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 14:52
Data / Date : 1/06/21
Izuran kokatua den BLE elkarteak (Biharko Lurraren Elkartea) 25 urte darama laborantxa autonomo, ekonomoa eta biologikoa garatzen Ipar Euskal Herrian.
Entzun bigarren partea : Thomas Erguy, B.L.E. elkartearen koordinatzaileak, segurtatzen dauku azken hamarkadetan bizi dugun garai agrokimikoa « parentesi » bat baizik ez dela...Xehetasunak : https://www.arrapitz.eus/eu/elkarteak/biharko-lurraren-elkartea/
Musika : Ana Vidovic « Live from St Marks »
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

2tik 400erat 25 urtetan … lana egina izan da ! (Thomas Erguy, BLE elkartea 1/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:35
Data / Date : 26/05/21
Izuran kokatua den BLE elkarteak (Biharko Lurraren Elkartea) 25 urte darama laborantxa autonomo, ekonomoa eta biologikoa garatzen Ipar Euskal Herrian.
Elkartearen koordinatzailea den Thomas Erguyk laborariekin eramaiten duten lana aurkezteaz gain, zertifikazio ekologikoa duten etxaldeen garapena nola lortu den azaltzen dauku … (hasierako 2 etxaldeetatik gaur egungo 400etarat pasatuz!).Xehetasunak : https://www.arrapitz.eus/eu/elkarteak/biharko-lurraren-elkartea/
Musika : Ana Vidovic « Live from St Marks »
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Biharko lurra, gaurko laborantza Izuran !
Euskara
Iraupena / Durée : 54:50
Data / Date : 10/05/21
Aste honetako Kultur Kuboan:
Thomas Erguyk laborantza autonomo eta ekonomo bat sustatzen duen Biharko Lurraren Elkartea aurkezten dauku...
Musika: Little Simz "Introvert", Ziztada & Rlantz "Lorearen arantzak"
Jatorria: Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Minutu bat … « Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua »endako (Edorta Jimenez)
Euskara
Iraupena / Durée : 06:30
Data / Date : 16/04/20
Liburu hau guk irakurriko dautzugu ! Edo, hobeki erraiteko, orrialde pare bateko pasaldia... Irakurtzeko gogoa pizteko (edo berpizteko) egina den kronika huntan garai eta estilo desberdinetako liburuak aipatuko dizkizugu.
Liburua : « Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua », Idazlea : Edorta Jimenez
Jatorria : RadioKultura

Erreportaiak / Reportages

Baratze bat nahi dizut egin... (Jakoba Errekondo, paisajista)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:43
Data / Date : 22/03/17
Jakoba Errekondo agronomoa eta paisajista da. Baita eskarmentu handiko dibulgatzaile eta komunikatzaile aparta. Aspalditik zabaltzen du Ama Lurraren aldeko mezua, pasioz eta trebeziaz, hainbat hedabidetan. « Argia » astekaria kasu. Elkarrizketa honetan gure baratzetan ekoizten diren antzineko zein landare mota berriak, senda belarrak, zuhaitz, loreak baina baita herri jakinduria edo espiritualitatea. Baratza eta bizitza lotura eginez.
Xehetasunak: www.bizibaratzea.eus
Musika : Robert Schumann « Scène de forêt » / Ravel « Pavane pour une infante défunte »
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Krisirik pairatzen ez duen komertzioa … (Hazparneko BioLurra)
Euskara
Iraupena / Durée : 06 :38
Data / Date : 5/11/13
Ekoizpen ekologikoko saltegi gehienak kostaldean zirela ikusirik, Jon Oihenartek erabaki zuen Hazparnen horrelako komertzio baten idekitzea. Jonek kontatzen digu zer nolako bidea egin duen 2007an BioLurra deitutako saltegia ireki zuenetik eta zergaitik harro sentitzen den.
Musika : Juan Karlos Perez “Hau berua”Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Le commerce qui ne subit pas la crise … (BioLurra Hasparren)
Français
Iraupena / Durée : 08 :33
Data / Date : 5/11/13
Lui-même consommateur de produits biologiques, Jon Oihenart nous raconte pourquoi et comment a-t-il décidé d’ouvrir Bio Lurra à Hasparren, commerce dédié à la vente de ce type de produits. Jon nous avoue les effets positifs des derniers scandales alimentaires sur la fréquentation de son commerce…
Musika : Juan Karlos Perez “Hau berua”Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Zer etorkizun nekazaritza ekologikoarendako (EHKO 2/2).
Euskara
Iraupena / Durée : 16 :58
Data / Date : 15/10/13
Itziar Orbezua urte bat pasatu du EHKO (Euskal Herriko nekazaritza ekologiko elkarteen kolektiboa) proiektua garatzen. Nahiz eta kolektibo honen lana publikoki ez agertarazi oraino, lan izigarri interesgarria egin dutela erraiten dauku Itziarrek …
Parte 2 (2/2)
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Quel avenir pour l’agriculture biologique (EHKO 2/2).
Français
Iraupena / Durée : 12 :44
Data / Date : 15/10/13
Après plus d’un passé à développer le projet EHKO (Collectif des associations d’agriculture biologique du Pays Basque), Itziar Orbezua est très satisfaite. Malgré que leurs réunions soient inconnues du grand public, Itziar est convaincu du bien fondé du projet …
Partie 2 (2/2)
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

EHKO : ezkutuan lan egiten duen kolektiboa …
Euskara
Iraupena / Durée : 16 :54
Data / Date : 2/10/13
Itziar Orbezua urte bat pasatu du EHKO (Euskal Herriko nekazaritza ekologiko elkarteen kolektiboa) proiektua garatzen. Nahiz eta kolektibo honen lana publikoki ez agertarazi oraino, lan izigarri interesgarria egin dutela erraiten dauku Itziarrek …
Parte 1 (1/2)
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

EHKO : qui a entendu parler de ce collectif ?
Français
Iraupena / Durée : 12 :04
Data / Date : 2/10/13
Après plus d’un passé à développer le projet EHKO (Collectif des associations d’agriculture biologique du Pays Basque), Itziar Orbezua est très satisfaite. Malgré que leurs réunions soient inconnues du grand public, Itziar est convaincu du bien fondé du projet …
Partie 1 (1/2)
Jatorria : Radiokultura.