Kategoriak | Catégories
Emaitza | Résultats de recherche (24 résultats)

Hendaiako geltokian den espazio honetan ez duzue treinik hartuko … (Borderline Fabrika)
Ander Fernandez musikari ta artistarekin elkartu gara Hendaiako geltokian « Borderline Fabrika » proiektua hobeto ezagutzeko eta gune berezi honen dinamika berriaz solastazeko.
Xehetasunak : https://borderlinefabrika.weebly.com/
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maianaren istorio koloretsuak... !
Aste honetako Kultur Kuboan : Maiana Agorrody, Uztariztar artista eta erakaslearekin solastatzeko parada izan dugu. Artearen bidez istorioak kondatzeko bururatzen zaizkion irudiak nola ateratzen dituen azaldu zigun Maianak.
* Maianaren mundu zatitxo bat zeharkatzen ahal duzue, martxoaren 4tik maiatzaren 25 arte, Miarritzeko Atabalen « DYSTROPIK » deitzen den erakusketaren bidez.
Musika : Molo Sayat « Adame», Wintersleep « Weighty ghost ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …
Aste honetako Kultur Kuboan : Euskararen Urtaroaren karietarat antolatutako « Gustuaren kantua » tailerran Maider Cigarroa, kantaria eta musika-terapeuta ezagutu genuen, Tailer berezi honetan janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren. Maiderrek bere ibilbidea eta eskaintza aipatzen dauku.
Bestalde, Juan Aizpitarte, Hazparnen bizi den gipuzkoar artistak, sorkuntza garaikidearekin duen harremana eta garatzen dituen proiektuak azaltzen dizkigu...
Musika : David Bowie « The laughing gnome », M83 « Outro », Rodeo « Sugeak », Alos Quartet « Uretan », J.S. Bach « Minuet in g major BW114 », Otava Yo « Zalivochka ».
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa: Itsasertze artistikoa Nagorerekin + Harat Honaka Klodekin !
Aste honetako Kultur Kuboan : Nagore Amenabarro, margolaria eta Baionako Arte Eskolako erakaslearekin Angeluko itsasertzean elkartu gara. Bi urte guziz espazio publikoan antolatua den « La Littorale / Itsasertzea » deitutako arte garaikidearen erakusketan, ibilaldi-bisita moduko bat animatu du Nagorek...
Bestalde, azken 20 urte hauetan rock musikan aritu ondoren, euskal folk talde bat sortzeko gogoak zituen Klod Etxeberri xiberotar musikariak. Klodek bere ibilbidea aipatzeaz gain, « Harat Honaka » taldea aurkezten dauku...
Musika : Fizt&Furiuz « Bizi adierazpenaren mendekua », Harat Honaka « Itzal eta Argi », Hertzainak « Egunero ».
Jatorria : Radiokultura

On n'a pas encore trouvé la recette de l'or (1ère partie)
Kattina Urruty, artisane, nous fait découvrir son métier, la poterie. Pour cela, nous l'avons rencontrée dans l'atelier de l'association Axuri'arte de Sare.
Dans cette première partie, Kattina nous parle de ses débuts et nous explique en quoi consiste la magie de la poterie.
Musika : Felpeyu
Jatorria : Radiokultura

Frankismoaren kontra ... dinamita « kulturala » (GAUR taldea)
Baionako Euskal Museoak Frankismo garaietako giroan murgiltzea proposatzen daukute « 1966, GAUR. Euskal arte, frankismoaren garaian » erakusketaren bidez. Euskal Museoaren zuzendaria den Rafa Zulaikak garai horretako testuinguruan sarrarazten gaitu...
Musika : Mikel Laboa « 6 »
Jatorria : Radiokultura

Kultur Kuboa : Bastidan Larrazkenetik Primaderarat batbatean + Nagore, Amezketako artista Baionan erakasle ...
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku...
- Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu...
Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ».
Jatorria : Radiokultura

