- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Elodie « Basa » da salbu bitxiak egiterakoan ! + Shorebreaker estudioa Xanek aurkezturik !
Euskara
Iraupena / Durée : 54:23
Data / Date : 16/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan Baigorrirat joan gara Elodie Bassagaisteguy bitxiegile gaztearen ezagutza egitera. Bitxigintzako ikasketak duela 16 urte bururatu zituen bainan Parisetik bueltatu denetik ez du ofizio honetan jarraitu. Konfinamenduak eragindako gogoeten ondoren, Elodiek bere joaieria lantzeko tresnak berriz hartzea erabaki du « Basa » deitutako tailerra instalatzeko …Bestalde, Tarnozen kokatua den Shorebreaker estudioan topatu dugu Xan Bidegain baxujolea (Willis Drummond taldean besteak beste). Estudio hau taldearen errepika gela nagusia bilakatu da, musika lantzeko baldintzak azkarki hobetuz. Xanek Shorebreaker proiektuaren nondik norakoak aipatzeaz gain, estudio baten lan egitearen abantailak azaltzen dizkigu...Musika : Nathalie Cole « Lucy in the sky with diamonds », Water Liars « Cannibal ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Dantza, musika eta margoak … Alabena konpainiak denak nahasten ditu (Arantxa Lannes)
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 9/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Aldi honetan « Alabena » konpainia berria ezagutzeko parada izan dugu Arantxa Lannes Uztariztarrak aurkezturik. Konpainia honetan, Arantxak Nagusiki dantza, musika eta margoak uztartzen ditu bere sorkuntza ugarien isalada erakutsiz …Artantxak, « Alabena » konpainiaren jatorria aipatzeaz gain, « Izakiak » deituriko ikuskizun berria aurkezten dauku...Musika : Pixies « Hey », Mister Saguak « Tagada ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ander Lipus atzerriko lurretan + Hazparneko Mediateka 20 urte !
Euskara
Iraupena / Durée : 53:12
Data / Date : 2/05/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Bost pertsonai antzezten ditu Ander Lipus aktoreak « Atzerrian lurra garratz » obran. Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin batera antzezten duten ixtorioan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Anderrek aitortzen dauku erronka bat izan dela emazte atzerritar bati protagonismoa uztea Bestalde, Hazparneko Pierre Espil mediatekak 20 urte bete ditu 2022 urte hasieran. Deneri idekia den leku publiko kultural eta atsegin honek, bisitariak harritzeko xedea du. Miren Etxekopar, euskal funtsaren arduradunak, azken 20 urte horietako mediatekaren eboluzioa aipatzeaz gain, liburuak baino haratago doan eskaintza aberatsa aurkezten digu... Musika : Albosax « Albokalapita », Wardruna and Aurora « Helvegen live ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Elkarrekin ALDAketa ALDArrikatzen … (Xebax Christy)
Euskara
Iraupena / Durée : 55:44
Data / Date : 25/04/22
Aste honetako Kultur Kuboan : 2020ko udazkenean sortua, ALDA mugimendua nahiko ezaguna bilakatu da azken urtean etxebizitzaren problematikaren aurka ekintzak antolatuz eta aterabideak proposatuz (adibidez, berriki bozkatu ta onartua izan den « Konpensazioaren » legearen sustapena eramanez).Xebax Christy, ALDA mugimenduaren bozeramaileak, elkartearen sorreraren nundik norakoak azaltzeaz gain, herritarren eskubideen defendatzeko existitzen diren tresnak aurkezten dauku... Musika : Nino Ferrer « Les hommes à tout faire », Gregory Alan Isakov « Amsterdam bing lounge ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Euskal kultura Iparraldeko Konserbatorioan sartzen delarik … (Marie Bidart)
Euskara
Iraupena / Durée : 53:28
