- Guztiak / Toutes
- Sorkuntzak / Créations
- Musika / Musique
- Mintzaldiak / Conférences
- Erreportaiak / Reportages
Résultats de recherche:

Musika / Musique

Binilo Bruntxa #1 : Ez dok amairu (-B- aldea) + Izar Kafe hobetua + Ange
Euskara
Iraupena / Durée : 31:48
Data / Date : 18/02/21
3 lagun (Antton, Beñadin eta Mikel) Radiokulturaren laugarren estudioan 900 binilo eta bruntx hoberenak sukaldatzeko behar den guztiarekin … Segi gaitzazue biniloz binilo eta saporez sapore giro ezin umoretsuagoan ! Entzun Binilo Bruntxa #1 : Ez dok amairu (-B- aldea) + Izar Kafe hobetua + Ange « Réveille-toi »Jatorria : RadioKultura... Beñadin Lohiague eta Antton Larrandabururen laguntzarekin !

Sorkuntzak / Créations

Purrust Salda #24 : Mikel Illarramendi (Kantaria ta gitarjolea Rodeo taldean)
Euskara
Iraupena / Durée : 49:20
Data / Date : 23/07/20
Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !
Entzun Purrust Salda #24 : Mikel Illarramendi (Kantaria ta gitarjolea Rodeo taldean)
Musika : « Monte Gargano » Truckfighters, « Bizancio » Toundra, « Alderantzizko magia » Lisabö.
Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !

Sorkuntzak / Créations

Purrust Salda #6 : Mikel Ugarte ... (Oreka Tx)
Euskara
Iraupena / Durée : 31:20
Data / Date : 21/04/20
Euskal Herriko artista edo pertsonaiak hobeto ezagutu nahi dituzu ? Purrust Salda zuretako da ! Libreki inspiraturik Proust galdetegitik, hamarnaka galdera pausatu ditugu gure gonbidatuei, musika edo kantu proposamenak tartekaturik. Desafio interesgarri bezain alaia zure plazerrarendako !Entzun Purrust Salda #6 : Mikel Ugarte... (Txalapartaria, Oreka Tx)
Musika : « Ezekielen profezia » TikTara, « Ajde Jano » Nigel Kennedy and the Kroke Band, « Histeria » Hatxe / Maria Elorza
Jatorria : RadioKultura... Beñadinen laguntzarekin !