Museoetako tentsioa hautsi nahi du Mariak
Maria Altuna Lizarragak ttipia zenetik maitatu du artea. Memoria, jolasa eta eguneroko lana uztartzen ditu bere artelanetan, horrendako zeramika, zura eta margoak bezalako materialeak baliatuz. Bainan haren obrak ez dira soilik ikusteko, ukitzeko eta sentitzeko ere badira.
Elgarrizketa honetan, Mariak haren obren deskubritzera gomitatzen gaitu.
Musika : Toto Toralbo
Jatorria : Radiokultura

Liburu honekin, haurrek artea zer den ulertuko dute
IKAS-ek haurrendako argitaratu « Arteen Historia » ikasliburuan, Unai Zubeldiak Europako eta Euskal Herriko arteak elkarrekiko duten lotura erakusten du, kasu batzuetan mundu mailako arte mugimenduen barnean direla ikustarazteraino. 9 eta 11 urte arteko haurrentzat egin ikasliburu hau hiru zatitan banatua da : arte lanen irudien fitxa batzuk, erakaslearen liburua eta horman ematen ahal den ardatz kronologiko bat.
Elgarrizketa honetan, Unaik materiale pedagogiko honi buruzko xehetasun gehiago emanen dauzkigu.
Musika : Kalakan & Duo L'Incontro
Jatorria : Radiokultura

Arte eta natura arteko ibilbidea Abadian (Aintzane Lasarte, CPIE euskal itsasbazterra)
Nekatoenean hartu dugu hitzordua Aintzane Lasarterekin. CPIEko langilea, Abadiara etortzen diren idazle eta artistekin harremanak egiten ditu. Euskal itsasbazterraren behatokitik, Asporotsttipi izena duen baserritik abiatuta ibilbide berezia antolatu du Lasartek, Hendaian ospatu den euskararen hilabetearen karietara.
Jatorria : Radiokultura.

Entre satisfaction et manque du pays (Art et Diaspora) ...
Parfois il est important d'avoir des clés de compréhension afin de mieux appréhender des œuvres d'art contemporaines. Viviane Delpech, Commissaire de l’exposition « Regards d’artistes sur la diaspora basque », nous dévoile les dessous de 3 œuvres …
PRESENTATION 2/2 : les œuvres de Taki Bibelas, Xabier Soubelet et Camille Masson Talensier.
Musika : Oreka TX
Jatorria : Radiokultura

Voyagez immobile avec Viviane (Art et Diaspora) ...
Parfois il est important d'avoir des clés de compréhension afin de mieux appréhender des œuvres d'art contemporaines. Viviane Delpech, Commissaire de l’exposition « Regards d’artistes sur la diaspora basque », nous dévoile les dessous de 2 œuvres …
PRESENTATION 1/2 : les œuvres d'Anne Marie Jeannou et Caroline de Otero,
Musika : Oreka TX
Jatorria : Radiokultura

La Diaspora basque est belle à voir ...
La diaspora basque est un topos bien connu de la recherche en anthropologie, histoire, linguistique et littérature. On ne peut guère en dire autant de son rapport avec les arts. L’exposition « Regards d’artistes sur la diaspora basque », organisée par Eusko Ikaskuntza, souhaite faire connaître autrement cet important pan d’histoire et d’actualité. Vivianne Delpech, Coordinatrice du projet, nous dévoile pourquoi cette exposition touche tout le monde …
Musika : Oreka TX
Jatorria : Radiokultura

Javier Ciga margolariari buruzko erakusketaren bisita gidatua
Urriaren 4a arte, Javier Ciga iruñar margolari ospetsuaren 40 obra Baionako Euskal Museoan izanen dira. Potretetan aditua, bere tinduak pertsonen intimitatean sartzen dira, begien bidez hainbat sentimendu pasaraziz. Interesgarria benetan...
Jatorria : Radiokultura