Data / Date : 18/04/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Iparraldeko Kontserbatorioak, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, « Euskal kulturaren eguna » antolatu zuen apiril hasieran. Egun berezi hau baliatu nahi izan dugu Konserbatorioak azken urtean garatu nahi izan duen « Herri musika » saila hobeto ezagutzeko Marie Bidarten eskutik (Musika ta kantu herrikoien irakaslea eta Herri musika sailaren arduraduna).Marie Bidartek Konserbatorioan euskal kulturaren presentzia gero ta nabarmenagoa izanen dela segurtatzen dauku...Musika : Gari « Zerura begira, hodei missing », Iparraldeko Konserbatorioko Herri Musika saileko ikasleak Joseba Tapiarekin (Euskal kulturaren egunean grabatutako zati bat).Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Haurrekiko « Errespetua, ulermena eta maitasuna » sustatu behar dugu … (Laguntza etxerat)
Euskara
Iraupena / Durée : 51:07
Data / Date : 11/04/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Margaux Souveste haur hezitzaileak, Hazparnen kokatua den Laguntza Etxerat elkartearen haurtzainen bitartekaritzan lan egiten du.Margaux-k haurtzaindegi modu desberdinen berezitasunak azaltzen dizkigu (taldean antolatuta edota etxean bakarka ari direnak), haurtzaro ttipiaz duen ikusmoldea emanez...Musika : Joseba Tapia « Hemen dago », Berri Txarrak « Poligrafo bakarra ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Lekorneko « Pospolin » Bio edertegian ongizatea atzematen da … (Maiana Heguy)
Euskara
Iraupena / Durée : 55:27
Data / Date : 4/04/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Estetilaria izan aintzin, 10 urtez artatzaile gisa aritu izan da Maiana Heguy Hazpandarra. Estetilaria den bere ttanttaren lanaz inspiraturik eta ofizio hori ikasteko formakuntza batzuk segitu ondoren, Maianak « Pospolin » Bio edertegia ireki du Lekornen. Leku ezinago eder batean, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu : Irudi aholkuak, aurpegiko artak, masajeak, Oncobulle, epilazioa...
Maianak Pospolinen ateak ireki dizkigu ongizatearen tokia nola irudikatu duen azaltzeko...
Musika : Anari « Zebra», Sniedze Prauliņa « Izoletta ».
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ukan dezagun gauzak aldatzeko aukera … (Marie Lagan, AIGA)
Euskara
Iraupena / Durée : 56:42
Data / Date : 28/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Uda Leku elkarteak, AIGA (Animatzaile Izateko Gaitasun Agiria) antolatzen du azken urte horietan. Marie Lagan, animatzaileen formatzailea eta azken AIGA formakuntzaren arduraduna da. Marie-k zehazki azaldu digu zer den AIGA, formakuntza nori zuzendua den eta zer den animazioa berarentzat.Bestalde, Radiokulturaren mikroa ikastunengana joan da baitaere … Entzun ezazue Paul, Erika eta Laidaren lekukotasunak.Musika : Johnny Curutchet « Nafarroaren eguna bertsoa », Matt McGinn « I Was Born 10,000 Years Ago », Andrew Bird & Lucius « Venus in furs ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ixa, Yogaren orekaren adierazlea + Laura, Kolonbiatik heldu den antzerkilaria ...
Euskara
Iraupena / Durée : 57:57
Data / Date : 21/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Isabelle Miquelestorena "Ixa", Ezpeletar argazkilari eta yoga erakasleak, hazparneko estudiora jin zitzaigun azaltzeko nola deskubritu zuen yoga eta meditazioa. Praktika honi esker oreka berri bat lortu du bere bizian eta hori transmititzea erabaki du yoga erakaslea bilakatuz... Bestalde, Laura Penagos kolonbiar antzerkilariarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere herrian euskaldun bat ezagutu ondoren, Euskal Herrirat etorri zen duela dozena bat urte eta joan den urtean, Ander Lipus aktorearekin « Atzerrian lurra garratz » antzezlanarekin tauletarat buelatu da. Obra honetan, atzerritarren sustraitzeaz, emazteen tokiaz edota bortizkeriaz galdezkatzen dute besteak beste... Laurak aitortzen dauku euskara ikasteak, Kolonbian galdutako arima berreskuratzen lagundu diola.Musika : Kaskezur « Mendiak 1976 », Stef Chura « Speeding ticket ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : « Mutturfin » sukalde ibiltaria herriz herri eta etxez etxe ...