Erreportaiak / Reportages

Zer sentitzen du idazle amorratu batek Durangoko Azokan 35 urte ondoren ? (Mikel « Antza » Albizu)
Euskara
Iraupena / Durée : 10:29
Data / Date : 11/02/20
2019ko Durangoko Azokan ibiltzeko aukera izan dugu (urtero bezala!) eta zernahi kultur eragilerekin mintzatzeko parada ukan dugu. Horien artean Mikel Albizu (alias Mikel Antza) Donostiar idazlea « Atzerri » liburuaren itzulpena (En Pais Extraño, Txalaparta) aurkezten ari zela …
Kartzelatik atera ondoren Durangoko Azokan izan gabe 35 urte igaro direla aitortu dauku Mikelek...Musika : « Fleuves »Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Euskal musikaren benetako historia !
Euskara
Iraupena / Durée : 15:06
Data / Date : 19/03/18
Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleek aspaldi sortu zuten « Ez dok hiru » formula : bikote artistiko bat, euskara, euskal kultura eta ironia anitz. Bikote honen azken antzerki obra ere, preseski, « Ez dok hiru » deitzen da : euskal musika dute aipagai – edo haien hitzetan, « euskal musikaren benetako historia ».
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : 2 Harriz 4 Xori (Kepa Akixo « Zigor » + Mizel Théret)
Euskara
Iraupena / Durée : 53:39
Data / Date : 19/03/18
Aste honetako Kultur Kuboan :
- Miarritzen iragaiten den « Bi Harriz lau Xori » festibalaren karietarat, bi artisten sorkuntza unibertsoan aipatzeko parada izan dugu : lehenik Kepa Kixo, Zigor izenez ezagutua den zizelkari, argazkilari, marrazkilari eta poetarekin ; eta bestalde, Mizel Theret dantzari garaikidearen Lekeitioak ikuskizunarekin...
Musika : Joanna Newsom « Have One On Me » eta Broken Brother Brass Band « Gumbo Ibaiertzean ».
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez ...
Euskara
Iraupena / Durée : 54:00
Data / Date : 26/06/17
Aste honetako Kultur Kuboan :
- EHZ festibala deskubri ezazue « Blind Test » baten bidez. Festibaleko lehendakaria den Pauline Guelle eta programazio taldeko kidea den Mikel Frantsesenarekin izan gara Lekorneko Garroa gazteluan muntaketa egunetan emankizun honen grabatzen...
Musika : EHZ festibaleko hainbat taldeetako kantuak « Blind Test » moduan aurkeztuak dira oraingoan.
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Basaburuko altxorrak + Ikasleek eginitako hegazkinaren ixtoria ...
Euskara
Iraupena / Durée : 54:59
Data / Date : 24/04/17
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Basaburuko altxorra » deitzen da Mikel Hiribarrenen (laborari eta sindikalista) artikuluekin argitaratutako liburua (Maiatz). Peio Cedarry eta Mikel Hiribarrenen lekukotasunak bildu ditugu lehen parte honetan...
- Arrunt harrigarria izan da hegazkin baten ikustea Hazparneko San Josepe lizeoaren patioan. Hegazkin honen muntaketan parte hartu dutela esan daukute Sebastien Bidart lizeoko erakasleak eta Koxe ikasleak...
Musika : Bidaia « Alhambre Lea », Prince « Cream » eta Chico Buarque e Maria Bethânia « Sem Fantasia ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak ... (Mikel Soto, Txalaparta 2/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 07:41
Data / Date : 23/02/17
Berezitasunak maite dituen herri honetan abangoardia bermatuta ikusten du Mikel Sotok. Bere kezka beste norabidean doa. Hain zuzen ere, irakurle gazteak euskal literatura hurbilaraztea du helburu. Horretarako « homologaziorako » urratsak botatzen ditu faltan. Erosotasun eremutik alde eginez munduan gertatzen diren fenomenoei -edota ohitura berriei- so egitea beharrezko jotzen du nafar argitaletxearen editoreak.
Entzun : Mikel Soto bigarren partea (2/2) : Abangoardia bermatuta dago, aldiz irakurleak...
Musika : The Smiths
Jatorria : Radiokultura.

Erreportaiak / Reportages

Animali estrabiko baten aitormena (Mikel Soto, Txalaparta 1/2)
Euskara
Iraupena / Durée : 08:30
Data / Date : 15/02/17
Editorea animali estrabiko gisa irudikatzen duen definizioarekin bat dator Mikel Soto. Begi bat artean jarrita eta bestea ditu kontuetan. Durangoko Azokari begira eginiko apostuen bilduma egin digu Txalaparta argitaletxaren editoreak. Kontent da orohar iaz eginiko parioekin nahiz eta antzerkia edo komikia argitaratzea, oraindik ere, gure herrian hautua ausarta dela aitortu. Hasi berria den urteari begira uzta polita iragarri digu.
Entzun : Mikel Soto lehen partea (1/2) : Animali estrabiko baten aitormena
Musika : The Smiths
Jatorria : Radiokultura.

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Antton Rouget eta Mikel Soto, bi buru hainbat aburu kazetaritza eta literatura aipagai
Euskara
Iraupena / Durée : 53:53
Data / Date : 30/01/17
Aste honetako Kultur Kuboan :
- « Mediapart »-en lan egiten duen Uztaritzeko Antton Rouget-ek gogoetak ekarri dizkigu.
- Txalaparta-ko editoreak Mikel Sotok erosotasun eremutik alde eginez literaturaz hitz egin dauku
Musika : Rogelio Botanz « Kartzelatik argira », Iker Lauroba « Azken dantza », Anari «Naufragoak»
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Mundu imaginarioa John Andueza eta Mikel gaztetxoarekin
Euskara
Iraupena / Durée : 53:46
Data / Date : 19/12/16
Aste honetako Kultur Kuboan :
- John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu.
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak.
- Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok.
Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari Domingi », Kantukide Adixkide « Isturitze»
Jatorria : Radiokultura

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Genero ikuspegiak Oihana Etxebarrieta eta Mikel Otxotorenarekin ...
Euskara
Iraupena / Durée : 53:26
Data / Date : 21/11/16
Aste honetako Kultur Kuboan :
-Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu.
-Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu.
Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».
Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Droga ixtoriak : prohibizionisten eta aldekoen mitoak (Mikel Cerezo)
Euskara
Iraupena / Durée : 17:09
Data / Date : 28/09/16
Gizarte hezkuntza ikasi ondoren, Mikel Cerezo Bizkaitarrak, nerabeekin hezitzaile eta droga konsumo prebentzioan oinarritu du bere lana. Gaur egun Madrilen bizi da eta « Orain Oriepsi » elkartekidea da. Drogaren inguruan diren mitoak eta paradoxak kontatzen dizkigu Mikelek...
Musika : Arizona Dream B.O.
Jatorria : Radiokultura.

