- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 2/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu... Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Haurrekiko « Errespetua, ulermena eta maitasuna » sustatu behar dugu (Margaux Souveste)
Euskara
Iraupena / Durée : 18:14
Data / Date : 26/04/22
Margaux Souveste haurhezitzaileak, Hazparnen kokatua den Laguntza Etxerat elkartearen haurtzainen bitartekaritzan lan egiten du.
Entzun ezazue Margaux-k: haurtzaindegi modu desberdinen berezitasunak azaltzen dizkigu (taldean antolatuta edota etxean bakarka ari direnak), haurtzaro ttipiaz ikusmoldea emanez.
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Quand des lycéens (s’)interrogent (sur) les pensées du sculpteur (Zigor ... ikasleek galdezketaturik)
Bilingue
Iraupena / Durée : 12:19
Data / Date : 21/04/22
Tous les ans, le lycée Armand David d’Hazparne invite un artiste pour mettre en place un projet avec les élèves.
Cette année, les jeunes ont eu l’occasion de participer à un projet autour de l’arbre avec le sculpteur Kepa Akixo, plus connu sous le nom de Zigor.
Afin de mieux le connaître, les élèves lui ont préparé quelques questions auxquelles il a pris plaisir à répondre.
Ecoutez l’artiste qui espère peut être éveiller une vocation chez ces jeunes gens.
Urtero, Hazparneko Armand David lizeoak, artista bat gonbidatzen du proiektu berezi bat sortzeko gazteekin.
2022 urtean, Zigor eskultorearekin lan egin dute eta berarekin solastatzeko parada ukan dute .
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Haurrekiko « Errespetua, ulermena eta maitasuna » sustatu behar dugu … (Laguntza etxerat)
Euskara
Iraupena / Durée : 51:07
Data / Date : 11/04/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Margaux Souveste haur hezitzaileak, Hazparnen kokatua den Laguntza Etxerat elkartearen haurtzainen bitartekaritzan lan egiten du.Margaux-k haurtzaindegi modu desberdinen berezitasunak azaltzen dizkigu (taldean antolatuta edota etxean bakarka ari direnak), haurtzaro ttipiaz duen ikusmoldea emanez...Musika : Joseba Tapia « Hemen dago », Berri Txarrak « Poligrafo bakarra ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Hazparneko mediateka : 20 urtez emozioak partekatzen ...
Euskara
Iraupena / Durée : 14:35
Data / Date : 22/03/22
Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urteko martxoan. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du.
Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu...
Xehetasunak : https://mediatheque.hasparren.fr/
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Mister Saguak bueltan da !? … (Yves Bidart)
Euskara
Iraupena / Durée : 56:40
Data / Date : 31/01/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko « Mister Saguak » taldeak 90 hamarkadako rock eszena markatu zuen. Yves Bidart taldearen kantariak, izen berezi honen jatorria aipatzeaz gain, diska berri bat grabatzeko asmoa badutela aitortzen dauku......Musika : Mister Saguak « Amarrainak » & « Pilota ez », Aurora « It happened quiet », La Polla Records « En el sitio donde yo vivo », Emma Russack « All my dreaming ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Genero desberdintasunaz «Urmaela» + Rallyen pasioa Xanekin ...
Euskara
Iraupena / Durée : 57:45
Data / Date : 15/11/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Kiribil konpainia, Senperen kokatutako elkarte artistiko bat da, nun arreta berezia ematen zaion gizakiari. Charlotte Guilharetzek, haur, gazte eta helduek generoarekiko duten ikuspegiaz sortutako « Urmaela » obra aurkezten dauku... Bestalde, Hazparneko Elizaberri auzoan Rallyen pasioa deskubritu zuen Xan Arotcarenarekin mintzatzeko parada izan dugu. Xan beti oroituko da bere rally auto barnean lehen aldiz entzun duelarik : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen ! Musika : Perota Chingo « Rie Chinito », Rita Payes i Elisabeth Roma « El-marabino ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Muskildiko gazteen kulturgune berritik Hazparneko gaztetxe okupaturat !