Euskara
Iraupena / Durée : 52:06
Data / Date : 14/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Sukaldaritza nomadaren parioa egin zuenetik, bere pasioa hedatzeko parada gauzatu du Guilhem Marrimpoey Donamartiriarrak. Jatetxe desberdinetan lan egin ondoren, sukalde ibiltari baten (« Mutturfin » food-truck delakoa) erosteko aukera izan duelarik, ez du bi aldiz pentsatu …Guilhemek bere « Mutturfin » kamioi ederra aurkezten dauku eta honekin asmatu duen herriz herriko (Donamartiri, Isturitze, Irisarri, Heleta, Ortzaize, Hazparne edota Elizaberrin) eta etxez etxeko (asteburuetan) proposamena azaltzen digu... Musika : Subcarpati « Folclor nemuritor », Aurora « Rasputin (Boney M) ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Borderline Fabrika berriz martxan + Uhartearen Mugetan (Itxaro Borda)
Euskara
Iraupena / Durée : 55:00
Data / Date : 7/03/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Ander Fernandez musikari ta artistarekin elkartu gara Hendaiako geltokian « Borderline Fabrika » proiektua hobeto ezagutzeko eta gune berezi honen dinamika berriaz solastazeko.Bestalde, Itxaro Bordak azken 12 urtetan idatzitako olerkiekin idatzi ta aurkeztu berri duen « Uhartearen mugetan » (Maiatz argitaletxea) poesia liburu elebiduna aurkeztu digu... Musika : Muskulo « La nouvelle vie d’Elia », Cake « The distance ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Maianaren istorio koloretsuak... !
Euskara
Iraupena / Durée : 48:25
Data / Date : 28/02/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Maiana Agorrody, Uztariztar artista eta erakaslearekin solastatzeko parada izan dugu. Artearen bidez istorioak kondatzeko bururatzen zaizkion irudiak nola ateratzen dituen azaldu zigun Maianak.* Maianaren mundu zatitxo bat zeharkatzen ahal duzue, martxoaren 4tik maiatzaren 25 arte, Miarritzeko Atabalen « DYSTROPIK » deitzen den erakusketaren bidez.Musika : Molo Sayat « Adame», Wintersleep « Weighty ghost ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Olatzek bere Gogoak dantzan jarri ditu … modu filosofikoan !
Euskara
Iraupena / Durée : 55:40
Data / Date : 21/02/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Olatz Perez, filosofia erakasle ohia, musikaria, estudiora jin zaigu bere ibilbide aurkeztera eta « Gogoan Dantzan » proiektua azaltzera.Tailler bereziak eskaintzen ditu edozoin adinentzat, edozoin lekutan filosofia eta artea uztartuz.Izan edo ez izan, entzun dezagun « kaleko filosofoa » definitzen dena ! !Musika : Puuluup « Viimane Suusataja », Manchester Orchestra « The silence ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Beti gorago Frederic-ekin …
Euskara
Iraupena / Durée : 53:05
Data / Date : 14/02/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Frederic Arburua ezpeletar mendizaleak Nepalen kokatua den Manaslu mendia (8163 metro) oxigenorik gabe igotzea lortu zuen 2021eko irailan. 3 urte aintzin, jada, Tibetetar Cho Oyu tontorra (8201 metrokoa) igo zuen oxigenorik gabe baitaere !Aldi huntan, Frederic-ek Baionako Marengo karrika igo du Radiokulturaren estudiora iristeko. Nola prestatu eta bizi dituen balentri horiek azaldu digu Frederic-ek...Musika : Hertzainak « Ta zer ez da berdin », Angus & Julia Stone « Big Jet Plane », Hunger Strike « 25th anniversary mix ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Kartzela ondoko gogoetak « Musikartzelan » … (Mixel Etxekopar)
Euskara
Iraupena / Durée : 53:53
Data / Date : 7/02/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Didier Agerre Pagolarak, xirula ikasteko nahia erakutsi zion Mixel Etxekoparri presondegian zelarik. Azken honekin harremanetan sartu ondoren, 2008an, Lannemezan kartzelan hasi ziren musika ikastaldiak. Berriki Mixel Etxekoparek kartzelan bizitako esperientzekin « Musikartzela » deitzen den kronika liburu bat plazaratu du (ZTK argitaletxea).
Mixelekin parada ukan dugu kartzelaz eta liburu hortaz solastazea...