Sorkuntzak / Créations

Kultur Kuboa : Xilaba Donibane Lohizunen, droga prebentzioa eta laborarien bakantzak
Euskara
Iraupena / Durée : 57:56
Data / Date : 26/09/16
Aste honetako Kultur Kuboan :- Xilabaren lehen kanporaketaren kronika Maddi Sarasua eta Miren Artetxeren lekukotasunekin.- Mikel Cerezo « Orain Oriepsi » prebentzio elkartearen dinamizatzaileak drogaren inguruko mitoak eta ezjakintasunak aipatu dizkigu.- Lekorneko Emilie Dubois laborariak bi aste opor izaitearekin amets egiten du.Musika : Machina Vremeni «Krisi» eta Izaro « Paradise »Jatorria : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Baga, Biga, Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin !
Euskara
Iraupena / Durée : 09:59
Data / Date : 24/05/16
« Baga, biga, higa » deitutako multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eman zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek joan den apirilean Lekornen (Baigura ikastolak antolaturik). Gitarra eskuan eta bideo-pantaila gibelean, bi abeslariek, euskal musikagintzaren historiari buruzko mintzaldia eta kontzertua eskaintzen dute herriz herri. Azken 50 urteetako euskal kantagintzaren transmisioa nola sustatzen duten azalzen daukute...
Jatorria : Radiokultura

Mintzaldiak / Conférences

Maritxuak ote dira gizon hauek ? (On:Giz)
Euskara
Iraupena / Durée :
Data / Date : 29/03/16
On:Giz Elkartea, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen desagerraraztearen alde Hego Euskal Herrian lan egiten duen elkarte bat da, bereziki, gizonon inplikazioa bidezko, berdintasunezko eta demokraziazko gizarte berriak lortze aldera.
Hazparneko Emazteek Diote taldeak gonbidaturik, Mikel Otxotorena, On:Gizeko animatzaileak, elkartearen esperientzia interesgarriaz mintzatu da.
Musikal : Zero 7
Jatorria : Radiokultura

Musika / Musique

2 Truku #4 (laugarrena! // the 4th !!)
Multilingue
Iraupena / Durée : 41:32
Data / Date : 9/02/16
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
2 Truku #4 (Zerrenda / Playlist) :
- Daniel Lanois, Olatz Zugasti, Jone, Jerry Lee Lewis, Kauchiki Chakrabarty, Carly Simon, Marquis de Sade & The Uski's !
Jatorria / source : Radiokultura

Musika / Musique

2 Truku #3 (hirugarrena ! // the third one!!)
Multilingue
Iraupena / Durée : 43:12
Data / Date : 8/12/15
2 lagun, 2 hizkuntz (euskera & ingelesa), 4 kantu (bakoitzak) : Ongi etorri « 2 Truku » musika emankizun berrirat ! (Karolina eta Mikelek aurkezturik).
2 friends, 2 langages (basque & english), 4 songs (each) : Welcome to « 2 Truku », the new music show, presented by Caroline & Mikel !
2 Truku #3 (Zerrenda / Playlist) :
- Led Zeppelin, Txomin Artola, Sugacubes, Elaudi, Sufjan Stevens, Xabier Montoia, Dobet Gnaore & Amaia Zubiria !
Jatorria / source : Radiokultura

Erreportaiak / Reportages

Ez baduzu eskurik, badaezpada, bada pala !
Euskara
Iraupena / Durée : 10:18
Data / Date : 12/11/15
Hendaiarrak pilota elkarteko lehendakaria izateaz gain, Mikel Larralde palazale amorratua da ere. Bainan ez edozein motako pala ! Orduan, ez baduzu eskuz jokatzen segitzen ahal, entzun ezazu Mikelen gomendioak pilotarekin gozatzen segitzeko …
Musika : The Artisans Beats
Jatorria : Radiokultura.