Euskara
Iraupena / Durée : 58:28
Data / Date : 25/10/21
Aste honetako Kultur Kuboan : 2021. irailaren hasieran, Muskildiko Chistera ostatuak bere ateak berriz ireki ditu … 40 urtez itxiak izan ondoren ! Hemendik aurrera eraikina kulturgune bat bilakatuko da. Maika Etxekopar, antzerkilari ta kantariak, Xiberoko « gaztetxe » berri hau aurkezten dauku « Elixagaigai #1 » besta egunean...Bestalde, 2021. abuztuaren bukaeran, Hazparneko Ttattola Gaztetxeko kideek herri honetan urte luzaz erabilerarik gabe zen eraikin bat okupatu ta berritzen hasi ziren, kultur ta gazteen arteko bilgune baten izaiteko asmoarekin. Irailaren 13an frantses polizia eraikinean sartu, 2 gazte atxilotu ta ateen zerragailuak aldatu zituen. Ttattola Gaztetxeko kidea den Julenekin mintzatu gara, Hazparneko gazteen ibilbidea deskubritzeko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko...... Bukatzeko, Muskildiko « Elixagaigai #1 » besta egunean arotzaren lana ezagutarazteko asmoz, Liginagako Pettek burdinari forma nola emaiten den azaldu zaukun...Musika : Afrocubism « Al vaiven de mi carreta » (feat. Toumani Diabate, Eliades Ochoa, Bassekou Kouyate), Furunda « Juanita ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Beti oroituko naiz : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen ! … (Xan Arotcarena)
Euskara
Iraupena / Durée : 13:49
Data / Date : 21/10/21
Haur denboran bere Hazparneko Elizaberri auzoan Rally bat pasatzen lehen aldiz ikusi zuelarik, Xan Arotcarenak autoen zaletasuna deskubritu zuen. 2019an, beste pilotu baten auto preparatua erosi ondoren, frantziako rally tapelketan parte hartzerat animatu zen.Xan beti oroituko da bere rally auto barnean lehen aldiz entzun duelarik : 5, 4, 3, 2, 1 Goazeeeen ! Jatorria : Radiokultura

Mintzaldiak / Conférences

Mintzaldia : Haritz Barnetik Eihartzeara (Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra)
Euskara
Iraupena / Durée :
Data / Date : 14/10/21
Txomin Heguyk joan den urriaren 1ean « Haritz Barnetik Eihartzeara, Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra » mintzaldia eskaini du (La Fabrique Affamée Antzerki Taldeak antolaturik, ZUBI ekitaldiaren karietarat).
Deskubri ezazue Hazparneko kultur pasarte garrantzitsu honen kondakizuna. Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Urrian pilotak arrosak dira ! (Henri Errandonea, Pilota batzordea)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:31
Data / Date : 12/10/21
2021. urrian, lehen aldikotz, Ipar Euskal Herriko Pilota Batzodeak bularreko minbiziaren kontrako borrokaren alde « Pilota Arrosa » deitutako ekimena antolatu du.Henri Errandonea, Iparraldeko Pilota batzordeko idazkari nagusiak, elkartearen proiektu orokorra aipatzeaz gain, urriaren 24an iraganen den egun berezi hau aurkezten dauku...Xehetasunak : https://comite-pelote-basque.eus/eu/ Musika : Elmore Judd « Unborn Again » Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Hazparneko Zubi kulturala + Jarleku industrial bat Euskal Museoan !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:10
Data / Date : 27/09/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko kultur pasarte garrantzitsu baten kondakizuna egiteko asmoa duen Txomin Heguyrekin mintzatzeko parada izan dugu. Txominek heldu den urriaren 1ean « Haritz Barnetik Eihartzeara, Hazparneko kultur bizitzaren gorabeherak 1970tik 1990ra » mintzaldia eskainiko du (La Fabrique Affamée Antzerki Taldeak antolaturik, ZUBI ekitaldiaren karietarat).Bestalde Gilles Chaudières, Sokoa lantegiko komunikazio arduradunak, enpresa honen jarleku pare bat Euskal Museoan erakusgai izaitearen arrazoinak azaltzen dizkigu...Musika : Mugaldekoak « Utzi hiltzen nire gisa », The B-52s « Lava ».Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Vicissitudes de la vie culturelle d’Hasparren de 1970 à 1990 ...
Français
Iraupena / Durée : 11:01
Data / Date : 27/09/21
Organisée par la Compagnie La Fabrique Affamée dans le cadre de PASSERELLE, Txomin Heguy donnera la conférence « Vicissitudes de la vie culturelle d’Hasparren de 1970 à 1990 » (Cinéma Haritz Barne, vendredi 1er octobre 2021 à 19h).Arnaud Marsan, de la Compagnie La Fabrique Affamée, nous présente cette soirée (qui démarrera au cinéma Haritz Barne pour terminer par un pot convivial au parc Eihartzeara), et émet le souhait que cette conférence participe au bouillonnement de la vie culturelle à Hasparren en s’inspirant du passé...Musika : Clever Girl « No Drum and Bass in the Jazz Room »Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

AEK Keriak #3 : Hazparneko 2 taldeen bisita aberasgarria (eta musikala) !