*Otsailaren 12an, Mixel ta beste artistak kontzertu bat emanen dute Euskal preso politiko ohi eta errefuxiatuen alde, Pagolan.
Musika : Mad Season « Long gone day », Le trio Joubran « Masar », « Musiheska » diskatik 3 zati.
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Mister Saguak bueltan da !? … (Yves Bidart)
Euskara
Iraupena / Durée : 56:40
Data / Date : 31/01/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Hazparneko « Mister Saguak » taldeak 90 hamarkadako rock eszena markatu zuen. Yves Bidart taldearen kantariak, izen berezi honen jatorria aipatzeaz gain, diska berri bat grabatzeko asmoa badutela aitortzen dauku......Musika : Mister Saguak « Amarrainak » & « Pilota ez », Aurora « It happened quiet », La Polla Records « En el sitio donde yo vivo », Emma Russack « All my dreaming ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Marra okerrekin zuzenagoa sentitzen naiz … (Aitor Ruiz de Egino)
Euskara
Iraupena / Durée : 54:48
Data / Date : 24/01/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Aitor Ruiz de Egino Hernaniar artistarekin Ustaritzeko Ttok arte lekuan topo egin dugu. Bere sorkuntza ugariaz (margolanak aluminio gainean, eskulturak, zeramikak…) solastatzeko parada izan dugu bai eta azken urteetan 3D mundua, Kriptoartea eta arte birtualearekiko duen harremanaz ere...Musika : Ennio Morricone « Arena », Vulk « Vulk ez da », System of a down « Question ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Zuen paper eta estalkiak berpizten ikusi ditugu … (Bil ta Garbi, Mattin Petrissans)
Euskara
Iraupena / Durée : 56:22
Data / Date : 17/01/22
Aste honetako Kultur Kuboan : « Bil Ta Garbi » Sindikatua 2002an sortu zen, Ipar Euskal Herriko etxe-hondakin eta antzekoen kudeaketa orokor baten egiteko. Baionako Canopia gunean materia desberdinen birziklagarrien bereisketa zentroa aurkitzen da. Mattin Petrissans, Hazparne eskualdean bereisketaren aholkulariak, gure zikinuntzi horian botatzen ditugun ondarrei bigarren bizitza nola emaiten dieten erakutsi dauku ...Musika : Izaro & Euskadiko Orkestra « Errefuxiatuena », White Light « Now I Realize », Zea Mays & Euskadiko Orkestra « Elektrizitatea ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Ruper Ordorikarekin ... Amour eta Toujours !
Euskara
Iraupena / Durée : 56:33
Data / Date : 10/01/22
Aste honetako Kultur Kuboan : Ruper Ordorika, 20 urteko ibilbide oparoa duen Oñatiar musikari ta kantariak, Kubako musika giroarekin luzaz aberastu ondoren, « Amour eta Toujours » diska aurkeztu berri du. Gure kolaboratzailea den Beñadin Lohiaguek galdetegi zorrotz bat prestatu dio Ruperri...Musika : Water Liars « Let it breathe », The Witcher 3 « Wild Hunt », Olga Sturova & Anastasia Parfyonova « Zaslo solnce za okonce ».Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Maiderrekin gorputza osoarekin kantatzen + Juan Aizpitarteren arte proiektuak …
Euskara
Iraupena / Durée : 53:51
Data / Date : 20/12/21
Aste honetako Kultur Kuboan : Euskararen Urtaroaren karietarat antolatutako « Gustuaren kantua » tailerran Maider Cigarroa, kantaria eta musika-terapeuta ezagutu genuen, Tailer berezi honetan janaria, musika eta emozioak uztartuak izan ziren. Maiderrek bere ibilbidea eta eskaintza aipatzen dauku.Bestalde, Juan Aizpitarte, Hazparnen bizi den gipuzkoar artistak, sorkuntza garaikidearekin duen harremana eta garatzen dituen proiektuak azaltzen dizkigu...Musika : David Bowie « The laughing gnome », M83 « Outro », Rodeo « Sugeak », Alos Quartet « Uretan », J.S. Bach « Minuet in g major BW114 », Otava Yo « Zalivochka ».Jatorria : Radiokultura