Urki eta Nazaret, amodio ixtorio bat … kartzelan !
Lauka teatroak Xabier Mendigurenek idatzitako « Amiodioaren ziega » obra taularatu dute aurten: Aitor preso dago. Miren, bere bikotea, bisitatzera joaten zaio. Konturatu gabe pasatzen da denbora, ziega honetan. Amodioa dute eginkizun. Bainan noiz arte irauten du maitasunak? Nola aldatzen dira ametsak barnean edo kanpoan zaudelarik? Eta beldurrak?
Obraren zati batzuekin tartekaturik, Urki eta Nazaret antzerkilarien azalpenak entzutea proposatzen dautzuegu.
Jatorria : Radiokultura.

Alice, Latsagi miresgarrien herrian ...
Ez da hain aspaldi emazteak arropa eskuz garbitzen zutela. Halaere, herrietako latsagietan egiten zuten lan gogor honek alde on bat bazulea erraiten ahal dugu : eien arteko harremana eta trukaketa guneak zirela hain zuzen ere. Heletako « Ba-Sarea » elkarte berriak, leku hauen arlo soziala berrikusi nahi dute arte ibilaldi baten bitartez. Alice Tucker, arte bitartekariak, « Latsagietan » proiektua aurkezten dauku.
Xehetasunak : http://www.soropila.fr/Basarea/
Musika : Air « Moon Safari »
Jatorria : Radiokultura.

L'art au Lavoir … sans en (l)avoir l'air !
Il n y a pas si longtemps les femmes effectuaient la (très) dur labeur du lavage à la main. Mais au-delà de cet aspect contraignant, les lavoirs des villages étaient aussi des lieux d'échanges et de rencontres. La nouvelle association d'Hélette « Ba-Sarea », souhaite réinventer une fonction sociale de ces lieux à travers un parcours artistique. Chloé Pineau, médiatrice d'art et de patrimoine, nous présente le projet « Latsagietan ».
Plus d'infos : http://www.soropila.fr/Basarea/
Musika : Air « Moon Safari »
Jatorria : Radiokultura.

Nun dira mugak ?
Euskararen Erakunde Publikoan lan eginez gain, Ttitto Aguerre zizelkaria da. Gaur, "Mugak" bere erakusketa triptikoaren bigarren leihoa ikusgai da Angeluko Beatrix Enean. Zurak, papera, arrokak... anitzak dira erabiltzen dituen materiak, erakusketa intimo bezain ireki honetan.
Musika : Hugo Kant
Jatorria : Radiokultura

"The Balde": preziorik gabeko altxorra.
OVNI hitza definizio on bat omen da The Balde aldizkariarentzat. Elebiduna (euskaraz eta ingelesez) paperean eta sarean argitaratua, dohainik eta kalitate handikoa, guztiz desberdina da euskal komunikabideen panoraman. Arte ezberdinak uztartzeko eta euskal irudigintzaren ibilbidean harriak jartzeko asmoarekin sortu zuten Iñigo Martinez, Martin Etxauri eta Koldo Almandozek duela hamabi urte. Azken honekin aritu gara proiektu interesgarri honi buruz.
Jatorria: Radiokultura
Musika: Kashbad
http://www.thebalde.net/
Bigarren atala hemen: http://bit.ly/1u0xQWj

Espektakulua kontsumitzen da, kultura...
OVNI hitza definizio on bat omen da The Balde aldizkariarentzat. Elebiduna (euskaraz eta ingelesez) paperean eta sarean argitaratua, dohainik eta kalitate handikoa, guztiz desberdina da euskal komunikabideen panoraman. Arte ezberdinak uztartzeko eta euskal irudigintzaren ibilbidean harriak jartzeko asmoarekin sortu zuten Iñigo Martinez, Martin Etxauri eta Koldo Almandozek duela hamabi urte.
Atal honetan kultura kontsumitzeko agertzen ari diren modu berrietaz aitu gara gehienbat.