Euskara
Iraupena / Durée : 34:41
Data / Date : 8/09/21
2021 uda honetan, Hazparneko AEK-ko 2 ikasle taldeen bisita ukan dugu gure estudioetan … Pantxix Bidart eta Bixentek animatu dituzte bere ikasleak irrati emankizun kultural (ta bikain!) baten ekoiztera !Entzun hirugarren emankizuna : AEK Keriak #3 : kronikak eta zuzenezko kontzertua ! Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Zein da bidea pilota lehen kirola izaiteko ? (duela 40 urte zen bezala !) … (Henri Errandonea)
Euskara
Iraupena / Durée : 18:24
Data / Date : 6/07/21
Ipar Euskal Herriko Pilota Batzodeak, txapelketak antolatzeaz gain, etorkizunari begira kirol honen zaletasuna hobeto transmititzeko helburuarekin lanean ari da azken urte hauetan.
Henri Errandonea, Pilota Batzordearen idazkari nagusiak, pilota lehen kirola izaiteko (duela 40 urte zen bezala) aukeratu duten bidea azaltzen dauku...
Xehetasunak : https://comite-pelote-basque.eus/eu/
Musika : FleuvesJatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa: Pilotaren etorkizuna gaur jokatzen den partida bat da ...
Euskara
Iraupena / Durée : 58:47
Data / Date : 21/06/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Ipar Euskal Herriko Pilota Batzodeak, txapelketak antolatzeaz gain, etorkizunari begira kirol honen zaletasuna hobeto transmititzeko helburuarekin lanean ari da azken urte hauetan.
Henri Errandonea, Pilota Batzordearen idazkari nagusia, Antton Amulet, pilotari eta hezitzailea eta Iban Iriart Urruti, hezitzaileak izan ditugu solaskide gure Hazparneko estudioetan...Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

AEK Keriak #2 : Hazparneko gaueskolako ikastaldi kulturala !
Euskara
Iraupena / Durée : 38:01
Data / Date : 27/05/21
2021 udaberri honetan, AEK-k Baionan proposatutako ikastaldi batetarat hurbildu gara … Pantxix Bidartek animatu baititu bere ikasleak irrati emankizun kultural (ta bikain!) baten ekoiztera !Entzun bigarren emankizuna : AEK Keriak #2 : Corinne, Jenofa, Laurence, Stéphanie, Jean Paul, Argitxu eta Kattin emankizun kultural bikain hau aurkezten dizue ! Musika : McOnak « sutara », Xutik « Arbaso » eta Mikel Laboa « Martxa baten lehen notak ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Kultura itzulika ta itzulika … Hazparnen ere !
Euskara
Iraupena / Durée : 05:14
Data / Date : 6/05/21
Hazparneko plazarat eramaiten zaituztegu musika eta artea lagun; Maite Garra (LagunArte konpainia) eta Pantxika Telleriak (Elirale konpainia) kulturaren egoeraz pundua egiten digutela... Musika: Hazpaneko musikari « itzulikatzaileak » plazatik zuznenean...
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Nolakoak izango dira lehengo begiradak ? (Koldo Amestoy 2/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 12:37
Data / Date : 20/04/21
Gure irudimena hitz soilen bidez lantzen eta areagotzen trebea da Koldo Amestoy Hazpandar kondalaria. Berarekin berriz bildu gara azken urte berezi honetan landu dituen proiektu desberdinen aipatzeko … (heien artean « Elkano battela, xumea baina gurea »). Entzun bigarren partea (2/2) : Koldok Elkanoren battelaz asmatutako kondaira aipatzeaz gain, publikoaren begirada (pandemia ondoren) nolakoa izango den jakin nahi duela aitortzen dauku … Musika : Les Zéoles « Sur mesure » Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Gure sekretua ? Hitzekin jendeen baitan sartzea ! (Koldo Amestoy 1/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 15:10
Data / Date : 15/04/21
Gure irudimena hitz soilen bidez lantzen eta areagotzen trebea da Koldo Amestoy Hazpandar kondalaria. Berarekin berriz bildu gara azken urte berezi honetan landu dituen proiektu desberdinen aipatzeko … (heien artean « Elkano battela, xumea baina gurea »). Entzun lehen partea (1/2) : Koldok kondalarien sekretua salatzen dauku … (hitzen bidez jendeen baitan sartzea nola lortzen duen). Musika : Les Zéoles « Sur mesure »
Jatorria : Radiokultura